ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






ANFIBIOEN METAMORFOSIA: ZAPABURUTIK IGELERA


Anfibioen metamorfosia Lehen Hezkuntza ikasten den prozesu bat da.

Naturan ematen den mirari hau, liburuetan ikastea baino errealitatean ikustea  askoz ere baliogarriagoa da, zalantzarik gabe.
 Asier Sarasuak bere etxekoekin egin duen esperientzia aprobetxatzen dut blogera igotzeko.

Beheko irudi gainean klikatuz gero Asierren lana ikus dezakegu.

Asier Sarasuaren bideoa




BOZ GORAN IRAKURTZEN


Liburutegian gehienetan isilean irakurri arren, egun hauetan Pako Izagirreren testuak eta eredua jarraituta, boz goran irakurtzen ari gara 3. mailatik gora.


Pako Izagirrek hainbat ipuin eta bideo batuta ditu eta gure lanean  bere materiala sarritan erabiltzeko ohitura dugu.

Bideoen artean boz goran irakurtzeko eredu batzuk ematen dizkigu. Bertan erakusten digu nola ahoskatu, entonazioaren  eta azentoarena garrantzia. Jolas eran erabiltzen ditugu bere testuak. Horrela ikasi eta ondo pasatzen ahalegintzen gara.


LIBURUAREN EGUNA

Hasiera eman diogu Liburuaren Egunari.
Atzo 6. mailakoek Tailerrean eginiko ARGAZKI RAILLYarekin Collage hauek egin ditugu.








Goizean ikasle, irakasle eta langile guztiak irakurtzen aritu gara geletatik kanpo, musika lagun genuela.
Ikus itzazue argazki batzuk.


Liburuaren egunaren inguruko ekintzen artean, Iturburuko zelaixan irakurtzea izan da.

Zein gustora irakurri dugun zegoen giro epelarekin.

IKASLEAK BLOGARI

Gaur 6. mailako Jon Alonsok eta Hamza Houggak sortutako bloga erakutsi nahi dizuet.




Bertan eurak eginiko errezetak ikusten dira. Lan polita egin dutena gazte hauek, blogari eta sukaldari bihurtuta daude dagoeneko.






ARRATEKO GERRA ZIBILAREN INTERPRETAZIO ZENTROA



Arraten Gerra Zibilaren Interpretazio Zentroa ireki berri da .



Hori dela eta gure neska-mutilei azaldu nahi diegu Historiaren zati hura.




 5. eta 6. mailek liburutegiko saioetan ikusiko dute, @ahotsak eginiko bideo, gaia ulerkorragoa izateko.



UDABERRIA EIBARREN: LEHIAKETA

Oporretan egon arren jolas bat proposatzen dizuet. Egun hauetan, azkenean , udaberria ageri da bazter guztietatik. Hirian ere sasoi hau era ederrean nabaritzen da.


 Lehiaketatxo bat proposatzen dizuet, asmatzen baduzue Eibarko zein tokitan atera ditudan argazki bakoitza, mesedez bidali ohar bat.


Nola egin?

Hiru argazki egon arren aukeratu nahi duzuna eta toki horren izena idatzi.

Bidali erantzuna azpian agertzen den korreo ikur bitartez.

Ez ahaztu zure izen-abizenak ipintzen.

Ondoren, irabazlea zozketa bitartez aukeratuko dugu ikastolan.

OKARAN ARBOLA

GEREZIONDOAK

MAGNOLIOA