ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






IPUINEN EGUTEGIA

Emakumearen egunerako materiala aurkitzen ari nintzela webgune honekin topo egin dut. Material asko aurkitu dezakegu: jolasak, bideoak, ipuinak... Beheko irudian klikatuz gero egun zehatzetan gai konkreto batzuk lantzeko ipuinak ditugu; esate beterako nazioarteko emakumeen egunerako, "Oso Familia Normala" izeneko ipuina dugu.


ARATOSTEAK 2015

Iturburun gaur bukatzen dugu Aratosteak 2015ko kanpaina. Aretoan den denak bilduko gara aurtengo kanpainari bukaera ematera. Gela bakoitzak bere jantzia margotu eta erabilitako euskara maila koloretan ageruko dute.
Aretoan aurtengo kalejiraren irudiak ikusi ahal izango ditugu.


FAMILIA ANITZAK: IRAKURKETA GIDA

Arabako Ignacio Aldecoa Kultur Etxeak eta Arabako Eskola Liburutegiak "¡En familia! izeneko  gida hau argitaratu dute. Interesgarria iruditu zaidanez gure blogera dakargu. Sarreran datozen hitzak aprobetxatuz, hona hemen aurkezpena.
Une hauetan, aldaketa bizkorrak bizitzen ari gara ia eremu guztietan; baita familian ere. Dibortzioak gero eta ugariagoak dira, familia berriak eratzen dira, lurralde urrunetako haurrak adoptatzen dira, gurasoak sexu berekoak izan daitezke... eta, gainera, egoera guzti horiek elkarri eragin ahal diote.

Gida honen asmoa da ezagutzaren bidean laguntzea. Egungo literatura aztertuz, familia aniztasunaren hamaika adibide aurkeztuko da: berregindako familiak edo familia konbinatuak, guraso bakarreko familiak, adopzioko familiak eta familia homoparentalak. Kontua ez da argitzea zein den familia eredurik onena, baizik eta aniztasunaren normaltasuna nabarmentzea, hau da, ezberdinak izan arren, antzekoak garela. Gakoa da ulertzea afektu beharrak batzen gaituela denoi eta behar hori guretzat garrantzitsuak diren pertsonekin, senideekin, ditugun erlazioen bidez estaltzen dela. 


MEKANOGRAFIA SAIOAK ERDI ZIKLOAN

 Gaur bukatzen dugu Erdi-Zikloan egin den mekanografia saio berezia. 3.eta 4. mailako ikasleak 4 eta 6 ordu inguru aritu dira, K-TOUCH izeneko programarekin, mekanografiako hastapenak egiten.


Hastapenak egin  ondoren komeni zaie saiotxoak euren kasara egitea.

Horretarako etxean instalatu dezakete euskaraz dagoen programa hau, edo Liburutegiko  ordenadoreetan jolasorduetan aritu



EUSKAL PAILASOAK: PIRRITX eta PORROTX


Hambostaldi honetan liburutegiko txoko batean Euskal Pailasoei eskeini diegu tokia.

Bereziki Pirritx eta Porrotxen lan batzuk aurkezten ditugu. DVDak, CDak eta Mitxel Muruak idatzitako hainbat ipuin aukeratu dugu.



Ondoren Youtubetik Pirritx eta Porrotxen Ilargiaren Sekretua jarri dugu, pertsonaia hauen istorio batez gozatzeko.

EUSKARAREN EGUNEAN EIBARREN EGINIKO EKITALDIA

Abenduaren 3an Nazioarteko Euskaren Egunean , eskola eta zentroetan eginiko ekitaldietatik aparte,  herri mailan ere saio polita antolatu zen.
Bideoan agertzen den bezala "Sua"-ren inguruan murgildu zenez eguna, hori izan zen ardatz Untzagako plazako ekintzan.



DENBORAPASA LEHIAKETA

Aurreko astean BERRIA aldizkariak egiten dituen denborapasekin jolastu dugu.

Jolastorduan astixa eman diegu denborapasei, ondoren irabazle bat atera dugu eta oparitxoa jaso du.

Argazkian partaideak eta irabazlea agertzen dira.