ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






Mostrando entradas con la etiqueta irakurketa gidak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta irakurketa gidak. Mostrar todas las entradas

DOLUAREN INGURUKO BIBLIOGRAFIA

Egun hauetan bai guraso eta baita irakasleok premia izan dugu doluaren informazioa jasotzeko. Horretarako irakur giden bila aritu naiz. Irudiaren gainean klikatu ezkero adinka banatutako materialen berri izango dugu.


UDARAKO GIDAK

Ondorengo irudian Aramaio, Arrasate, Bergara, Eskoriatza, Legazpi eta Oñatiko liburutegiek elkarlanean egindako gida erabilgarri duzue.

Bertan ume, gazte eta helduentzako liburu, diska eta filmak gomendatzen dira.




Ondoren berriz, Donostiako Kulturak argitaratu duen gida erakusten dizuegu.





Gida bietan proposamen pila eta egokiak ditugu oporrak hobeto pasatzeko, kultura aprobetxatuz.

HERIOTZA ULERTZEKO IPUINEN GIDA

Ermuko  Liburutegiaren bitartez eskuratu dugu Ipuin Gida hau.

Umeek sarritan heriotzaren inguruan galdetzen dute. Etxean esperientzia hori bizi izan dutelako edo eurei zalantzak eta bildurrak sortzen zaizkielako. Hori dela-eta  aproposa ikusi dut gaur ezagutu dudan gida hau blogean zabaltzea. Irudian klikatuz gero ipuinen zerrenda adinka ikus dezakezue.

Heriotza ulertzeko ipuinen gida. Ermuko Liburutegia

DONOSTIAKO UDAL LIBURUTEGIKO UDARAKO PROPOSAMENA

Gipuzkoako Eskola Liburutegiei, hainbeste laguntzen digun,  Donostiako Udal Liburutegitik datozkigu Irakur proposamen hauek.

Adin guztientzako eskaintzak dira, eman begirada bat.

UDARAKO IRAKUR GIDA

UDARAKO IRAKUR GIDAK PRESTATZEN

Udako oparrak hartzeko gure ikasleei  egun batzuk falta zaizkie 

Hori dela eta irakur gidetara joaten gara sarri irakurzaletasuna bultzatzen jarraitzeko.

Oraingo honetan Gipuzkoako Eskola Liburutegien kolektiboak egin duen gida dakargu.









FAMILIA ANITZAK: IRAKURKETA GIDA

Arabako Ignacio Aldecoa Kultur Etxeak eta Arabako Eskola Liburutegiak "¡En familia! izeneko  gida hau argitaratu dute. Interesgarria iruditu zaidanez gure blogera dakargu. Sarreran datozen hitzak aprobetxatuz, hona hemen aurkezpena.
Une hauetan, aldaketa bizkorrak bizitzen ari gara ia eremu guztietan; baita familian ere. Dibortzioak gero eta ugariagoak dira, familia berriak eratzen dira, lurralde urrunetako haurrak adoptatzen dira, gurasoak sexu berekoak izan daitezke... eta, gainera, egoera guzti horiek elkarri eragin ahal diote.

Gida honen asmoa da ezagutzaren bidean laguntzea. Egungo literatura aztertuz, familia aniztasunaren hamaika adibide aurkeztuko da: berregindako familiak edo familia konbinatuak, guraso bakarreko familiak, adopzioko familiak eta familia homoparentalak. Kontua ez da argitzea zein den familia eredurik onena, baizik eta aniztasunaren normaltasuna nabarmentzea, hau da, ezberdinak izan arren, antzekoak garela. Gakoa da ulertzea afektu beharrak batzen gaituela denoi eta behar hori guretzat garrantzitsuak diren pertsonekin, senideekin, ditugun erlazioen bidez estaltzen dela. 


IRAKURKETA GIDAK: GALTZAGORRIREN ESKUTIK

Barrenetxearen irudiaren gainean klikatuz gero Irakurketa gida luzea aurkituko duzue.

Galtzagorrik eginiko irakurketa gidak

BOOK-TRAILER edo LIBURUEN AURKEZPENA

Ondorengo lanak 5. mailakoek egin dituzte liburutegi tailarretan. Liburuak aurkezteko era polita dela iruditu zaigunez, diapositiben bitartez ipuinen  laburpentxoak egin dituzte. Aurten egin den gaztetxoen Book-Trailer lehiaketan DBHko ikastetxe asko aurkeztu da eta benetan arrakastatsua izan da 
Formato honi book-trailer izena ematen zaio. Liburuak ezagutzera emateko era dibertigarria izatez gain IKTak erabiltzeko beste modu bat da.














IRAKURKETA ERRAZA GAUMIN ARGITALETXEAREN ESKUTIK

GAUMIN argitaletxearen lanak ezagutu berri ditugu.

"Irakurketa Erreza" izeneko apostuan, euskaraz testu batzuk argitaratu dituzte gaztetxoentzat.

Gaiak gaur egunekoak , misterio, abenturak, maitasuna eta abar agertzen dira. Nerabe garaian  irakurtzeko aproposak direla esan daiteke.

Beheko irudietan klikatuz gero eleberri bakoitzaren sinopsia eta hasierako orrialdeak pdf-an aurkituko ditugu.





Erosketak on-line egin daitezke.

ETXEPARE INSTITUTOAK, 10 LIBURUZ OSATUTAKO KATALOAGOA, ARGITARATU DU

Galtzagorrik, Etxepare Institutoaren laguntzarekin,  euskal Haur eta Gazte Literaturako 10  liburuz osatutako katalogo bat argitaratu  du. 


Katalogo honetan Idazle eta Ipuinaren inguruko azalpenak ematen dira, gazteleraz eta ingelesez.

IRAKURKETA GIDAK

GIPUZKOAKO ESKOLA LIBURUTEGIKO  kolektiboak urtean zehar hainbat irakur gida egiten du.Oraingo honetan Gabonak datozela eta aukeraketa bat aurkezten du.





 Bertan proposatzen diren liburuak adinka daude. Aholku moduan erabil ditzakezu, baina arrakastatsuak  direla jakin ezazu.




EUSKAL PRODUKTOEN KATALOGOA


Gabonak laister datozela eta, sasoi berezia izaten da opariak egiteko. Ondorengo webgunean euskal liburu, DVD, joku eta material asko aurki dezakezu.

Euskal materialaren  berri izateko balio digu  edo  erosketak on-line egiteko.



LIBURUAREN EGUNA

Nazioarteko Liburuaren Eguna hurbiltzen ari zaigunez Ziklo ezberdinetako Irakur Gida batzuk prestatu ditugu. Ondorengo aurkezpenean gida horiek ikus ditzakezu. Aholku batzuk txertatu ditugu haurrekin irakurketaz gozatzeko.

GURASOENTZAKO GOMENDIOAK

Sarritan irakur gidetara jotzen dugu zer irakurri ez dakigunean edo gai baten inguruan interesa dugunean edo  informazio bila gabiltzanean.
Oraingo honetan gurasoentzako irakur gida interesgarri hau ekartzen dugu.
Bertan haurren bizitzaren lehenengo 5 urtetan sortzen diren zalantza, jakin-nahi eta interes ezberdinen inguruko material egokiak aurkitzen ditugu.





Gida interesgarri hau Txatxilipurdi Elkartea, Arrasateko Udal Biblioteka eta Aretxabaletako Udal Liburutegien artean egin dute.

UDARAKO IRAKUR GIDAK

Udan Ipuin eta Liburu atseginak irakurtzeko gogoa izaten dugunez, ondoren 3 Giden proposamenak ematen dizkizuegu.

Guztiak Udal Liburutegi ezberdinak eginikoak dira, aprobetxatu, beraz, herriko Liburutegien eskaintzak


Irudia: Kontxa5 blogetik hartua


Irudia: Somosnosotras.com-etik hartua


Irudia: Hola.com-etik hartua

IRAKURKETA GIDA EZBERDINAK


Irakurketa gida ezberdinak jarri ditugu gure blogean . Haurrei liburu berriak erosteko asmoa baldin baduzu, hemen eskeintza ezberdinak.