ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






GOSARI OSASUNGARRIA

5. mailakoek gaur Iturburun gosaldu dute, GOSARI OSASUNGARRI kanpana barruan.

Aurretik azaldu zitzaien otordu honen garrantzia eta osasuntsu izan dadin zerez osatuta izan behar duen

Ikastolan prestatu zaien gosariaren osagaiak hauek izan dira:

Esnekia

Sagarra

Urdaiazpiko egosia

Ogia

Oliba olioa







BERNARDO ATXAGA

Hamobostaldi honetan Bernardo Atxaga izan da gurekin, ez pertsonaz, baina bai bere haur literaturaren bitartez.

Ondoren azalduko ditugu irakurri ditugun liburu batzuk:

XOLAren BILDUMA


BAMBULOren BILDUMA

Baina arrakastatsuenak Astakiloren Bildumako liburuak  izan dira. Istorio horien bideoak ere ikusi dituzte maila guztietako ikasleek.










EIBARKO ARMA eta INDUSTRIA MUSEOARI BISITA

6. mailako neska-mutilak bisita interesgarria egin dute gaur goizean
Arma eta Industria Museoari.



Eibar herriak, museoaren bitartez,  asko erakusteko daukala konturatu dira gaztetxoak.

Burua landu ondoren hankak landu behar izan dituzte, oinez igo baitira Iturburura.

KORRIKA EIBARREN eta IKASTOLAN



Ondo pasatu genuen atzo ere bai Ikastolan. Korrika gure herrian pasatu behar zenez,
Euskaraz Biziko kanpainaren bukaera egin genuen. 
Gela bakoitzean EH mapan Korrikaren ibilaldia markatu zuten, euskaraz egin ezkero, etapak kolorez adierazten zituzten. 
Horrela gela bakoitzak bere mapa erakutsi zuen Aretoan eginiko jaialdian.



Arratsaldez berriz, Korrikaren petoak soinean jantzi eta han jeitsi ginen 
"Iturburutik Eibarrera 
abia dadin korrika"
Korrika Txikian parte hartzera.  Aldatzekoen eskutik hartu genuen lekukoa Aldapatxon. Handik, Toribio Etxeberriatik Birjinapeko eskailerak igo Bizikleta Plazan bukatzeko.



Ondoren KORRIKAko lekukoa hartzeko  Maixu Jesus Mari Barrenetxea eta andereño Edurne Arrizabalaga prest zeuden Bidebarrieta bukaeran. Bertan ikastolako irakasle, haur eta nagusi elkartu ginen giro ederrean korrikaren zain. Mogeleko Guraso Elkartekoen eskutik jaso genuen lekukoa.





BESTE ERREALITATE BAT EZAGUTZEN

"Binta y la gran idea" izeneko bideoa ekartzen dugu gaur gure blogera.


Pelikulak gure gizartea eta Afrikakoa konparatzen,  hainbat gauza pentsa arazten digu.

Binta neskatoaren hitzen bitartez hango errealitatea eta pentsamoldeak erakusten dizkigu.

Pelikula alaia, baikorra eta koloretsu hau Izaskun Mazari esker ezagutu dut.



TXARTELTXO INTERESGARRIAK

Hezkuntzako blog ezberdinak irakurtzen aritu naiz eta txarteltxo interesgarri hauek aurkitu ditut.  Lantzen dituen gaien artean emozioak, guraso eta seme-alaben arteko harremana, janariarekiko ikuspegia...
Adierazgarriak iruditu zaizkidanez gure blogean txertatzen ditut. "Actividades para Educación Infantil" izeneko blogetik hartu ditut. 
Eman begirada bat.














ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA

Liburutegi tailerrean parte hartzen dugu Elkar argitaletxeak martxan jarri duen lehiaketan.

3. eta 4. mailakoek ipuin bat entzun ondoren, marrazki bat egiten dute. Aurtengo ipuina, J.M. Olaizola "Txiliku" ren SENDAGAIA da. 


5. eta 6. mailakoek berriz Joseba Beramendiren "EXPRAI" izeneko ilustrazioaren  inguruan ipuin bat asmatuko dute.

EMAKUMEAREN EGUNERAKO HORMIRUDIA

Hambabostaldi honetan emakumearen egunari eskeini diogu liburutegiko saioak.

Karrajuan ikasleen eskuekin eginiko eskulantxoez osatu dugu hormirudi hau.


Bertan emakume eta gizonen etxeko lana orekatua izan dadila eskatzen dugu.

Neska-mutil bakoitzak  bere zeregina markatzen du, horrela etxeko lana denen ardura izateko.



1go mailatik 5. mailara aritu dira euren ardurak markatzen.



Gaia girotzeko Solas Egiteko Ipuinetatik "OSO FAMILIA NORMALA" izeneko ipuina entzun dugu.
Bertan etxeko lanak familiako partaide guztien artean egiten dituzte.

"OSO FAMILIA NORMALA"-ren bideoa



6. mailakoekin, berriz, solasaldia izan dugu gaiaren inguruan.