ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA
BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.
INTERNET ERA SEGURUAN
Interneta baliabide ikaragarria izan arren, gure seguritatea zaindu behar dugu. Sarrera honen bitartez Googlek bide ezberdin batzuk ematen dizkigu gure kontuak, datuak, pasahitza,e.a. ondo gorde dezagun.
Eman denporatxo bat informazio hau irakurtzen.
Iturria: Eskola 2.0
LUR ENTZIKLOPEDIA ON-LINE
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sarean jarri ditu jada Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedia. Era horretan, euskara ikasten dutenek beste kontsulta-tresna bat izango dute on line eta euskararen presentzia ere handituko da Internet-en.
Iturria: BEGEL (Gipuzkoako Eskola Liburutegiak)
ALAITZ GARATE, 6.maila: IPURTERRE SARIA
Gaua zen, gau oso izartsua, polita, garbia benetan, giroa berotsua, haize fina, gau aproposa ilargia ikusteko. Gure lagunak, Uxue eta Ane, betiko moduan, horrelako eguraldia egiten zuenean, euren etxetik hurbil zegoen Urko izeneko mendixkara joan ziren,...
Horrela hasten da Alaitz Garatek idatzi zuen ipuina eta Ipurterreko Sari bat jaso duena.
Bere gelako Josebe Hurtadok , telebistako kasetari baten modura, elkarrizketatxo bat egiten dio.
Hona hemen bien hitzak:
MIREN AGUR MEABE GURE ARTEAN
Miren Agur Meabek egin zigun bisitaren erreportari txiki bat jarri dugu gure blogean.
Izan genuen solasaldian gauza interesgarriak, trikimailuak eta bere esperientziak azaldu zizkigun.
Gurekin egon denetik bere ipuinak, oraindik, gogo gehiagorekin irakurtzen ditugu.
IRAKURRI, IRAKURKETA GORROTATU GABE
Isabel Orjales Villar idazleak guraso eta irakasleei eskeini die liburu interesgarri hau. Bertan aholku logikoak, baina agian ez ohizkoak, ematen dizkigu ume eta gazteekin irakurketa lantzeko.
Idazle hau Donostian egon den AFN-H Kongresu Nazionaleko hizlaria izan da.
ITURBURUKO II XAKE TXAPELKETA
Arrakastatsua izaten ari da aurtengo xake txapelketa.
Guztira 18 pertsonek izena eman dute .
AXPI ILUSTRATZAILEAREN BISITA
Aurten, ere bai, ilusio handirekin jaso dugu AXPI, Ainara Azpiazu, Ilustratzailearen bisita.
Bere irudien bitartez Pirata Katuaren ipuina kontatu digu.
Eskerrak ematen dizkiogu IBAIZABAL argitaletxeari opari eder hau egin digulako.
BALIABIDE INTERESGARRIAK : AISIALDI ETA KULTUR PRODUKTOAK
ATALAK | Aurkezpena
Donostiako Euskararen Udal Patronatuak euskaraz ekoiztutako aisialdi nahiz kultur produktuen zabalkundea eta kontsumoa bultzatzeko asmoz 2006. urtean hasitako bidearen emaitza da euskaragida.net ataria.
Bertan aukera pila daukagu jolasteko, pelikulak ikusteko, informazio eta berriak izateko.
Erabili eta zabaldu lagun, senide eta ezagunei.
ZORIONAK, JON MAKIBAR GOROSTIDI
Jon Makibar Gorostidi, ikasle ohiak, CAF-Elhuyar Saria jaso du Tesis Doktoralean oinarritutako dibulgazio -artikuluagatik
Jon Makibar ingeniariak, EHU eta Ikerlanen egin du tesia. Artikulo honetan Biomasaren sektoreko hondakinak energia bilakatzeko prozesuaren inguruko lana agertzen da.
San Telmo museoan eginiko ekitaldian.jaso zuen atzo Saria.
Zorionak, Jon.
UDAL LIBURUTEGIAN IPUIN KONTALARIA
Larunbat honetan plan ona izan daiteke Juan San Martin liburutegira hurbiltzea.

Bertan ipuin kontalariaren ekitaldian parte hartu dezakegu.
Irudian klikatu eta berria irakurriko duzu.
ORAIN DELA 75 URTE EIBARKO BONBARDEOA
Aurten 75 betetzen dira Eibar herria bonbardeatua izan zela .
Data garrantzitsu horren inguruan hainbat ekintza antolatu dira herri mailan.
Iturburuko liburutegia ez da atzean gelditu nahi , horregatik bideo hau ikusi dute goi ziklokoek.
Garai hartan bizi zirenen esperientziak eta azalpenak ere kontuan hartu ditugu eta Ahotsak.com erabili dugu.
SERAFIN BASAURIREN HITZAK
BARTOLO ARRIOLA ETA AGUSTIN ARANAREN HITZAK
Ondoren bideo eta argazki gehiago aurkituko duzue.
http://www.lasonet.com/eibarfotos/index.php/ver-videos-ikusi-bideoak
SERAFIN BASAURIREN HITZAK
BARTOLO ARRIOLA ETA AGUSTIN ARANAREN HITZAK
Ondoren bideo eta argazki gehiago aurkituko duzue.
http://www.lasonet.com/eibarfotos/index.php/ver-videos-ikusi-bideoak
ASTEARTEETAN ZINEMA
Goizero Iturburuko liburutegia 8:30 etan zabaltzen dugula jakin ezazue.
Ikasle batzuk, batez ere 5. eta 6. mailakoak lehenago etortzen dira ikastolara, lehen txandako autobusa hartzen dutelako.
o
Ordu erdiko tarte horretan liburutegia asko erabiltzen da. Batzuk etxerako lanei errepasoa emateko, irakurtzeko, xakera jolasteko, e.a.
Ordu erdiko tarte horretan liburutegia asko erabiltzen da. Batzuk etxerako lanei errepasoa emateko, irakurtzeko, xakera jolasteko, e.a.
Astearteetan, berriz, zinemari eskeintzen diogu saioa. Aste honetan HARRY POTTER ikusten hasi gara.
Orain arte, beste zinta batzuk ikusi ditugu, Ondoko hauek esate baterako:
GAUR BE EUSKARAZ
Hiruhilabete hasieran egiten dugun modura atzo ere, saio ludikoak egin genituen euskarara errezago hurbiltzeko.
Saioen artean musika, jolasak, plastika, ipuinak eta abar egin genituen.
Argazkian 1go mailakoak agertzen dira Liburutegian izan genuen saioaren hasieran.
Bertan HAMELINGO TXIRULARIA entzun genuen eta ondo pasatu ere bai.
BOOKCROSSING TAILERREAN PARTE HARTZEN
Udal liburutegian eginiko Bookcrossing tailerrean gure ikasle hauek hartu zuten parte.
Bertan ikasi zuten zelan askatu daitezken liburuak herritik zehar.
HAUR ETA GAZTE LIBURUAREN EGUNA
Apirilaren 2an Haur eta Gazte Liburuaren nazionarteko eguna ospatzen da .
Irudi gainean klitatuz gero Galtzagorri Elkarteko orrian sartuko zara eta informazio gehiago izango duzu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)




















