ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA
BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.
OTSOAREN IPUINA: AITAREKIN IRAKURTZEKO APROPOSA
Igandean aitaren eguna ospatuko dugu. Etxe askotan egun garrantzitsua izaten da.
Liburutegitik oparitxo bat egiten diegu aitatxoei, haurrekin "OTSOAREN IPUINA" irakurtzea.
Aita-eredu ezberdina agertzen da ipuinean eta gainera dibertigarria iruditu zaigu. Marrazkiak ere politak eta esanguratsuak ditu.
Ikastolan 1go eta 2. mailakoei irakurtzeko aproposa.
UDABERRIA
Bideo honetan udaberriaren miraria ikus dezakegu.
Txomin eta Urbil Artolak "Primaderako Baladak" izeneko abestia eskeintzen digute.
3 TXULO PROGRAMA ITURBURUN
Atzoko goiza berezia izan zen gure ikastetxean. Alde batetik nazioarteko emakumeen eguna zenez ekintza berezi batzuk genituelako. Hortik aparte EITBko 3TXULO programak ikasleekin saio batzuk grabatu zituztelako.
Goizian goiz bertan izan genuen Ixabel bere irriparrarekin haurrei galderak eta elkarrizketak egiten.
Ikasleek aurretik saio ezberdinak prestatuta zituzten. 3. mailakoek, esateko, Juan Kruz Igerabide eta Joxean Ormazabalen olerkiak errezitatu zituzten. 4. mailakoek, berriz, eskulanak azaldu zituzten eta baita ere errezetak.
Hortik aparte ikastolaren txoko eta une ezberdin asko grabatu zituzten.
Orain bakarrik falta zaigu telebista aurrean jartzea programa ikusteko.
EMAKUMEAREN EGUNA
Emakumearen eguna dela eta Emakundek eginiko bi bideo jartzen dugu gure blogean.
Historian Feminismoaren une garrantzitsuak
Emakumeak Eibarren, argazki bildumatxo bat jarri dugu, kirolean eta lanean agertzen dira .
LIBURU BERRIAK
Hona hemen hiruhilabete honetan erosi ditugun liburu berriak.
Aukera gehiago ondo pasatu eta ikasteko.
TXORIAK HOBETO EZAGUTZEKO
Asier Sarasua biologoaren laguntza eta Codesyntax enpresaren garapen teknologikoarekin "Txoriak.eus" webgunea martxan jarri da.
Bertan Euskal Herriko txori eta hegaztien inguruko informazioa ematen dute. Txorien fitxen bitartez hegaztien euskarazko izendegia jaso eta berreskuratu nahi izan da.
![]() |
| Webgunea |
ARATUSTEAK PRESTATZEN
Ihauteriak hurbiltzen ari dira. Ikastolan musika, dantzak eta mozorroak prestatzen gabiltza.
Eibarren larunbatean Koko dantzak hasiko dira eta baserriz baserri girotzen eta Koko eskian arituko dira Kezka Dantza taldekoak.
Ikastola, berriz, Eguen Zuri egunean kaleratuko ditugu gure euskal mozorroak eta beste eskolekin batera girotuko dugu Eibar.
JOLASTEN ONDO PASA ETA IKASI
CHILDTOPIA orrialde honetan sartzen bagara hainbat jolas mota aurki dezakegu: oroimenezkoak, musika, hizkuntza, matematika, kreatibitatea, behaketa edo abilezia lantzekoak.
Ondo pasatu eta ikasi
ITURBURUKO XAKE TXAPELDUNAK
NAIROBITARRA JOLASAREKIN EUROPATIK BIDAIATZEN
Liburutegian Nairobitarra, mundua ezagutzeko jolasa, erabiliko dugu. Ikasten ari garen bitartean ondo pasatzeko material aproposa dela pentsatzen dugu.
Adina kontuan izanda Goi-Zikloko ikasleek erabiliko dute. Material guztia erabili beharrean Europa inguruko galderak egingo ditugu. Gelaka arituko gara eta gela bakoitza bi zatitan banatuko dugu.
Erantzun zuzen bakoitzaren truke NAIROBITXARTEL bat jasoko du taldeak.Txartel gehien jasotzen duenak irabaziko du Europako bidaiatxo hau.
9.ELKAR IPUIN ETA ILUSTRAZIO LEHIAKETA
Elkar argitaletxean martxan jarri du aurtengo Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa.
![]() |
| Ipuina, ilustrazioa eta lehiaketaren arauak |
Tailerrean material hau erabiliko dugu Ipuinak asmatzeko eta baita ere Ilustrazioak egiteko.
Ikasleak gustora aritzen dira eta interes handiarekin hartzen dute Elkarrek proposatzen dituzten ekintzak.
1GO MAILAKOAK LIBURUTEGI TAILERREAN
Iturburuko txikitxuenak ere hasi dira liburutegi tailerrean.
Hamabostean behin etorriko dira. Bertan ekintza ezberdinak izango ditugu: ipuinak entzun eta irakurri; eskulantxoak egin; bideoak ikusi... Tailerrei hasiera emateko magiaz gozatu dugu.
"Educando con magia"- Xuxo Ruiz-en liburutik 2 trukoen bitartez ikasleak aho zabalik utzi ditugu.
Ondoren hitz magikoak margotu dituzte: Eskerrik asko, Barkatu eta Mesedez.
SANBLAS OPILAREN BERTSOA
Sanblasak egiteko eta jateko ohitura galdu beharrean indartu egin dela esan dezakegu.
Ohitura polit honekin bertsoa ikas eta abestu dezakegu.
Sanblas opilaren bertsoa
Eibarren ospatzen
sanblasen eguna
goxo goxoa da (e)ta
on egin daigula.
Kanpotik zurixa da
barrutik horixa
sanblas opilak dauka
barruan anisa.
Eibartarren ohitura
ez dakit noizkua
ume, zahar eta gazte
ospatu daigula.
INTERNETEN SEGURTASUNEZ
GANDHI. BAKEAREN EGUNA
Bakearen egunaren inguruan ekintza ezberdinak egin ditugu ikastetxean.
Alde batetik eta 4. mailatik gora Gandhiren historia laburtxoa ezagutu dute ondorengo bideoaren bitartez. Pertsonaia interesgarria hainbat galdera egiteko.
6. mailetan berriz Errefuxiatuek bizi behar duten egoeraren kontrako aldarrikapena egin zuten.
Horretarako sare batean, edalontziez lagunduta, BAKEA ETA ASKE hitzak jarri zituzten.
Txikiek berriz Bakearen Usoaren irudiarekin eskulanak egin zituzten.
ITURBURUKO 7.XAKE TXAPELKETA
Abian da dagoeneko Iturburuko aurtengo Xake Txapelketa.
Liburutegian izena eman eta ondoren antolatuko dira txandak eta partaiden izenak.
Anima zaitezte!!
EUSKAL MITOLOGIA
Noticias de Gipuzkoa egunkariak atera duen egutegia apropetxatuz gure ikasleekin Euskal Mitologia hobeto ezagutzeko saiotxoak egiten ari gara.
Argitaratu duen materiala oso erakargarria iruditu zaigu. Bertan 2017 urteko egutegia ezezik 12 pertsonaien irudiak eta ezaugarriak agertzen dira.
Hauek dira egutegiko hilabeteetan ikus ditzakegun pertsonaiak:
Ttarttalo, Jentilak, Mari, Galtzagorri, Iratxoak, Lamiak, Basajaun, Gizotso, Akerbeltz, Inguma, Mateo Txistu eta Olentzero
Aukera paregabea iruditu zaigu Ahotsak Ikasgelako bideo bat erabiltzeko. Hain zuzen ere Anbotoko Mariren inguruan eginiko bideotxoa ikusi dugu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

























