Bideo hauetan animalien istorio dibertigarriak ditugu.
ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA
BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.
5. XAKE TXAPELKETA
Gaur Xake Txapelketaren finalari hasiera emango diogu.
Partaideak hauek dira:
KALAKA GONZALEZ - ANDER ARRIZABALAGA (5.A)
MARKEL SIMON - IKER GISASOLA (5.B)
Partidak intesitate handia izan du, bikote biek gogor lehiatu dute.
Irabazleak: Iker Gisasola eta Markel Simon izan dira.
Ondoren sari banaketako argazkiak jartzen ditugu:
Erdi Zikloko Billy Osorio eta Goi-Zikloko Iker Gisasola eta Markel Simon bakoitza bere sariekin.
KARAOKEAREN TOP-10/ EMAITZAK
Hiru astetan gure irakaslegoak aukera izan du blog honen bitartez euskal karaokeko abesti gustokoenak izendatzeko. Horretarako bertako formularioan botoa eman beha zuten, besterik ez.
Hona hemen lehenengo laurak eta botoak:
1.-EIBAR FUTBOL TALDEAREN ERESERKIA ( 64 boto)
2.-ITSASOA GARA ( 23 boto)
3.-AMETS BAT (20 boto)
4.-LAU TEILATU ( 17 boto)
Eskerrik asko parte hartzeagatik
BELDURREZKO IPUINAK
IRAKURLE BELDURGARRIAren lehiaketa abian jarri dugu. Horretarako irakurleek aukeratu behar dute beldurra emango duen pasarte bat eta gelakideen aurrean irakurri.
Liburutegia girotzeko erdi ilunpetan jarri dugu eta bola magikoaren aurrean irakurri dute pasartea.
6. Bko irakurle beldurgarria AMAIUR CRISTOBAL izan da.
4.Ako irakurle beldurgarria MARKEL AROSA izendatu dute.
4Cko Irakurle Beldurgarria aukeratzerakoan berdinketa izan dugu, hona hemen irabazleak:
KOLDO MAIZTEGI eta JOANES LAZAROBASTER
Azpian MADDI LASPIUR 3.Cko ikaslea, bere gelakideek izendatu dute Irakurle Beldurgarria .
Ondoren 5.Cko MARKEL VALENCIANOren argazkia ikus dezakezue.
Gaurko 6.Cko ANER BERGERANDI izan da irabazlea.
Argazkian 6.Ako PABLO LOPES
Argazkian 3. Ako irabazlea, PAULE BADIOLA.
Goiko argazkian IKER GISASOLA 5. Bko ikaslea.
Irakurle Beldurgarrien izenak eta argazkiak poliki- poliki atxikituko ditugu.
Hona hemen liburutegiko beldurrezko ipuin batzuk
Hurrengo irabazlea argazkian, 5.Ako KALAKA GONZALEZ,
Orain 3.Bko irabazlea ezagutuko duzue, MAIALEN JAUREGI.
Baita ere 4.Bko irabazlea, ANE OSORO.
LIBURUTEGIAREN EGUNA
Bihar, urriak 24, liburutegiaren eguna ospatzen da.
Bertan, irakur ezazue Ana María Matuteri eskeinitako testua, Liburutegi egunerako egina.
HAURREN PREBENTZIOA ETA BABESERAKO PROGRAMA: KIKOREN ARAUA
Bost haurretik bat sexu-indarkeriaaren biktima dela, kalkulatzen da , sexu-abusua barne.Zure seme-alabei eta inguruko haurrei hori gertatzea galarazi dezakezu.
Erakutsi programa honetan dagoen KIKO ETA ESKUA izeneko ipuina.
Ipuina ikusi eta irakurtzea nahi baduzu klikatu hemen.
FERNANDO AMEZKETARRA 250 URTE JAIO ZELA
Fernando Amezketarra orain dela 250 urte jaio zela. Pertsonai barregarri eta xelebre hau ezagutzen dugun bertsolari zaharrenetarikoa dugu.
Amezketan, bere herrian, data garrantzitsu hau ekitaldi ezberdinekin ospatzen hasi dira.
ETBk marrazki bizidunen bitartez grabatu zituen Fernandoren gertakizunak, une egokia izan daiteke gure ikasleei ezagutzera emateko.
IKASTOLAKO TOP-HAMARRA EGINGO DUGU
Sarrera honetan gure hurrengo ekintza aurkeztu nahi dizuegu: IKASTOLAKO TOP-HAMAR izena jarri diogu. 5. mailako ikasle batzuen artean 10 abesti aukeratu ditugu . Abesti guzti hauek Karaokean aurki ditzakegu, Gabi de la Mazak Txatxangorri izeneko Web gunean, hain zuzen. Horregatik gure eskerrak eman nahi dizkiogu egiten ari den lan handiagatik.
Abesti guzti hauek entzun ondoren astero joango gara aukeratuenak aipatzen. Poliki poliki azalduko dizuegu botoak nola emango dituzuen etxetik .
Orain bakarrik gozatu abestiez.
ILARGIA -KEN-ZAZPI
LAU TEILATU- ITOITZ
BAGOAZ- ESNE BELTZA
LORETXOA-ESKIXU
AMETS BAT-ALAITZ ETA MAIDER
LOKALEKO LEIHOTIK- BETIZU
ESKUETAN-PIRRITX-PORROTX ETA MARIMOTOTX
EIBAR FUTBOL TALDEAREN ERESERKIA
ITSASOA GARA -KEN-ZAZPI
MAITE ZAITUT- PIRRITX-PORROTX ETA MARIMOTOTX
ANIZTASUNA LANTZEKO IPUIN POLITA
Aniztasun Afektibo-Sexuala Lantzeko hainbat ikastaro jaso dugu. Horri esker eta sortu den interesagatik material ezberdina batzen ari gara.
Ipuinak eta bideoak oso errekurtso erabilgarriak direnez blog honetan aterako ditugu.
Oraingoan IRIS ETA LILA ipuina PDF aurki dezakegu beheko irudian klikatuz gero.
IPUIN KONTALARI ONA IZATEKO 10 AHOLKU
Aurreko sarrera baten aipatzen nuen zein interesgarriak diren youtubeko tutorial batzuk.
Oraingoan Ipuin Kontalarien Dekalogo hau aurkitu dut.
Niretzako baliogarria izan denez gure blogera igotzea pentsatu dut.
Guraso, irakasle eta ipuin munduan dabilen edonorentzako.
www.beatrizmontero.com
LIBURU ERRESERBAK EGITEKO TUTORIAL ONA
Ikasleei sarritan esaten diegu Youtubeko tutorialak oso egokiak direla hainbat gauza ikasteko: edozein janari prestatzeko, papiroflexiako irudiak egiteko, eskulanak ikasteko...
Hala ere, eskeintzen dizkiegun gehienak ez dira euskaraz. Arlo honetan lan handia daukagu, oraindik, egiteko.
Gure intereseko tutorialak euskaraz aurkitzen ditugunean , kontuan izaten ditugu.
Oraingo honetan, tutorial honen bitartez, ikas dezakegu nola erreserbatu liburu bat Euskadiko Irakurketa Publiko Sarean. Hain zuzen, Eibarko liburutegikoek egin dutenez, erreserba bertako liburutegian egiten ikasiko dugu.
Tutorial egokia eta argia denez gure blogera ekarri eta ikasleei erakutsiko diogu.
PELLO AÑORGAREN BISITA
PELLO AÑORGA liburutegian (astelehenean)
4. MAILA
10:00/11:00
eta 11:30/12:30
Astelehenean 4. mailakoek Pello Añorgaren ipuinez gozatu ahal izango dute liburutegian.
Ipuin askoren autore izanez gain ipuin kontalari bikaina da.
Ondoren berak idatzitako liburu batzuen azalpentxoa erakutsiko dizuegu:
Lorentzo sofaren gainean etzan zen, eta haren burua pentsatzen hasi zen, pentsatzen eta pentsatzen. Eta hala zegoela, gorputza galdu zitzaion Lorentzori, gorputz guztia, burua izan ezik. Baina zer egin behar du buruak gorputzik gabe?
Oroimenaren garrantzia azpimarratu nahi du liburu honek. Gertaera historikoen oroitzapenak herri baten bizitzan duen inportantziaren antzera, familia baten bilakaeran ere esanahi berezia du nondik datorren eta zer bizi izan duen gogoratzeak. Aitonak bilobari kontatuko dio arbola berezi batek bere bizialdian izan duen eragin ...
Pottoko hipermerkatuan. Baserrian bizi da Pottoko, mendi artean. Auzoan, ordea, Hipermerkatu Elefante ireki dute, eta hara doa gurasoekin. Dena da berria, handia, txundigarria... Zer egingo du. Pottokok hainbeste marka, produktu eta gauza artean? Bada, besteak beste, abentura barregarriak bizi, eta...
INTERNETEN PRIBAZITATEA ZAINTZEN
Interneten eta Sare Sozialen aurrean izan behar dugun jarrera erakustea saiatu izan gara.
Aurreko urtetan bezala www.pantallasamigas.net -eko materiala erabili izan dugu.
Oraingo honetan Lagunen inguruko bideo ikus dezakegu.
Zergatik pantallaren aurrean ez dugu kalean bezala jokatzen?
Zergatik irekitzen ditugu gure datuak ezezagunen artean?
HAS GAITEZEN FLASHMOBA PRESTATZEN
Erakunde eta elkarte ezberdinen artean EUSKARAZ BIZI NAHI DUT leloarekin irailean asteburu berezi bat antolatzen ari gara.
Saio ezberdinak izango dira:
-Ostirala, 19an : Bertso musikatuak (iluntzean)
- Larunbata, 20an : Azoka
Flashmob-a
Larunbatean, eguardi aldean, Untzaga jendez betetzea nahi da eta bertan, Flashmob bat egitea .
Ondorengo bideoarekin koreografia ikusi eta ikasten hasi gaitezke. Esne Beltzaren "Euskaraz bizi nahi dut" abestiarekin dantzatuko dugu.
Animatu neska-mutilak !!!, gazte eta nagusi!!!
AURTENGO UMEEN DANBORRADA

2014ko haurren danborrada ere ederra izan da, bestela ikusi Félix Morquechok Diario Vascorako ataratako argazki esanguratsu hauek, bertan gure ikasle batzuk.



BOOK-TRAILER edo LIBURUEN AURKEZPENA
Ondorengo lanak 5. mailakoek egin dituzte liburutegi tailarretan. Liburuak aurkezteko era polita dela iruditu zaigunez, diapositiben bitartez ipuinen laburpentxoak egin dituzte. Aurten egin den gaztetxoen Book-Trailer lehiaketan DBHko ikastetxe asko aurkeztu da eta benetan arrakastatsua izan da
Formato honi book-trailer izena ematen zaio. Liburuak ezagutzera emateko era dibertigarria izatez gain IKTak erabiltzeko beste modu bat da.
HARKAITZ CANO "SAN FRANCISCOTIK ITURBURURA"
Gaurko ekintza berezi bat antolatuta genuen. Harkaitz Cano idazlearekin Bideo-Konferentzia prestatuta genuen, une honetan San Francisco hirian dago-eta. Ekitaldia 5.Ckoek Asier Serranorekin egitea pentsatu zuten.
Ikasleek, Asierren gidaritzapean, Harkaitz Canoren biografia eta lana ezagutu dute. Ondoren taldeka irakurri zituzten haurrentzako idatzita dituen ipuinak. Horrela galderak egiteko gai izan dira.
![]() |
| Harkaitz Canori buruz |
Guzti hau prestatuta izan arren, arazo teknikogatik ezin izan dugu zuzenean Harkaitzekin hitz egin.
Gure galderak bideo baten bitartez igorri dizkiogu.
UDARAKO IRAKUR GIDA
MAFALDAK 50 URTE BETE DITU
Mafalda pertsonaiak 50 urte bete dituenean, QUINO, bere sortzailea "Premio Principe de Asturias de la Comunicación y Humanidades 2014" izendatu dute.
IDAZLEAK IKASTOLAN: AURTEN ASIER SERRANO
Urtero idazleren baten bisita izaten dugu ikastolan. Aurten, idazle bila ez gara inora joan behar izan; zorionez ikastolan lanean ASIER SERRANO dugu eta.
Bere emanaldia 6. mailakoei eskaini die. Aurretik ikasleek bere lana eta bizitzaren informazioa jaso dute Wikipedian eta Interneteko beste webgune batzutan. Datoak jakin ondoren euren interesen araberan galderak prestatu zituzten.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)















