ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






Mostrando entradas con la etiqueta Komikiak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Komikiak. Mostrar todas las entradas

KOMIKIEN LIBURU ERRALDOIAK




Oraingo honetan 6.C ko ikasleek aurkezten dizkigute Liburutegi tailerrean eginiko 2 liburu erraldoi.

Liburu hauetan 3. mailatik gora eginiko komikiak biltzen dira.

Argazkietan dauden ikasleek zuei aurkezten dizkizute liburu biak, azalak ere eurek eginak dira. 











Artistak benetan gazte hauek!!

KOMIKIAK: TINTINEN ABENTURAK

Liburutegian urtero, komikietako pertsonaia edo egileari eskeintzen diogu hamabostaldi bat.

Aurten, berriz ere,  hain arrakastatsu den TINTIN (Hergé) dakargu gure gelara.

Hasieran Pelikula honen zatitxo bat ikusiko dugu, eta ondoren ......


liburuetako komikietara pasatuko gara.





MAFALDAK 50 URTE BETE DITU


Mafalda pertsonaiak 50 urte bete dituenean, QUINO, bere sortzailea "Premio Principe de Asturias de la Comunicación y  Humanidades 2014" izendatu dute.


DEBABARRENAKO KOMIKI LEHIAKETAN PEIO PALACIOS IRABAZLE



Debabarrenak,  Agenda 21 barruan antolaturiko komiki  lehiaketan, Mogel Ikastolako Peio Palacios irabazle irten zaigu.
Peio Palacios 2.A

2.A ko ikasle honek Janari Jasangarria gaiari lotuta "AZENARIOA ETA DONUTSAEN LASTERKETA" komiki dibertigarria egin zuen.

Jarduera honetarako Iturburuko neska-mutil askok hartu zuten parte. Benetan komiki onak egin zituzten, gustora egin zutela argi lagata.




Gure Balioak webgunean lehiaketa honen inguruan informazio gehiago aurki dezakegu.

Oparia  2.Ako talde osoak jaso du. Txango i eder bat eginez itsasontziz, Zumaiatik Debar, Flysch-a ezagutzen.







ASTERIX ETA OBELIX KOMIKIAK

Urtero bezala, komiki bati ematen diogu aztertzeko denporalditxo bat . Aurten, Asterix eta Obelix zan dira aukeratuak. Historia eta pertsonaia hauen inguruan zerbait jakin dugu eta gozatu dugu ere bai.





IÑAKI G.HOLGADO ILUSTRATZAILEA


Egun hauetan Ilustratzaile honen pertsonaia sinpatiko batzukin gozatu dugu : TXINTXO eta DEMONTXO.

Aspaldi Ipurbeltzen argitaratu arren, orain arte ez dugu denporarik hartu pertsonaia hauen istoriak aztertzeko.







Iñaki Holgado ilustratzailearen beste bi liburu ditugu liburutegian: Kulerozahar eta Nobio bat nire amarentzat.


ANTTON DUESOren PUNKI PERTSONAIA




Oso une barregarriak pasatu ditugu PUNKI komikiko pertsonaiaren gora-beherak ikusten eta  irakurtzen.

Ipurbeltz aldizkariak erabili ditugu pertsonaia honek egiten dituen abenturaz gozatzeko.

Antton Dueso:
 Galtzagorritik hartuta
Antton Duesoren bibliografia jakin nahin izan dugu baina gauza gutxi lortu dugu: hauxe da jaso duguna.

Euskal Herria eta Galiziako hainbat argitaletxetako ehun bat testu liburuetan parte hartu du. Euskal Herria, Katalunia eta estatu mailako hainbat egunkari eta aldizkaritan umore grafikoa eta komikiak egin ditu. Ikus-entzunezkoak, marrazki bizidunak, azalak, kartelak, publizitatea, helduentzako eta umeentzako ilustrazioa... egiten ditu. (Galtzagorri-tik hartuta)

Ondoren ikasle batzuen eritzia entzungo ditugu.



TINTINEN PELIKULA ETA KOMIKIA


Tintin komikiko pertsonai ezaguna zinemara eraman du Spielberg zuzendariak.
Azken asteburuan Eibarko karteldegian ikusi ondoren, gure liburutegiko eskaintza aprobetxatu dugu eta komiki honi errepasotxo bat eman diogu. Pelikula "Adarbakarraren Sekretua "izeneko komikian omen dago oinarrituta.



Ondorengo argazkietan agertzen dira 4. mailako ikasleeak Tintinen Komikiak irakurtzen.