ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






EROSKI CONSUMER ALDIZKARIA: HEZKUNTZA INGURUKO GAIAK


Eroski Consumer aldizkarian gai interesgarriak jorratzen dituzte hezkuntza inguruan.

Besteak beste irakur ditzakegu honako hauek:

Buruzko kalkulua
Hezkuntza Bereziko artikuluak
Haurren atsedena eta ikasketak
Irakurketa eta Idazketa

Irudia: Darren

ANIMALIENGANDIK IKAS DEZAGUN




Youtubeko bideo honekin ikasgai asko aztertu dugu . Antzarak eredu moduan erabilita gauzak hobeto egin ditzakegu, esate baterako:

Lana taldean egitearen beharra.

Helmuga bat lortzeko denak elkarrekin  askoz hobeto.

Banakako lana askoz ere neketsuagoa.

Ardurak banatzeko beharra eta denen betebeharrak errespetatzea.

Era baikorrean lana gustorago egiten dela.

LAGUN ARTEAN LANA EGIN EZKERO, BIZITZA ASKOZ ERE ERREZAGO BIZIKO DUGULA





ITURBURUKO PERTSONEK ETA PERTSONAIEK ZORIONA OPA DIZUETE

5.MAILAKOEK IPUINAK AZTERTZEN

Argazkietan ikusten den bezala 5.mailakoek ipuin ezberdinak taldeka aztertu dituzte.

Bilduma hauetakoak izan dira:
  • Nur- Futbolzale amorratuak- Geronimo Stilton- Rita- Sos Printzesa- Asterix eta Obelix
Ipuin bakoitzetik iritzi edo komentario asko atera dituzte talde txikian.

Ondoren taldeko bozeramaileak denen aurrean azalpenak egin ditu.

GABONETARAKO IRAKURKETA GIDA


Gabonetan ipuin berriak erosteko ohitura izaten dugu.
Ondoko irudian klikatu ezkero irakurketa gida bat ikus dezakegu


EUSKARAZKO WIKIPEDIAK 10 URTE


Jada 10 urte bete dira wikipedia euskaraz ere osatzen dela. Zorionak denoi tresna interesgarri hau gure esku dugulako eta batez ere lan hori egiten duten bolondresei.

GABONETAN ZINEA EUSKARAZ


ETBk gure eskura hainbat pelikula euskaraz jarri ditu zuzenean ikus ditzakegun.


Ondoren filmen zerrenda jarri dugu gehien gustatzen zaiguna ikus ahal izateko.


  1. Aupa Etxebeste! (Komedia)
  2. Kutsidazu bidea, Ixabel (Komedia)
  3. Nömadak TX (Dokumentala)
  4. Ander (Drama)
  5. Zorion perfektua (Drama)
  6. 80 egunean (Drama)
  7. Hauskor (Drama, Komedia)
  8. Bizitzaren orbanak (Drama)
  9. Obaba (Drama)
  10. Baso ilunean (Drama)
  11. Kronokrimenak (Beldurrezkoa)
  12. Casual day (Komedia)
  13. Berri ona (Drama)
  14. Lucio (Dokumentala)
  15. Nire aitaren etxea (Drama)
  16. Txokolate apur bat (Drama)
  17. Hodeiak pintatzeko makina (Drama)
  18. Go!azen (Musikala)
  19. Karramarro uhartea (Animazioa)
  20. Megasonikoak (Animazioa)
  21. Ametsen lapurra (Animazioa)
  22. Glup, zabor bizidunak (Animazioa)
  23. Supertramps (Animazioa)
  24. Pailazokeriak (Animazioa)
  25. Betizu eta urrezko zintzarria (Animazioa)
  26. Cristobal Molon (Animazioa)
  27. Animal channel (Animazioa)
  28. Haragijaleen krisia (Animazioa, Komedia beltza)
  29. Olentzero eta oparien ordua (Animazioa)
  30. Unibertsolariak, munduaren ertzaren bila (Animazioa)

AURTENGO EUSKARA EGUNA




Argazkian klikatzen badugu ostiralean izan genuen jaialdiaren laburpentxoa ikusiko duzu.

Oraingo honetan 2. mailako " mundialak" blogean sartu eta berria irakurtzeko aukera izango dugu.

GUK ERE EUSKARAZ- EUSKARAREN EGUNA


Guk ere euskaraz, jakina!!!






Orrialde honetan sartzen bagara euskara gehiago indartzen dugu. Gure argazkiak ere sar ditzakegu horrela EUSKARAREN MOSAIKO ERRALDOIA osatzen lagunduko dugu.

AZTERKOSTA BERE PANELEKIN ITURBURUN


Uraren inguruan 9 panel jarri dizkigute Iturburuko Aretoan ura eta ibaien inguruan gehiago  jakiteko.




5.Ako ikasleak begirada bat eman diete horma-irudiei eta bertako esaldi garrantzitsuak atera dituzte.

MUNDUKO IPUINAK LIBURUTEGIAN


Udal liburutegiko eskaintzak zabaltzea interesgarria iruditzen zaigunez, larunbat honetako ipuin kontalaria dakargu gure orrialdietara.



Oraingo honetan munduko ipuin ezberdinak izango dira kontatuko dituztenak.


LITERATURA PROGRAMA

TVE ko 2 katean Literatura inguruko programa ona aurkitzen dugu, PAGINA 2 hain zuzen.

Bertan Haur eta Gazte literaturak ere badugu bere tokia.

Haurren iritzi  interesgarriak ikus ditzakegu, bideoen bitartez.


LITERATURA INGURUKO PROGRAMA


Euskal Literatura inguruan Hasier Etxeberriak hainbat urtetan aurkezten duen Programara hurbiltzen gara sarrera honetan.

Idazle, testu eta liburu ezberdinak aurkezten ditu astero.

Logoaren gainean klikatzen badugu, Sautrelako programa guztiak ikusi ahal dezakegu.




LITERATURA INGURUKO PROGRAMAK


Haur eta gazteen literatura inguruko programa interesgarria daukagu EITBn.

Bertan klikatuz gero  bideo ezberdinak aurkituko ditugu eta asko ikasi .






TXINA UDAL LIBURUTEGIAN

Udal liburutegian Txina inguruko 
mahai inguru, tailerrak eta material erakusketa egingo da


Guretzako interesgarriak data hauek izango dira:

  • Azaroaren 7tik 29ra Txina inguruko erakusketa: liburu, ipuin DVD eta CDak
  • Azaroaren 11an, 17:30- Ipuin kontalaria
  • Azaroaren 18an, 17:30-Kaligrafia eta Papiroflexia tailerrak
  • Azaroaren 18an, 18:30- Adopzioaren  inguruan hizketaldia

GURE NATURA


Egun eguzkitsu batean, gure inguruko natura ederra ezagutzera joan ginen. Bertan; zuhaitzak, intsektuak, zuhaixkak e.a.. ikusi genituen.
Irune, Ane, Jone, Maddi, Irati eta Enara
gure argazkilariak

 Buelta hori egiten geunden bitartean joko bat egin genuen. Zuhaitz mota bakoitzari pegatina ezberdinak itsatsi genizkien, eta hauek dira: haritzari berdea, gaztainondoari gorria, sasi-akaziari horia eta haritz amerikarrari urdina.

Bidean zehar hainbat intsektu eta onddo aurkitu genituen , denak hartu eta poltsan sartu genituen.
Ondoren hostoak , adarrak, fruituak bildu genituen liburutegira eramateko, eta erakusketa polit bat egiteko. 


Horrela Iturburuko ume eta irakasle guztiek naturara  hobeto ezagutzeko modua izan dute.
Erakusketa  jendeari asko gustatu zitzaion, lupak, hostoak eta adarrak ikusteko jarri genituen, horrela jendeak natura hurbilagotik ikus zezan.


Josebe, Marina eta Garazi; gure mekanografoak 



Kazetari eta mekanografak elkarturik
Alaitz, Eider eta Malen; gure kazetariak


TINTINEN PELIKULA ETA KOMIKIA


Tintin komikiko pertsonai ezaguna zinemara eraman du Spielberg zuzendariak.
Azken asteburuan Eibarko karteldegian ikusi ondoren, gure liburutegiko eskaintza aprobetxatu dugu eta komiki honi errepasotxo bat eman diogu. Pelikula "Adarbakarraren Sekretua "izeneko komikian omen dago oinarrituta.



Ondorengo argazkietan agertzen dira 4. mailako ikasleeak Tintinen Komikiak irakurtzen.