Udal Liburutegitik irakur gida hau bidali digute, 0 eta 8 urte bitarteko haurrentzat.
Hona hemen Galtzagorri elkarteak “Bularretik Mintzora” buletina egiten digun irakurketa proposamena
Liburu ederrak, dibertigarriak, xarmaz eta edertasunez beteak aurkituko dituzue.
Liburu batzuk berri-berriak eta beste zenbait liburu oso ezagunak baina zuen haurrek 0 eta 8 urte bitarte badituzte, istorio hauek noizbait irakurri edota kontatzea gomendatzen dizuegu.
Oso material interesgarria aurkitu berri dut. Bertan ipuin asko aurkitzen dira: gazteleraz eta ingeleraz.
Goiko irudian klikatuz gero errekurtso asko izango dituzu ipuinekin lana egiteko: audioipuinak, ilustrazioak, ipuin klasikoak, baloreak lantzeko aproposak...
Gipuzkoako aniztasuan erakusten duen ikus-entzunezko honek. Badihardugu Elkarteak jaso du jatorri ezberdineko bederatzi lagunen testigantza. Bideoak 15 minutu irauten du eta Ahotsak ikasgelan web-gunean ere aurki dezakegu.
Ipurterre ipuin lehiaketako aurtengo edizioko irabazleak atzo jaso zuten euren oparia. Iturburuko Zoihartze Elizegik lortu du 1go zikloko ipuinen artean sariduna irtetzea. Beheko argazkietan ekitaldiaren une batzuk ikus ditzakegu , bertan irabazleak aurkitzen ditugu, gelakidez ingurututa. Parte hartze handia egon dela aipatu zuten ...etaKitto-ko arduradunek, 1000 ipuin inguru jaso baitzituzten.
Zorionak irabazle guztiei.
Ipuin sarituak irakurtzeko gogoa duzuenez, gogoratu !! TXIKITTO-ko hurrengo alean bertan izango ditugula.
Nazioarteko Hezkuntzaren Aldeko kanpainarekin bat etortzen garenez ekintza ezberdinak egingo ditugu gure zentroetan.
Horrela www.cme-espana.org taldeak proposatzen eta bultzatzen dituzten ekintza eta kanpainekin bat gatoz.
Alde batetik eta agian garrantzitsuena, Hezkuntzaren beharrez konzientzia hartzea izango da . Baita ere aldarrikatu haur eta gazte guztiek hezkuntza duin baten eskubidea dutela. Hortik aparte, gure eskoletan ematen den hezkuntza baloratzea nahiko genuke.
Ondoko bideoa gure ikasleei zabalduko diegu, jakin dezaten beste haur eta gazteentzako eskola izatea zein zaila den.
Hezkuntzaren aldeko kanpaina barruan LIBURU EGUNA sartzea egokia iruditu zaigu.
Horretarako apirilaren 22an ikastetxeetan denak batera liburu bat irakurtzen arituko gara.
Ikus ezazue iazko ekintza arrakastatsu honen bideoa.
2015 eko Liburuaren egunaren inguruan eginiko ekintza
Apirilaren 23an, larunbatean, "Nazioarteko liburuaren eguna" ospatzen da. Urtero data honen inguruan ekintza ezanguratsu bat antolatzen dugu ikastolan. Aurten, iaz bezala, hezkuntza komunitatekoak izango gara partaideak: ikasle, irakasle eta langileak. Gure asmoa gauzatzeko pertsona bakoitzak aurrez aukeratutako liburua irakurtzeari ekingo dio gelatik kanpo, Irakurketarako giro aproposa lortzeko musika klasikoa jarriko da ikastetxean. Ekintzak 15 minutu iraungo du eta ostiral arratsaldean egingo dugu 3 ikastetxeetan (Iturburu, Argatxa eta Sansaburun).