ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






Mostrando entradas con la etiqueta hezkidetza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hezkidetza. Mostrar todas las entradas

2 LIBURU OPARITZAT: PERTSONA EZBERDINAK ONARTZEN IKASTEKO


Katrinen amak 2 liburu berezi oparitu dizkigu: "MIMI la jirafa azul" -Cécile de VISSCHER  eta "te quiero (casi siempre)"- Anna LLENAS.

Lehenengo liburuak  ezintasuna dituzten umeak onartzeko eta maitatzeko balio digu.

Historia honetan  argi ikusten da ume horiek ,ere, zoriontsu izateko ahalmena eta eskubidea dutela.
Bigarren ipuinean pertsonai bien arteko harremana ikus dezakegu. 
Lolo eta Rita oso ezberdinak dira;  ahalmen eta zaletasun ezberdinak izan arren, asko maite dute elkar.





Eskerrik asko opariagatik


EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRAKO EGUNA

Emakumearen aurkako indarkeria ekiditzeko gure aldetik ,ere, ahaleginak egiten ditugu.

Ikastolan urtean zehar Hezkidetza lantzen dugun gaia da. Ondoren aurkezten dizuegu erabiltzen ditugun material batzuk, oraingo honetan ipuinak dira.



Hemen jarritako ipuinetatik aparte badaude beste hainbat erabil ditzakeguna.

Ondorengo estekan klikatuz gero ipuin gehiago aurkituko dituzu

ANIZTASUNA LANTZEKO IPUIN POLITA

Aniztasun Afektibo-Sexuala Lantzeko hainbat ikastaro jaso dugu. Horri esker eta sortu den interesagatik  material ezberdina batzen ari gara.

Ipuinak eta bideoak oso errekurtso erabilgarriak direnez blog honetan aterako ditugu.

Oraingoan IRIS ETA LILA ipuina PDF aurki dezakegu beheko irudian klikatuz gero.


GATAZKAK NOLA KONPONDU

Datorren astean Ikastetxeko Elkarbizitza Taldekoek, ikasturteko  azken bilera izango dute. Bileraren  gaia :"Gatazkak nola konpondu"

Honen harira eta gogoratzen badugu maiatzaren 17an Homofobiaren aurkako  Eguna izango dela material egoki batzuk erakusleiho honetara dakartzagu.







Material hauek adibide batzuk dira, askoz gehiago aurki ditzakezue interneten bitartez ikasle eta seme-alabekin lantzeko.