Iturburun goizez jango ditugu gaztainak eta ondoren aretoan bertso eta abestia abestuko dugu.
Gela bakoitzean gaztainondoaren kanpaina nola eraman dute ikusiko dugu.
Liburutegia ere sartu da egitasmo honetan eta material ezberdinekin apaindu dugu.
Aretoan astelehenean bertso hau abestuko dugu, gaztainak jan ondoren.
Aintzinatikan datorkigu ta
gorde dezagun ohitura
zenbaiten ustez ez izan arren
hau ere bada kultura
etenik gabe heldu zaigunez
orain jarraitzea gura
ondorengoei erakutsirik
har dezatela ardura
urtero behintzak
elkar gaitezen
gaztainerrien kontura