ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






Mostrando entradas con la etiqueta informazio interesgarria. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta informazio interesgarria. Mostrar todas las entradas

SARE SOZIALETAN ARRISKURIK GABE ARITZEKO AHOLKUAK

AulaPlaneta blogetik sarritan infografiak edo artikuluak hartu ditugu zuei eskaintzeko.

Oraingoan gurasoei zuzendutako infografia honetan,  sare sozialak  arrisku gabe erabiltzeko hainbat aholku.

KATALOGOA ETXETIK IKUS DEZAKEGU

Hemendik aurrera edozein pertsonak kontsultatu dezake Iturburuko liburutegiko katalogoa.

Bide honekin zein liburu eta zein idazlen lanak ditugun liburutegian,  ahal bidetzen da.


Horretarako blogeko leihotxo honetan klikatuz gero katalogoa irekiko da.
Ondoren hiru esparrutik egin dezakezu kontsulta: Izenburua, Idazlea edo Argitaletxea.
Programa honekin ezin da mailegurik edo erresarbarik egin, kontsultak bakarrik. Erreserba egin nahi izanez gero gurekin harremanetan jarri .



ORTOGRAFIA ZAINTZEKO INFOGRAFIAK

AulaPlanetak bere blogean ortografia zaintzeko infografia batzuk jarri ditu. 

Hainbeste lan ematen dizkigun ortografia akatsak, agian, sarrera hau irakurtzen,  gutxitu ditzakegu.

Infografia guztiak gaztelania zuzentzeko dira.



MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA

Eibarko Industria Museotik iragarki hau heldu zaigu, bertan gure ikasle eta familie laguntza eskatzen zaie.

Hurrengo igandean, maiatzak 18an Nazioarteko Museoen Eguna ospatzen denez, lanbide inguruko argazki eta komentariotxoak bidaltzeko eskatu digute.



Liburutegi Tailerretik ari gara lantxo hau bideratzen. Gustora eta interesez entzun dute eskaera.
Poliki-poliki heltzen ari dira ikasleek bidalitako argazkiak.

Aitor Urkiaren amama Antonia, Bittor Sarasketako tailerreko langileei bazkaria banatzen

Julen Uriberen aitxitxa Juan Mari, Aixola ondoko ortuan lanean



ESKULAN BIKAINAK ITURBURUN

Urtean zehar hainbat eskulan egiten da ikastolan. Maila bakoitzak bere lan eta irudimena agertzen dute eskolako horma eta baztarretan.

6. mailako azken hilabeteko eskulanak
 Ikastolatik kanpo ere bai gure ikasleek parte hartzen dute herriko lehiaketa eta ekintzetan.
Aurtengo San Juanetako kartel lehiaketan; 11 eta 14 urte bitarteko atalean, 6. mailako Iker Arginzoniz irabazle irten da, "Supean" izeneko kartelarekin.
Iker Arginzoniz San Juanetako kartel lehiaketako irabazlea

San Juanetako kartel irabazleak


INAUTERIAK HURBILTZEN ARI DIRELA

Inauteriak ospatzeko gutxi falta da. Urtero gure Ikastolan euskal koko jantziekin mozorrotzen gara.

Oso lan handia egiten da ikastolan , eta gurasoen laguntza eta bultzadarekin mailaz maila jantzi ezberdina prestatzen da.


Eguen Zuri egunean Eibarko kaleetatik zehar kalejira koloretsu eta alaia egiten dugu. Bertan Mogel Isasiko ikasleekin  eta gehienetan La Salle Zentroarekin elkartzen gara.

Goiko irudian klikatuz gero mailaka ateratzen dugun pertsonaia zer den eta nola apaintzen dugun irakur dezakezu.

AHOTSAK.COM: IKASTOLAN GRABATUTAKO BIDEOA

Ahotsak.com proiektua aurrera eramaten ari direnak,gure esperientzia azaltzea nahi izan dute bideo batean. Bertan ikusiko duzue J.A.Mogel ikastolako haurrek nola eta zertarako aprobetxatzen duten gure nagusien kontu, ipuin eta jakinduria. Argatxako umeek kantu eta jolas ezberdinak ikasi dituzte Ahotsak.com-etik hartuta. Iturburuko ikasleek, berriz, web orri interesgarri honetatik informazioa aurkitzen eta erabiltzen ikasi dute.

AHOTSAK.COMekoak GUREAN

Iaz hasitako asmoarekin jarraitzen dugu aurten ere, hau da,  AHOTSAK.COM web gunea ikasleei zabaldu
bertako aberastatunez aprobetxatzeko.

Hori jakinda  web gunea kudeatzen duten taldeko bi partaide gure ikasleak bideon grabatzera etorri ziren .





Hasieran  5. mailako ikasleek Eibarko Migel Gallastegi pilotariaren pasarte batzuk entzun eta ikusi zituzten.

Ondoren, bakoitza bere ordenadoren txikian interesatzen zitzaion pasarte edo gai ezberdina bilatzen aritu zen.

Guzti hau egiten ari ginela Ahotsak.com-eko Idoia eta Haizeak bideo grabaketatxo bat egin ziguten euren web orrian txertatzeko asmoz.

INTERNET ERA SEGURUAN


Interneta baliabide ikaragarria izan arren, gure seguritatea zaindu behar dugu. Sarrera honen bitartez Googlek bide ezberdin batzuk ematen dizkigu gure kontuak, datuak, pasahitza,e.a. ondo gorde dezagun.

Eman denporatxo bat informazio hau irakurtzen.

Iturria: Eskola 2.0

IRAKURRI, IRAKURKETA GORROTATU GABE


Isabel Orjales Villar idazleak guraso eta irakasleei eskeini die liburu interesgarri hau. Bertan aholku logikoak, baina agian ez ohizkoak, ematen dizkigu ume eta gazteekin irakurketa lantzeko.

Idazle hau Donostian egon den AFN-H Kongresu Nazionaleko hizlaria izan da.