ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






BEGELek 7 URTE BETETZEN DITU

ZORIONAK BEGEL!!! (GIPUZKOAKO ESKOLA LIBURUTEGIAK)



Otsailaren 12an Gipuzkoako Eskola Liburutegiko blogak 7 urte bete zituen. Benetan erabilgarria izan da guretzako bloga. Bertan jaso izan dugu informazio ugari eta gure liburutegian eta blogean erabili ere. Fernando Lenguas, Lasarte-Usurbil BHI institukoko irakaslea izan da lan hau aurrera eraman duena eta gure erreferente hainbat aldiz.
Zorionak eta eskerrak eman behar dizkiogu eta orain bezain ekimentsu jarrai dezala espero.

HAURREI ETA NERABEEI TRATU ONAK




AVAIM( Tratu txarrak jasotako haurren laguntzarako euskal Elkartea)ren   web orria interesgarria iruditu zaigunez blogean jarri dugu.



EGUEN ZURIA PRESTATZEN

Egun hauetan badihardugu gure aratustiak prestatzen: eskulanak, jantziak eta  dantzak .

Oraingo honetan EGUEN ZURIKO kanta prestatu dugu abesteko.

Oier Araolazari eskerrak eman behar dizkiogu ohitura zahar hau ez galtzeko egin duen ahaleginagatik.

Entzun eta abestu gurekin batera.





CIBERBULLYNG, EKIDITZEKO 6 AHOLKU


Gure ikasle eta gaztetxo guztiek Ciberbullyng-aren aurrean tresna gutxi dituzte.

Irakasleen lanaren barruan informazioa eta formazioa zabaltzea ezinbestekoa da.

Pantallas Amigas web gunean material egokia aurkitzen dugu ikasleekin lantzeko.

Oso aproposa izan daiteke familiek gaztetxoekin erabiltzeko eta komentatzeko.








ROALD DAHL IDAZLEAREN MENDEURRENA


Aurten ospatzen da Roald Dahl idazlearen jaiotzaren mendeurrena.


Berak idatzi zituen ipuinen bitartez oso une onak pasatu ditugulako, gure blogean agertzen dugu.

 Roald Dahl bizitza





Jolas orduan Charlie eta Txokolate-Lantegia izeneko pelikula ikusi genuen, Dahlek idatzitako ipuinean oinarrituta.
Laister Sorginak pelikula ikusiko dugu.

...ETA KITTO ETA TXIKITTO ERABERRITUTA

...eta Kitto astekariak eta TXIKITTO aldizkariak itxura berriarekin datoz .

Biak aurreko abendutik aurrera digitalean ere aurki ditzakegu,Lehen ...etakitto bakarrik irakur genezake pantailen bitartez. Orain berriz, eskoletako berriak ere papeletik haratago topatzen ditugu. 

Gure blogearen eskuin aldean aldizkari biak ikusi ahal izango ditugu.








ASIER SERRANOK IRUN HIRIA OLERKI SARIA LORTU DU

Asteburuan berri ona jaso dugu Ikastolan.
Asier Serranok Irun Hiria Saria jaso du, Olerki arloan hain zuzen. Lehiaketara aurkeztu zuen  olerki bildumak " Ate osteko itzalak" izena darama. Poesia atalean Ramón Crespo izan da irabazlea "Las hojas enfermas" izeneko lanarekin.


Euskarazko eleberri atalean  irabazlea Juan Luis Zabala izan da, "Txistu eta biok" lanarekin.
Gaztelerazko eleberrian berriz, saria Ana Muela Parejarentzako izan da, "El falso cuerno del rinoceronte" izeneko eleberriarekin.

Zorionak denei, bereziki Asierrentzat.

ARGATXAKO GABONETAKO JAIALDIA

Atzo Argatxako umeek eurek prestatutako kantu, bertso eta dantzaz gozatzeko aukera izan genuen.

Primeran pasatu genuen. Benetan etorkizuna daukate eszenatokian ederto aritu baitziren.

Zorionak eurei eta irakasleei egindako lan handiagatik.


Jaialdi bukaeran Olentzeroren  bisita izan genuen.

DISEINU ERAKUSTALDIA

Azken egunetan liburutegi tailerretan MODELOEN DISEINUAK egiten aritu gara. 

Ikaskeak  oso gustora aritu dira lan hau egiten. Bakoitzak bere ideiak  erakutsi ditu irudi horietan.

Ondoren txotxongilo gisa jarri dituzte modeloak eta beste guztiei azaldu dizkiete jantzi eta estilo ezberdinak.

Ekintza arrakastatsua izan dela esango nuke.











EUSKARAREN EGUNA 2015: EUSKARA AIRERATU


AGUR OSKORRI

40 urtetan aritu da Oskorri taldea abesten euskal kantak.

Hamabostaldi honetan omenaldi txiki bat egingo diogu Liburutegian.

 Abesti bilduma

Karaokean dauden abesti batzuk gogoratuko ditugu eta horrela ondo pasatu.

Abestu ezazue zuek ere.

MUNDU HOBEA UME GUZTIENTZAKO

Hemen aurkezten dugun liburu hau oso aproposa iruditzen zaigu umeekin lantzeko.



Alde batetik haurren eskubideak lantzen ditu. Bestetik gure ikasleek, irudi ederren bitartez, uler dezakete pobreziak zein eragin duen haur batzuen bizitzetan.




UME GUZTIEK BAKEA BEHAR DUTE
BAINA BATZUK GUDA BIZI DUTE



Gerra egoera ere gordinik agertzen da liburuan. 
1go mailako ikasleek liburua ikusi eta testua entzun ondoren, proposamen ezberdinak egiten dituzte, egoera txar hauek ekiditzeko.

Liburu ederra liburutegi eta etxeetan izateko.

HERIOTZA ULERTZEKO IPUINEN GIDA

Ermuko  Liburutegiaren bitartez eskuratu dugu Ipuin Gida hau.

Umeek sarritan heriotzaren inguruan galdetzen dute. Etxean esperientzia hori bizi izan dutelako edo eurei zalantzak eta bildurrak sortzen zaizkielako. Hori dela-eta  aproposa ikusi dut gaur ezagutu dudan gida hau blogean zabaltzea. Irudian klikatuz gero ipuinen zerrenda adinka ikus dezakezue.

Heriotza ulertzeko ipuinen gida. Ermuko Liburutegia

BELDURREZKO HAMABOSTALDIA

Astelehenean beldurrezko hamabostaldiarei hasiera emango diogu.

Sasoi hau erabiliko dugu ipuin eta istorio beldurgarriak entzun, kontatu eta irakurtzeko.

Ikasleen sormena landuko dugu, hainbeste gustatzen zaizkien,  ipuin hauen bitartez.








JOSE RAMON SOROIZ GUREN ARTEAN

Iturburuko 5. mailakoek zorte handi izan zuten atzo. Nolabait Liburutegien Eguna  ospatzeko era  bikaina izan zuten. Gure zentroan Jose Ramón Soroiz izan baitzen. Tramankuluak izeneko Saioarekin  irudimenaren eta ipuinen sormenaren inguruan une atseginak pasatu zituzten .




SARE SOZIALETAN ARRISKURIK GABE ARITZEKO AHOLKUAK

AulaPlaneta blogetik sarritan infografiak edo artikuluak hartu ditugu zuei eskaintzeko.

Oraingoan gurasoei zuzendutako infografia honetan,  sare sozialak  arrisku gabe erabiltzeko hainbat aholku.

KATALOGOA ETXETIK IKUS DEZAKEGU

Hemendik aurrera edozein pertsonak kontsultatu dezake Iturburuko liburutegiko katalogoa.

Bide honekin zein liburu eta zein idazlen lanak ditugun liburutegian,  ahal bidetzen da.


Horretarako blogeko leihotxo honetan klikatuz gero katalogoa irekiko da.
Ondoren hiru esparrutik egin dezakezu kontsulta: Izenburua, Idazlea edo Argitaletxea.
Programa honekin ezin da mailegurik edo erresarbarik egin, kontsultak bakarrik. Erreserba egin nahi izanez gero gurekin harremanetan jarri .



ORTOGRAFIA ZAINTZEKO INFOGRAFIAK

AulaPlanetak bere blogean ortografia zaintzeko infografia batzuk jarri ditu. 

Hainbeste lan ematen dizkigun ortografia akatsak, agian, sarrera hau irakurtzen,  gutxitu ditzakegu.

Infografia guztiak gaztelania zuzentzeko dira.