ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






ONDO PASATZEKO: ELGETAN MAGIA MOSTRA


Ekainaren lehen asteburuan Elgetan ondo pasatzeko modua izango dugu: Euskarazko Magia Mostra.


Elgetako Espaloia Kafe Antzokian izango dira ekitaldian.




IKASKETAK EGITEKO AHOLKUAK




AulaPlaneta web   gunean sarritan aurkitzen ditut gai interesgarriak irakasle edo guraso moduan.

Oraingo honetan aholku zentzundun batzuk agertzen dira ikasleek etekina ateratzeko ikasketei.

Ez dira zailak , horregatik  bete ezkero gure formakuntzan  emaitzak hobeak izango ditugu.



ZIBA ERABILTZEN IRAKASTEN

Liburutegi tailerrean sasoiko ekintza bat prestatu dugu: ZIBA TXAPELKETA.

Horretarako 6. mailako 2 ikaslek irakasten dihardue ziba nola erabili.


Gustora ari dira bai irakasle eta baita ikasleak . Asko ikasten ari gara ondo pasatzen dugun bitartean.

Truko eta akrobazia gehiago ikasteko gogoa baldin baduzu ondoko bideoa ere gustoko izango duzu.

Ikusi eta irten kalera edo mendira frogatzera. Ondo Pasa!!!

INTERNETA SEGURTASUNEZ

Internetaren eguna ospatzen denez, ikasle, irakasle eta gurasoendako aholku gomendagarriak jartzen ditugu ondorengo estekan.

KONTUZDATOS datuak babesteko euskal Bulegoak argitaratu dituen orrialdeak ikus itzazue.





Ondorengo irudian tutorial interesgarriak ditugu : Sare Sozialak segurtasunez  erabiltzeko pauso eta aholkuekin.



GIPUZKOA ANITZ : 9 LAGUNEN TESTIGANTZA


Gipuzkoako aniztasuan erakusten duen ikus-entzunezko honek. Badihardugu Elkarteak jaso du jatorri ezberdineko bederatzi lagunen testigantza. Bideoak 15 minutu irauten du eta Ahotsak ikasgelan web-gunean ere aurki dezakegu.






IPURTERRE SARIA: XXII. EDIZIOA

Ipurterre ipuin lehiaketako aurtengo edizioko irabazleak atzo jaso zuten euren oparia. Iturburuko Zoihartze Elizegik lortu du 1go zikloko ipuinen artean sariduna irtetzea. Beheko argazkietan ekitaldiaren une batzuk ikus ditzakegu , bertan irabazleak aurkitzen ditugu, gelakidez ingurututa. Parte hartze handia egon dela aipatu zuten ...etaKitto-ko arduradunek, 1000 ipuin inguru jaso baitzituzten.



Zorionak irabazle guztiei.

Ipuin sarituak irakurtzeko gogoa duzuenez, gogoratu !! TXIKITTO-ko hurrengo alean bertan izango ditugula.

NERABEAK ETA SARE SOZIALAK


Roxana Morduchowiczek hitzaldi honetan internetak eta sare sozialek duten eragina azaltzen du.

Nerabe eta gazteen izakeraz arlo hauen  eraginez hitz egiten du.
Ikuspegi baikorra agertzen du bere azalpenean.

Guraso eta irakasleentzako gomendagarria.


ARANTZA LASA HISTORIAGILEAREN BISITA

Gaur Iturburun Eibarko Arantza Lasaren bisita izan dugu.

Berak idatzitako "Historia de las Mujeres de Eibar" gaiaren inguruan aritu da 6. mailako neska-mutilekin.

Bere bizitzaren aipamen interesgarria egin digu eta zergatik idatzi zuen emakumei eskainitako liburu hau. 

Motza egin zaigu Arantzarekin izandako solasaldia.








ITURBURU INGURUKO SENDABELARRAK EZAGUTZEN


Udaberriko egun hauek  aproposak dira inguruko landaretza hobeTo ezagutzeko.

Horregatik Liburutegi Tailerrean Sendabelarrei tokitxo bat utzi nahi diegu.

Iturburu inguruko landareak ikusi eta sendabelarrak direnak batzen hasi gara.

Nekane Martiarenaren "SENDABELARRAK landareen mundua"- BERRIA- liburua  erabili dugu landareak hobeto bereizteko.


Jasotzen ditugun landareekin erakusketatxoa egingo dugu liburutegian.





Wikipediako orrialde hau "SENDABELARRAK"
oso erabilgarria denez, informazio gehiago bertatik aterako dugu.









KOMIKIEN LIBURU ERRALDOIAK




Oraingo honetan 6.C ko ikasleek aurkezten dizkigute Liburutegi tailerrean eginiko 2 liburu erraldoi.

Liburu hauetan 3. mailatik gora eginiko komikiak biltzen dira.

Argazkietan dauden ikasleek zuei aurkezten dizkizute liburu biak, azalak ere eurek eginak dira. 











Artistak benetan gazte hauek!!

LIBURUAREN EGUNA OSPATZEKO ITURBURUKO EKINTZA



Aurreko ostiralean Iturburuko guztiok parte hartu genuen ekintza polit honetan.

Argazkietan  batzuen irudiak dituzue.


ERREFUXIATUEN DRAMA IPUINEN BITARTEZ ADIERAZTEKO




Ondorengo irudian klikatu ezkero errefuxiatuek bizi duten egoera haurrei azaltzeko, 10 ipuin aurki ditzakegu.





2016ko LIBURUAREN EGUNA


Gaur  liburuaren eguna ospatuko dugu Ikastolan. 





Iazko ekintza oso gustora egin genuenez, aurten ere antzerakoa egiteko asmoa dugu.

Ikastolako pertsona bakoitza bere liburua irakurtzen arituko da ikastetxearen korredorean.

ONDO PASA!!!



HEZKUNTZAREN ALDEKO MUNDU-KANPAINA


Nazioarteko Hezkuntzaren Aldeko kanpainarekin bat etortzen garenez ekintza ezberdinak egingo ditugu gure zentroetan.

Horrela  www.cme-espana.org taldeak proposatzen eta bultzatzen dituzten ekintza eta kanpainekin bat gatoz.

Alde batetik eta agian garrantzitsuena, Hezkuntzaren beharrez  konzientzia hartzea izango da . Baita ere aldarrikatu haur eta gazte guztiek hezkuntza duin baten eskubidea dutela. Hortik aparte, gure eskoletan ematen den hezkuntza baloratzea nahiko genuke.


Ondoko bideoa gure ikasleei zabalduko diegu,  jakin dezaten beste haur eta gazteentzako eskola izatea zein zaila den.















Hezkuntzaren aldeko kanpaina barruan LIBURU EGUNA sartzea egokia iruditu zaigu. 
Horretarako apirilaren 22an ikastetxeetan denak batera liburu bat irakurtzen arituko gara.

Ikus ezazue iazko ekintza arrakastatsu honen  bideoa.







LIBURUAREN EGUNA PRESTATZEN




2015 eko Liburuaren egunaren inguruan eginiko ekintza


Apirilaren 23an, larunbatean, "Nazioarteko liburuaren eguna" ospatzen da. Urtero data honen inguruan ekintza ezanguratsu bat antolatzen dugu ikastolan. Aurten, iaz bezala, hezkuntza komunitatekoak izango gara partaideak: ikasle, irakasle eta langileak. Gure asmoa gauzatzeko pertsona bakoitzak aurrez aukeratutako liburua irakurtzeari ekingo dio gelatik kanpo, Irakurketarako giro aproposa lortzeko musika klasikoa jarriko da ikastetxean. Ekintzak 15 minutu iraungo du eta ostiral arratsaldean egingo dugu 3 ikastetxeetan (Iturburu, Argatxa eta Sansaburun).

UDAL LIBURUTEGIAREN EKIMENA: IPUINETAKO ANIMALIA BAT ADOPTA EZAZU


Apirilaren 2an  "Nazioarteko Liburuaren Eguna" ospatzeko Udal Liburutegiaren ekimena zabaldu nahi dizuegu.


Ondorengo irudian zer egin behar duzuen lehiaketan parte hartzeko kontatzen dizuegu.



Anima zaitezte!!

EMAKUMEAREN EGUNAREN INGURUAN

Emakumearen eguna hurbiltzen ari zaigu eta urtero bezala saio bereziak egingo ditugu liburutegian.
Aurten emakumeen bizimodua hobeto ezagutzeko, AHOTSAK IKASGELAN web gunea erabili dugu. Bertatik hiru bideo aukeratu ditugu antzinako ohiturak hobeto ezagutzeko.
ERRAKETISTAK
NESKAK ETA MUTILAK

NESKEN JAZKERA
Bideo hauek egokiak  dira 4. 5. eta 6. mailakoentzako.
Txikientzako, berriz, Atxia-motxia Umeen kuadernutik atera dugu emakumeen lanbideen orrialdea. Oso egokia!!!
Atxia- motxia Eibarko Umien kuadernua


Atxia-motxia kuadernoko emakumeen lanbideen jolasa.

IRAKURKETA OZENAREN ONURAK



Txileko Eskola Liburutegien Erakunduak  (CRA) eginiko bideo jartzen dut, oraingo honetan, blogean.

Bertan agertzen da zein garrantzitsua den haurrei ozenean irakurtzea. Irakasle eta gurasoentzako eskainitako aholkuak dira.



ITURBURUKO 6. XAKE TXAPELKETA


Hemen agertzen dira pozik eta irribartsu aurtengo txapeldunak.

5. mailako IBAI FERNANDEZ eta GORKA IRISARRI izan dira txapeldunak.

6.mailan berriz, ANDER ARRIZABALAGA eta MARKEL SIMON izan dira aurtengo irabazleak.


Zorionak laurontzako!!!



BEGELek 7 URTE BETETZEN DITU

ZORIONAK BEGEL!!! (GIPUZKOAKO ESKOLA LIBURUTEGIAK)



Otsailaren 12an Gipuzkoako Eskola Liburutegiko blogak 7 urte bete zituen. Benetan erabilgarria izan da guretzako bloga. Bertan jaso izan dugu informazio ugari eta gure liburutegian eta blogean erabili ere. Fernando Lenguas, Lasarte-Usurbil BHI institukoko irakaslea izan da lan hau aurrera eraman duena eta gure erreferente hainbat aldiz.
Zorionak eta eskerrak eman behar dizkiogu eta orain bezain ekimentsu jarrai dezala espero.

HAURREI ETA NERABEEI TRATU ONAK




AVAIM( Tratu txarrak jasotako haurren laguntzarako euskal Elkartea)ren   web orria interesgarria iruditu zaigunez blogean jarri dugu.



EGUEN ZURIA PRESTATZEN

Egun hauetan badihardugu gure aratustiak prestatzen: eskulanak, jantziak eta  dantzak .

Oraingo honetan EGUEN ZURIKO kanta prestatu dugu abesteko.

Oier Araolazari eskerrak eman behar dizkiogu ohitura zahar hau ez galtzeko egin duen ahaleginagatik.

Entzun eta abestu gurekin batera.





CIBERBULLYNG, EKIDITZEKO 6 AHOLKU


Gure ikasle eta gaztetxo guztiek Ciberbullyng-aren aurrean tresna gutxi dituzte.

Irakasleen lanaren barruan informazioa eta formazioa zabaltzea ezinbestekoa da.

Pantallas Amigas web gunean material egokia aurkitzen dugu ikasleekin lantzeko.

Oso aproposa izan daiteke familiek gaztetxoekin erabiltzeko eta komentatzeko.








ROALD DAHL IDAZLEAREN MENDEURRENA


Aurten ospatzen da Roald Dahl idazlearen jaiotzaren mendeurrena.


Berak idatzi zituen ipuinen bitartez oso une onak pasatu ditugulako, gure blogean agertzen dugu.

 Roald Dahl bizitza





Jolas orduan Charlie eta Txokolate-Lantegia izeneko pelikula ikusi genuen, Dahlek idatzitako ipuinean oinarrituta.
Laister Sorginak pelikula ikusiko dugu.

...ETA KITTO ETA TXIKITTO ERABERRITUTA

...eta Kitto astekariak eta TXIKITTO aldizkariak itxura berriarekin datoz .

Biak aurreko abendutik aurrera digitalean ere aurki ditzakegu,Lehen ...etakitto bakarrik irakur genezake pantailen bitartez. Orain berriz, eskoletako berriak ere papeletik haratago topatzen ditugu. 

Gure blogearen eskuin aldean aldizkari biak ikusi ahal izango ditugu.








ASIER SERRANOK IRUN HIRIA OLERKI SARIA LORTU DU

Asteburuan berri ona jaso dugu Ikastolan.
Asier Serranok Irun Hiria Saria jaso du, Olerki arloan hain zuzen. Lehiaketara aurkeztu zuen  olerki bildumak " Ate osteko itzalak" izena darama. Poesia atalean Ramón Crespo izan da irabazlea "Las hojas enfermas" izeneko lanarekin.


Euskarazko eleberri atalean  irabazlea Juan Luis Zabala izan da, "Txistu eta biok" lanarekin.
Gaztelerazko eleberrian berriz, saria Ana Muela Parejarentzako izan da, "El falso cuerno del rinoceronte" izeneko eleberriarekin.

Zorionak denei, bereziki Asierrentzat.

ARGATXAKO GABONETAKO JAIALDIA

Atzo Argatxako umeek eurek prestatutako kantu, bertso eta dantzaz gozatzeko aukera izan genuen.

Primeran pasatu genuen. Benetan etorkizuna daukate eszenatokian ederto aritu baitziren.

Zorionak eurei eta irakasleei egindako lan handiagatik.


Jaialdi bukaeran Olentzeroren  bisita izan genuen.

DISEINU ERAKUSTALDIA

Azken egunetan liburutegi tailerretan MODELOEN DISEINUAK egiten aritu gara. 

Ikaskeak  oso gustora aritu dira lan hau egiten. Bakoitzak bere ideiak  erakutsi ditu irudi horietan.

Ondoren txotxongilo gisa jarri dituzte modeloak eta beste guztiei azaldu dizkiete jantzi eta estilo ezberdinak.

Ekintza arrakastatsua izan dela esango nuke.











EUSKARAREN EGUNA 2015: EUSKARA AIRERATU


AGUR OSKORRI

40 urtetan aritu da Oskorri taldea abesten euskal kantak.

Hamabostaldi honetan omenaldi txiki bat egingo diogu Liburutegian.

 Abesti bilduma

Karaokean dauden abesti batzuk gogoratuko ditugu eta horrela ondo pasatu.

Abestu ezazue zuek ere.

MUNDU HOBEA UME GUZTIENTZAKO

Hemen aurkezten dugun liburu hau oso aproposa iruditzen zaigu umeekin lantzeko.



Alde batetik haurren eskubideak lantzen ditu. Bestetik gure ikasleek, irudi ederren bitartez, uler dezakete pobreziak zein eragin duen haur batzuen bizitzetan.




UME GUZTIEK BAKEA BEHAR DUTE
BAINA BATZUK GUDA BIZI DUTE



Gerra egoera ere gordinik agertzen da liburuan. 
1go mailako ikasleek liburua ikusi eta testua entzun ondoren, proposamen ezberdinak egiten dituzte, egoera txar hauek ekiditzeko.

Liburu ederra liburutegi eta etxeetan izateko.

HERIOTZA ULERTZEKO IPUINEN GIDA

Ermuko  Liburutegiaren bitartez eskuratu dugu Ipuin Gida hau.

Umeek sarritan heriotzaren inguruan galdetzen dute. Etxean esperientzia hori bizi izan dutelako edo eurei zalantzak eta bildurrak sortzen zaizkielako. Hori dela-eta  aproposa ikusi dut gaur ezagutu dudan gida hau blogean zabaltzea. Irudian klikatuz gero ipuinen zerrenda adinka ikus dezakezue.

Heriotza ulertzeko ipuinen gida. Ermuko Liburutegia