ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






Mostrando entradas con la etiqueta antzerkia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta antzerkia. Mostrar todas las entradas

JOSE RAMON SOROIZ BIHAR IKASTOLAN

Bihar José Ramón Soroiz ikastolara etorriko zaigu TRAMANKULUAK izeneko obra eskaintzera.

Motibazio Saioen barruan, aktore honek plazaratzen duen lana , oso arrakastatsua bihurtu da.

Beraz, 5. mailakoek  bihar obra hau ikusteko eta gozatzeko aukera izango dute.

SORMENA, IRUDIMENA ETA HEZKUNTZA

Gaur esperientzia polita azaldu dute 6. mailako ikasle batzuk. Liburutegi tailerrean hainbat saiotan prestatu duten antzerkia egin diete euren gelakideei. Horretarako antzerki gidoia asmatu, idatzi, buruz ikasi, eszenatokia egokitu, jantziak prestatu, ... denatatik egin dute. Azkenean antzerkia egin egin dute.

Ondo pasatzetik aparte asko ikasi dute ikasleek eta baita ere  irakasleok.
Hauek izan dira partaideak:
Jon Alonso, Eider Arizmendi, June Arosa, Iker Perez, Naroa Iriondo, Nora Larreategi, Garoa Magunazelaia, Malen Salazar, Paula Taboada, Maialen Entrena eta Garazi Mendieta. 



Antzekia ikusi ondoren Karmen Otegi irakasleak REDES programaren bideo bat aholkatu dit, sormenaren garrantziaz. Azpian atxikitu dut, guraso eta irakasleentzako oso interesgarria baita. Mila esker, Karmen.