ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA
BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.
MAFALDAK 50 URTE BETE DITU
Mafalda pertsonaiak 50 urte bete dituenean, QUINO, bere sortzailea "Premio Principe de Asturias de la Comunicación y Humanidades 2014" izendatu dute.
IDAZLEAK IKASTOLAN: AURTEN ASIER SERRANO
Urtero idazleren baten bisita izaten dugu ikastolan. Aurten, idazle bila ez gara inora joan behar izan; zorionez ikastolan lanean ASIER SERRANO dugu eta.
Bere emanaldia 6. mailakoei eskaini die. Aurretik ikasleek bere lana eta bizitzaren informazioa jaso dute Wikipedian eta Interneteko beste webgune batzutan. Datoak jakin ondoren euren interesen araberan galderak prestatu zituzten.
GATAZKAK NOLA KONPONDU
Datorren astean Ikastetxeko Elkarbizitza Taldekoek, ikasturteko azken bilera izango dute. Bileraren gaia :"Gatazkak nola konpondu"
Honen harira eta gogoratzen badugu maiatzaren 17an Homofobiaren aurkako Eguna izango dela material egoki batzuk erakusleiho honetara dakartzagu.
Material hauek adibide batzuk dira, askoz gehiago aurki ditzakezue interneten bitartez ikasle eta seme-alabekin lantzeko.
ANIMALI ILUSTRATUAK
Artikulu eder hau topatu dut eta gure blogera ekartzea pentsatu dut.
Liburuetako ilustrazioek gero eta indar gehiago hartzen ari dira. Alde batetik haur txikiak irakurketara hurbiltzeko era eder bat delako, beste aldetik e-bookaren aurrean albumak eta liburu ilustratuak indarra hartzen ari direlako. Azken batez denok eskertzen dugu ondo ilustratutako liburua.
Beheko irudian klikatu ezkero sei ilustradoren lanak agertzen dira.
IRAKURKETA ERRAZA GAUMIN ARGITALETXEAREN ESKUTIK
GAUMIN argitaletxearen lanak ezagutu berri ditugu.
"Irakurketa Erreza" izeneko apostuan, euskaraz testu batzuk argitaratu dituzte gaztetxoentzat.
Gaiak gaur egunekoak , misterio, abenturak, maitasuna eta abar agertzen dira. Nerabe garaian irakurtzeko aproposak direla esan daiteke.
Beheko irudietan klikatuz gero eleberri bakoitzaren sinopsia eta hasierako orrialdeak pdf-an aurkituko ditugu.
Erosketak on-line egin daitezke.
MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA
Eibarko Industria Museotik iragarki hau heldu zaigu, bertan gure ikasle eta familie laguntza eskatzen zaie.
Hurrengo igandean, maiatzak 18an Nazioarteko Museoen Eguna ospatzen denez, lanbide inguruko argazki eta komentariotxoak bidaltzeko eskatu digute.
Liburutegi Tailerretik ari gara lantxo hau bideratzen. Gustora eta interesez entzun dute eskaera.
Poliki-poliki heltzen ari dira ikasleek bidalitako argazkiak.
![]() |
| Aitor Urkiaren amama Antonia, Bittor Sarasketako tailerreko langileei bazkaria banatzen |
![]() |
| Julen Uriberen aitxitxa Juan Mari, Aixola ondoko ortuan lanean |
DEBABARRENAKO KOMIKI LEHIAKETAN PEIO PALACIOS IRABAZLE
Debabarrenak, Agenda 21 barruan antolaturiko komiki lehiaketan, Mogel Ikastolako Peio Palacios irabazle irten zaigu.
![]() |
| Peio Palacios 2.A |
2.A ko ikasle honek Janari Jasangarria gaiari lotuta "AZENARIOA ETA DONUTSAEN LASTERKETA" komiki dibertigarria egin zuen.
Jarduera honetarako Iturburuko neska-mutil askok hartu zuten parte. Benetan komiki onak egin zituzten, gustora egin zutela argi lagata.
Gure Balioak webgunean lehiaketa honen inguruan informazio gehiago aurki dezakegu.
Oparia 2.Ako talde osoak jaso du. Txango i eder bat eginez itsasontziz, Zumaiatik Debar, Flysch-a ezagutzen.
TXATXOAREN ERRATZA
Liburutegian hasiera eman diogu hiruhilabeteari TXATXOAREN ERRATZAREN Ipuinarekin.
1go mailatik 4.mailara entzun duten ipuina, Txatxo batek bizitzen dituen abenturaren inguruan doa.
Txatxoa Inauteri bezperan bere jantziak probatzen ari dela erratza gainean jarri eta ezusteko handia bizi du.
Abenturak magiaz betetakoak dira baina bukaera pixkat gogorra denez, ikasleek beste bukaera batzuk asmatzen dituzte, guztiak irudimenez beteta.
| GAUR BE EUSKARAZ |
HAUR ETA GAZTE LITERATURA EZ SEXISTA
Oporretarako irakur giden bila aritu ondoren, Abanto-Zierbanako Liburutegi Irakur gida hau interesgarri iruditu zait.
Bertan, 0tik 12 urte bitarteko liburuak ageri dira. Ipuin hauetan jorratzen diren gaien artean: lanen banaketa, sexu indarkeriaren prebentzioa, familia aniztasuna, e.a.
KIMONOS eta YUMI LIBURUAK JOLASA ASMATZEKO
Oraingoan erakutsi behar dizuegu zein ondo pasatu dugun bazkal ondorengo tailerretan.
Azken astean egin dugun ekintza "Kimonoen Desfilea" izenarekin bataiatu dugu.
Yumi eta Kimonos liburutik atera dugu idea.
Yumi, egurrezko japoniar kopinari kimono berriak diseinatu dizkiogu.
Ondoren kopina jantzi eta desfiletxo bat egin dugu. Bertan haur bakoitzak deskribatu du kopinak daraman kimonoa :koloreak , ehun motak e.a. Horretarako kopin edo Yumi bakoitza txotxongilo xume bat bihurtu dugu, nola? irudi atzean arkatz bat itsatsiaz. Oso erraza eta dibertigarria benetan .
ETXEPARE INSTITUTOAK, 10 LIBURUZ OSATUTAKO KATALOAGOA, ARGITARATU DU
Galtzagorrik, Etxepare Institutoaren laguntzarekin, euskal Haur eta Gazte Literaturako 10 liburuz osatutako katalogo bat argitaratu du.
Katalogo honetan Idazle eta Ipuinaren inguruko azalpenak ematen dira, gazteleraz eta ingelesez.
GUTUNA MUNDUKO HAURRENTZAT
Haur liburuen nazioarteko Eguna dela-eta material interesgarria jasotzen ari gara. Oraingo honetan Siobhán Parkinson idazleak haurrentzako eginiko gutuna, zuen esku jartzen dugu. Nagusioi ere, ederto datorkigu jakitea zerez osatuta dagoen irudimena eta nola egin ipuinak idazteko.
Kartelaren ondoren Sioban Parkinsonen gutuna agertzen da, motibagarria deritzogu ipuinak eta irakurketa munduan gehiago murgiltzeko.
Bukaeran, gutuna eta kartelaren (Niamh Sharkey) egileen bizitza eta datu interesgarriak ditugu.
Kartelaren ondoren Sioban Parkinsonen gutuna agertzen da, motibagarria deritzogu ipuinak eta irakurketa munduan gehiago murgiltzeko.
Bukaeran, gutuna eta kartelaren (Niamh Sharkey) egileen bizitza eta datu interesgarriak ditugu.
AMATIÑOREN " La pelota según Miguel Gallastegi" LIBURUA OPARI
Gaur opari eder bat egin dio Malen Gesalagak liburutegiari. Bere aittitta, "Amatiñok" Migel Gallastegi pilotariaren inguruan idatzitako liburua, hain zuzen.
Izatez, 2. mailakoek Komunikazio atalarekin lotutako gaien artean, kazetaritza landu baitute. Liburu honen aitzakiz bere aittitta eta amaren lanbidea hobeto ezagutu ahal izan dute.
![]() |
| Luis Aranberri, Amatiño |
![]() |
| La pelota según Miguel Gallastegi |
Aurreko urtean, Miguel
Gallastegi pilotari handiari eskeini genion liburutegiko saio bat; bere
hitzak entzunez Ahotsa.com web gunean .
AHATETXO ITSUSIA
Hans Christian Andersen idazlearen ipuin ezagunen artean AHATETXO ITSUSIA dugu.
Ondorengo bideoan entzun dezakegu historia hau.
HAUR LIBURUAREN EGUNA
Apirilaren 2an Haur Liburuaren Eguna ospatzen da. Egun hori Hans Christian Andersen omenez jarri zen, Odense (1805-04-02)- Kopenhage (1875-08-04).
Irudi gainean klikatu ezkero Hans Christian Andersenen datu gehiago lortuko ditugu Wikipedian.
Lan ugarien artean, ezagunenak, haurrei eskeinitako ipuinak dira. Besteak beste, Berunezko Soldadutxoa, Sirenatxoa, Ahatetxo Itsusia, eta abar luze bat.
Hurrengo egunetan Liburutegiko saioetan idazle famatu honen inguruan eta bere ipuin batzuekin arituko gara lanean.
Ondoren Berunezko Soldadutxoaren ipuina entzun dezakezue.
OLERKI EGUNA
Olerkiaren eguna denez bertso eta olerki liburuak irakurri ditugu. Ikasle batzuk olerkitxo batzuk irakurri dizkigute. Hemen dituzue euren irakurketak.
GAZTE IREKIA LEHIAKETA
Liburutegi tailerreko 5. eta 6.mailako neska mutilek GAZTE IREKIA lehiaketan parte hartu dute
Lehiaketa hau Eusko Jaurlaritzak antolatu du, gaztetxoen ideiak jakiteko. Ideiak Euskadi hobetzeko proposatzen dituzte.
Iturburuko Lehoiak taldeak egin duen bideoa ondoren txertatu duguna da.
Bozketa publikoa denez zeuen botoa eskatzen dugu.
MANTANGORRI ALDIZKARIAN IKASLEEN LANAK
Liburutegi tailerrean eginiko lan batzuk BERRIAko MANTANGORRI aldizkarira bidali genituen
eurak kaleratzeko eskariarekin.
Denporatxo bat pasatu arren hona hemen Mantangorri orrialdeetan argitaratuta.
Artikulotxoan esaten den bezala teknika hau liburutegiko Hatz-markak: marrazteko liburu-tik ikasi genuen.
IRAKURKETA OZENA : LEHIAKETA
Bigarren mailatik gora Irakurketa Ozenaren Lehiaketa antolatu dugu.
Parte hartzea libre izango da eta aurretik izena ematea ezinbestekoa da.
Ondoko irudietan sartuz gero lehiaketan erabiliko ditugun testu batzuk agertzen dira.
Horrela etxean presta ditzakezue.
HASIERA ZIKLOKO TESTUAK
ERDI ZIKLOKO TESTUAK
GOI-ZIKLOKO TESTUAK
EUSKAL MITOLOGIA
Azken egunetan eta tailarreko talde gehienekin EUSKAL MITOLOGIAko pertsonaiak ezagutu eta margotu ditugu.
Horretarako TXIKITTO aldizkariak hainbat zenbakitan argitaratu dituen pertsonaiak erabili ditugu.
Besteak beste Lamia, Tartalo, Basajauna, Olentzero, Galtxagorria, Jentila, Mari eta Zezengorria.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
































