ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






Mostrando entradas con la etiqueta LIBURUTEGIAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta LIBURUTEGIAK. Mostrar todas las entradas

LIBURUAREN EGUNA

Hasiera eman diogu Liburuaren Egunari.
Atzo 6. mailakoek Tailerrean eginiko ARGAZKI RAILLYarekin Collage hauek egin ditugu.








Goizean ikasle, irakasle eta langile guztiak irakurtzen aritu gara geletatik kanpo, musika lagun genuela.
Ikus itzazue argazki batzuk.


Liburuaren egunaren inguruko ekintzen artean, Iturburuko zelaixan irakurtzea izan da.

Zein gustora irakurri dugun zegoen giro epelarekin.

LIBURU ERRESERBAK EGITEKO TUTORIAL ONA

Ikasleei sarritan esaten diegu Youtubeko tutorialak oso egokiak direla hainbat gauza ikasteko: edozein janari prestatzeko, papiroflexiako irudiak egiteko, eskulanak ikasteko...
Hala ere, eskeintzen dizkiegun gehienak ez dira euskaraz. Arlo honetan  lan handia daukagu, oraindik, egiteko.

 Gure intereseko tutorialak euskaraz aurkitzen ditugunean , kontuan izaten ditugu.


Oraingo honetan, tutorial honen bitartez, ikas dezakegu  nola erreserbatu liburu bat Euskadiko Irakurketa Publiko Sarean. Hain zuzen,  Eibarko liburutegikoek  egin dutenez, erreserba bertako liburutegian egiten ikasiko dugu.

Tutorial egokia eta argia denez gure blogera ekarri eta ikasleei erakutsiko diogu.