ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






IPUIN KONTALARI ONA IZATEKO 10 AHOLKU

Aurreko sarrera baten aipatzen nuen zein interesgarriak diren youtubeko tutorial batzuk.

Oraingoan Ipuin Kontalarien Dekalogo hau aurkitu dut.


Niretzako baliogarria izan denez gure blogera igotzea pentsatu dut.

Guraso, irakasle eta ipuin munduan dabilen edonorentzako. 
www.beatrizmontero.com




LIBURU ERRESERBAK EGITEKO TUTORIAL ONA

Ikasleei sarritan esaten diegu Youtubeko tutorialak oso egokiak direla hainbat gauza ikasteko: edozein janari prestatzeko, papiroflexiako irudiak egiteko, eskulanak ikasteko...
Hala ere, eskeintzen dizkiegun gehienak ez dira euskaraz. Arlo honetan  lan handia daukagu, oraindik, egiteko.

 Gure intereseko tutorialak euskaraz aurkitzen ditugunean , kontuan izaten ditugu.


Oraingo honetan, tutorial honen bitartez, ikas dezakegu  nola erreserbatu liburu bat Euskadiko Irakurketa Publiko Sarean. Hain zuzen,  Eibarko liburutegikoek  egin dutenez, erreserba bertako liburutegian egiten ikasiko dugu.

Tutorial egokia eta argia denez gure blogera ekarri eta ikasleei erakutsiko diogu.

PELLO AÑORGAREN BISITA




PELLO AÑORGA liburutegian (astelehenean)

4. MAILA


 10:00/11:00   eta      11:30/12:30

Astelehenean 4. mailakoek Pello Añorgaren ipuinez gozatu ahal izango dute liburutegian.
Ipuin askoren autore izanez gain ipuin kontalari bikaina da.
Ondoren berak idatzitako liburu batzuen azalpentxoa erakutsiko dizuegu:
 BURUA


Lorentzo sofaren gainean etzan zen, eta haren burua pentsatzen hasi zen, pentsatzen eta pentsatzen. Eta hala zegoela, gorputza galdu zitzaion Lorentzori, gorputz guztia, burua izan ezik. Baina zer egin behar du buruak gorputzik gabe?
MEMORIAREN ZUHAITZA
Oroimenaren garrantzia azpimarratu nahi du liburu honek. Gertaera historikoen oroitzapenak herri baten bizitzan duen inportantziaren antzera, familia baten bilakaeran ere esanahi berezia du nondik datorren eta zer bizi izan duen gogoratzeak. Aitonak bilobari kontatuko dio arbola berezi batek bere bizialdian izan duen eragin ...

 POTTOKO HIPERMERKATUAN
Pottoko hipermerkatuan. Baserrian bizi da Pottoko, mendi artean. Auzoan, ordea, Hipermerkatu Elefante ireki dute, eta hara doa gurasoekin. Dena da berria, handia, txundigarria... Zer egingo du. Pottokok hainbeste marka, produktu eta gauza artean? Bada, besteak beste, abentura barregarriak bizi, eta... 




INTERNETEN PRIBAZITATEA ZAINTZEN

 Interneten eta Sare Sozialen aurrean izan behar dugun jarrera erakustea saiatu izan gara.

Aurreko urtetan bezala www.pantallasamigas.net -eko materiala erabili izan dugu.

Oraingo honetan Lagunen inguruko bideo ikus dezakegu.

Zergatik pantallaren aurrean ez dugu kalean bezala jokatzen?

Zergatik irekitzen ditugu gure datuak ezezagunen artean?



HAS GAITEZEN FLASHMOBA PRESTATZEN


Erakunde eta elkarte  ezberdinen artean EUSKARAZ BIZI NAHI DUT leloarekin irailean asteburu berezi bat antolatzen ari gara.

Saio ezberdinak izango dira:
 -Ostirala, 19an : Bertso musikatuak (iluntzean)
 - Larunbata, 20an : Azoka
                          Flashmob-a

Larunbatean, eguardi aldean,  Untzaga jendez betetzea nahi da eta bertan,  Flashmob bat egitea .

Ondorengo bideoarekin  koreografia ikusi eta ikasten hasi gaitezke. Esne Beltzaren "Euskaraz bizi nahi dut" abestiarekin dantzatuko dugu.


Animatu neska-mutilak !!!, gazte eta nagusi!!!