ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






Mostrando entradas con la etiqueta Ipuin lehiaketa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ipuin lehiaketa. Mostrar todas las entradas

9.ELKAR IPUIN ETA ILUSTRAZIO LEHIAKETA


Elkar argitaletxean martxan jarri du aurtengo Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa.

Ipuina, ilustrazioa eta lehiaketaren arauak

Tailerrean material hau erabiliko dugu Ipuinak asmatzeko eta baita ere Ilustrazioak egiteko.

Ikasleak gustora aritzen dira eta interes handiarekin hartzen dute Elkarrek proposatzen dituzten ekintzak.





IPURTERRE SARIA: XXII. EDIZIOA

Ipurterre ipuin lehiaketako aurtengo edizioko irabazleak atzo jaso zuten euren oparia. Iturburuko Zoihartze Elizegik lortu du 1go zikloko ipuinen artean sariduna irtetzea. Beheko argazkietan ekitaldiaren une batzuk ikus ditzakegu , bertan irabazleak aurkitzen ditugu, gelakidez ingurututa. Parte hartze handia egon dela aipatu zuten ...etaKitto-ko arduradunek, 1000 ipuin inguru jaso baitzituzten.



Zorionak irabazle guztiei.

Ipuin sarituak irakurtzeko gogoa duzuenez, gogoratu !! TXIKITTO-ko hurrengo alean bertan izango ditugula.

IPURTERRE 2015

Ipurterre 2015. edizioak atzoko ekitaldiarekin bukatutzat eman zen.

Bertan, 4. mailako Joanes Lazarobasterrek jaso zuen saria. " Valerioren erlojua" izeneko lana bidali zuen Joanesek lehiaketara.

 Bere gelakideekin magoarean magiaz eta humoreaz gozatu zuten.



Ondoren Joaneses ipuin ederra irakurtzeko moduan duzue.


Txikittxo aldizkarian irabazle guztien lanak irakurri ahal izan ditugu.

Ondorengo taulan irabazle guztien izenak, ZORIONAK !! denei.






ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA

Liburutegi tailerrean parte hartzen dugu Elkar argitaletxeak martxan jarri duen lehiaketan.

3. eta 4. mailakoek ipuin bat entzun ondoren, marrazki bat egiten dute. Aurtengo ipuina, J.M. Olaizola "Txiliku" ren SENDAGAIA da. 


5. eta 6. mailakoek berriz Joseba Beramendiren "EXPRAI" izeneko ilustrazioaren  inguruan ipuin bat asmatuko dute.

IPURTERREKO IRABAZLEAK

Hemen agertzen dira aurtengo Ipurterreko irabazleak.

2.C ko Joanes Lazarobaster Arrizabalaga

4.A ko Maddi Sarasua Iturrioz

6.Ako Irati Alvarez Malaxetxebarria 

 


Ipuin politak idazteagatik euren saria jaso dute gaur goizean izandako emanaldian. Bertan Madiber magoaren ekitaldixa ikusteko aukera izan dute gelako lagun guztiekin.



Zorionak ere bai DBHko irabazleei: La Salle Azitaingo Idoia Lahidalgari eta bereziki, Mogel Isasiko, Lorea Urkiari.