ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






IRAKURKETA GIDAK

GIPUZKOAKO ESKOLA LIBURUTEGIKO  kolektiboak urtean zehar hainbat irakur gida egiten du.Oraingo honetan Gabonak datozela eta aukeraketa bat aurkezten du.





 Bertan proposatzen diren liburuak adinka daude. Aholku moduan erabil ditzakezu, baina arrakastatsuak  direla jakin ezazu.




AMETS ARZALLUS TXAPELDUN




EUSKAL PRODUKTOEN KATALOGOA


Gabonak laister datozela eta, sasoi berezia izaten da opariak egiteko. Ondorengo webgunean euskal liburu, DVD, joku eta material asko aurki dezakezu.

Euskal materialaren  berri izateko balio digu  edo  erosketak on-line egiteko.



SAN ANDRES EGUNA ITURBURUN

Ondorengo irudietan argi ikusten da zein egun ederra igaro genuen San Andres bezperan.


Goizean goiz 6, 5 eta 4. mailakoek neska-mutilek taloak egin zituzten .


Bitartean, txikitxuagoak azoka ikusteko astixa izan zuten.


Poliki-poliki guraso, eta aitxitxa-amamak hurbiltzen hasi ziren gurekin 
jaixa ospatzera.


Bi zatitan eginiko jaialdixan jende ugari batu zen Eibarko antzinako abestiak entzuteko prest.
Bukaeran Jainagatarren doinuaz dantzan ere aritu ginen.


Arratsaldean, berriz, jolasak egiteko ordua izan zen, ondoren sanblasa eta erroskilak denontzat.



Egun  ederra bizi izan genuen lan handiari bukaera emateko.






PAUL AGIRRE , BERTSO PAPER LEHIAKETAN IRABAZLE

Urtero ...EtaKitto Elkarteak antolatzen duen San Andres Bertso Paper Lehiaketan,  Ikastolak parte hartzen du . 


Aurtengo edizioan Paul Agirre izan da saritua,  bideotxo honetan  jarri dugu bere bertsoa abesten.

Bigarren saria La Salleko Jule Gisasolak lortu du. Zorionak biei.


"EIBARTAR EKINTZAILEAK GURE KALEETAN" BAITA ERE IKASTOLAN

Erdi eta Goi-Zikloko ikasleek parte hartuko dute Udalak ,  ...etaKitto eta Udal Liburutegiak martxan jarri duten Eibartar Ekintzaleen Lehiaketan. Hiru astetan iraungo duen ekintza honetan , astero pertsonai garrantzitsu baten inguruko 2 galdera egingo dira. Erantzunak Udal liburutegian prest dagoen kutxan sartu beharko dituzte.
Aste honetan BITTOR SARASKETAren bizitzari buruzko bi galdera dira.



Erantzun egokiak topatzeko EGO-IBARRAKO dokumentoetara jo dezakegu, han agertzen baitira Eibar inguruko historia eta azalpen ugari.

MAGIA HAMABOSTALDI HONETAN


Gure apaletan liburu berri hau  dugula aprobetxatuz, magiari eskaini diogu azken hamabostaldiko ekintzak eta tailerrak.

Magia trukurik onenak izeneko liburua Ttarttalo argitaletxetik etorri zaigu.

Truku ezberdinak argazkiz eta testu laburrez azalduta.

Liburuaren aurkezpena ederra eta erakargarria da.



LIBURU BAT: NOLA GOZATU DUGUN !!



Zein ondo pasatu duten 2. mailako ikasleek liburu honen orriak irakurri eta ondorioak ikusten.

Benetan liburu interaktibo honek jakinmina sortu du txikitxoengan.


Lehen irakurleentzako oso liburu aproposa da , atsegina egiten zaielako. Ulermena lantzeko era erraza du.

Taldeka irakurri dugu eta neska-mutilek ikusten zuten orriz-orri gertatzen zena.





Irakurtzen ez dakitenek ere erabil dezakete,  irakurle batek ematen dizkien  aginduak betetzeko balio du
 eta. 





KALIGRAFIA LEHIAKETA

Gaur Kaligrafia lehiaketari hasiera eman diogu. Jolastorduetan egiteko antolatu dugu lehiaketa xume hau.

Nahi duenak parte har dezake. Mailaka egingo dugu, (2. mailatik gora)

Olerki edo bertsoa kopiatu beharko dute  txukun, argi eta akatsik gabe, jakina.

Epaileak, ere,  ikasleak izango dira.


GAZTAÑERRE OSPATZEN IKASTOLAN

Aretoan denon artean abestu dugun bezala,  "Aintzinatikan datorkigu" Gaztañerre ohitura,  ospatu dugu Iturburun ere bai.




Urtero egin arren, gaztainak jateko gogoa ez dugu galdu. Horrela egun honetan jaialditxo bat egiten dugu aretoan gaztainak jan ondoren eta, bide batez,  Euskaraz Biziko kanpainari bukaera ematen diogu.


Aretoan 1go eta 2. mailakoek "Errekin errekina"
gogoz eta indartsu abestu dute euren gaztainondoa  gaztainaz beteta erakutsi ondoren.



Ondoren beste maila guztiak ere, aste osoko kanpainan,  margoturiko zuhaitzaagertu dute.

Ekitaldia bukatzeko "Gaztainerre eguna" bertsoa abestu dugu .


BELDURREZKO IPUINEN HAMABOSTALDIA

Bihar  BELDURREZKO IPUINEN HAMABOSTALDIA bukatzen dugu . 

 Sasoi hau oso aproposa ikusten dugu beldurrezko ipuinak entzun eta kontatzeko, sorginen inguruko gaiak ikusi eta irakurtzeko.

 Erabiltzen dugun materialen artean  ahotsak.com webgunea dago.


4. mailatik gora Akelarre txiki bat prestatzen dugu Zugarramurdiko Sorginen historia entzuten dugu bitartean.

Beheko mailetan berriz, katu beltzaren ipuina entzuten dugu.


MOZORROAK EGITEKO WEBGUNE ONA

Orain dela hilabete batzuk webgune  hau aurkeztu genizuen.
Gaur gabean mozorrotu edo makilatzeko asmoa baldin baduzu, oso erabilgarria izan daiteke.





980 EUSKAL KANTA KARAOKEAN


Gaur aurkitu dudan altxorra zuei erakutsi nahi dizuet. Sarritan erabili izan dugu "txatxangorria"izeneko daramaten Karaoke kantak. Horretarako Youtubera abiatzen ginen eta abesti batzuk aukeratzen ibili behar izaten ginen.


Material hau oso aproposa da ikastolan edo etxean erabiltzeko, jaialdi edo gelan ipintzeko, hizkuntza lantzeko edo ondo pasatzeko... 

Ba gaur, Gabi de la Mazak eginiko lana bere blogean,  900 euskal kanta baino gehiago batuta aurkitu dut.

Sarritan erabiliko dugun materiala izango da hau.






EMAN GILTZA : GURASOEI ESKAINITAKO WEBGUNE INTERESGARRIA


Oraingo sarrera hau gurasoei eskeinia  da, bertan seme-alabei euskararen transmisioarako laguntza materiala dago.

Webgune horretan sartuz gero aholku, jolas, azalpen eta abar luze bat aurkituko duzue.

http://ikusietaikasi.net/2013/03/eman-giltza-euskararen-transmisioan-laguntzeko-ataria/


"BAGA, BIGA, HIGA" GURE AKELARRETXOA GIROTZEKO

Sasoi honetan hain ezaguna egin den Halloween jaiak, gure artean  antzerako ohiturak eta usadioak izan ditugula ez dugu ahaztu behar.

Hori aprobetxatuta magia, beldurra eta sorgin inguruko liburuak jarri ditugu eskuragarri liburutegian.

Mikel Laboaren "Baga, Biga, Higa"  entzun dugu Akelarre giroa jartzeko.


Gozatu!!

PERRETXIKO ERAKUSKETA TXIKIA

Atzo Toribio Etxeberria kalean egon zen erakusketa aprobetxatuz, gure liburutegian ere,  hango perretxiku eta fitxak jarri ditugu.

Erakusketan  Eibarko "Club Deportivo"-ko taldeak lan handia egin zuen ekintza antolatzen: onddo eta perretxikuak batu, klasifikatu, haurrentzako lehiaketa antolatu, erakusketa jarri, e.a.

Bereziki eskerrak eman behar dizkiogu   " Club Deportivo"ko Egoitz Elduayeni  (Izaron aita)  Iturburura material hau ekartzeagatik.
Ikasleek interes handia jartzen dute perretxiko ezberdinak ikusten, batez ere pozointsua zeintzuk diren jakiten.

                                                             


Perretxiko biltzaileen gidaliburua.



IRIGOIENEN ERAKUSKETAN 6.MAILAKOAK

Aurreko ostiralean 6.mailako neska-mutilak Irigoienen erakusketa ikustera joan ziren.


Portaleako erakusketan, Irigoienek argazkilaritzan eginiko ekarpena agirian dago.

Gure ikasleak gustora abiatu ziren oinez Eibarrera, gelako lana alde batera utzita erakusketa eder hau ikustera.

Agian, bertan, geletan baino gehiago ikasi zuten. Ea gazte talde honetatik irtetzen zaigun Irigoienen jarraitzaile bat.


ZER NOLA: ZIENTZIARA HURBILTZEKO ERA DIBERTIGARRIA

Elhuyarrek sarean gaztetxoentzako jarri duen aukera paregabea dugu hau, ZER NOLA.

Bertan esperimentuak, berriak, bitxikeriak, jokuak e.a. aurkitzen ditugu.

Interesez jarraitzen badituzu teknologia, zientzia eta esperimentuen mundua;  klikatu irudian eta ez zara damutuko.