ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA
BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.
IPUIN KLASIKOAK BERRIDAZTEN
4. mailako ikasleek taldeka ipuin klasikoak berridazteari ekin diote.
Horretarako antolatu behar izan dute nola bideratu lana: Ipuinen aukeraketa, irakurketa, lanaren banaketa, ilustrazioak egin, ordenadorez idatzi testua eta ondoren gelakideen aurrean kontatu.
Azken pauso hau oso era dotorean aurkeztu digute 4Bkoek liburutegian.
Irudian sakatuz gero ipuinak ikus eta irakur ditzakezu.
OTSOAREN IPUINA: AITAREKIN IRAKURTZEKO APROPOSA
Igandean aitaren eguna ospatuko dugu. Etxe askotan egun garrantzitsua izaten da.
Liburutegitik oparitxo bat egiten diegu aitatxoei, haurrekin "OTSOAREN IPUINA" irakurtzea.
Aita-eredu ezberdina agertzen da ipuinean eta gainera dibertigarria iruditu zaigu. Marrazkiak ere politak eta esanguratsuak ditu.
Ikastolan 1go eta 2. mailakoei irakurtzeko aproposa.
UDABERRIA
Bideo honetan udaberriaren miraria ikus dezakegu.
Txomin eta Urbil Artolak "Primaderako Baladak" izeneko abestia eskeintzen digute.
3 TXULO PROGRAMA ITURBURUN
Atzoko goiza berezia izan zen gure ikastetxean. Alde batetik nazioarteko emakumeen eguna zenez ekintza berezi batzuk genituelako. Hortik aparte EITBko 3TXULO programak ikasleekin saio batzuk grabatu zituztelako.
Goizian goiz bertan izan genuen Ixabel bere irriparrarekin haurrei galderak eta elkarrizketak egiten.
Ikasleek aurretik saio ezberdinak prestatuta zituzten. 3. mailakoek, esateko, Juan Kruz Igerabide eta Joxean Ormazabalen olerkiak errezitatu zituzten. 4. mailakoek, berriz, eskulanak azaldu zituzten eta baita ere errezetak.
Hortik aparte ikastolaren txoko eta une ezberdin asko grabatu zituzten.
Orain bakarrik falta zaigu telebista aurrean jartzea programa ikusteko.
EMAKUMEAREN EGUNA
Emakumearen eguna dela eta Emakundek eginiko bi bideo jartzen dugu gure blogean.
Historian Feminismoaren une garrantzitsuak
Emakumeak Eibarren, argazki bildumatxo bat jarri dugu, kirolean eta lanean agertzen dira .
LIBURU BERRIAK
Hona hemen hiruhilabete honetan erosi ditugun liburu berriak.
Aukera gehiago ondo pasatu eta ikasteko.
TXORIAK HOBETO EZAGUTZEKO
Asier Sarasua biologoaren laguntza eta Codesyntax enpresaren garapen teknologikoarekin "Txoriak.eus" webgunea martxan jarri da.
Bertan Euskal Herriko txori eta hegaztien inguruko informazioa ematen dute. Txorien fitxen bitartez hegaztien euskarazko izendegia jaso eta berreskuratu nahi izan da.
![]() |
| Webgunea |
ARATUSTEAK PRESTATZEN
Ihauteriak hurbiltzen ari dira. Ikastolan musika, dantzak eta mozorroak prestatzen gabiltza.
Eibarren larunbatean Koko dantzak hasiko dira eta baserriz baserri girotzen eta Koko eskian arituko dira Kezka Dantza taldekoak.
Ikastola, berriz, Eguen Zuri egunean kaleratuko ditugu gure euskal mozorroak eta beste eskolekin batera girotuko dugu Eibar.
JOLASTEN ONDO PASA ETA IKASI
CHILDTOPIA orrialde honetan sartzen bagara hainbat jolas mota aurki dezakegu: oroimenezkoak, musika, hizkuntza, matematika, kreatibitatea, behaketa edo abilezia lantzekoak.
Ondo pasatu eta ikasi
ITURBURUKO XAKE TXAPELDUNAK
NAIROBITARRA JOLASAREKIN EUROPATIK BIDAIATZEN
Liburutegian Nairobitarra, mundua ezagutzeko jolasa, erabiliko dugu. Ikasten ari garen bitartean ondo pasatzeko material aproposa dela pentsatzen dugu.
Adina kontuan izanda Goi-Zikloko ikasleek erabiliko dute. Material guztia erabili beharrean Europa inguruko galderak egingo ditugu. Gelaka arituko gara eta gela bakoitza bi zatitan banatuko dugu.
Erantzun zuzen bakoitzaren truke NAIROBITXARTEL bat jasoko du taldeak.Txartel gehien jasotzen duenak irabaziko du Europako bidaiatxo hau.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
















