Agenda 21ko Ingurumen Batzordekoek saio polita eskaini digute gure munduak jasatzen dituen arazoen inguruan: Diapositiben bitartez ulertu dugu gure planeta zaindu behar dugula, gaixo baitago.
Hona hemen batzordeko 4. mailako kide batzuk, beste batzuen artean gaurko saioa oso ongi prestatu dute.
Aurtengo Agenda 21ko ipuin lehiaketaren irabazleak ere agertu dira iturburuko guztien artean, euren ipuinak irakurtzeko..
Nerea Antxia, 2. mailako ikasleak, Nawii eta bere nagusiak ipuina irakurri digu. |
3. mailako Jon Gorrotxategik, Amazoniako Arbolak izeneko ipuina aurkeztu digu.
Olatz Mandiolak, berriz, Maialenen Laguntza txikia izeneko ipuinarekin lortu du ipuin lehiaketan irabazle izatea.
Saioaren bukaeran Plipik, gure maskotak, gogoratu digu:
"Lurraren alde, zerbait pentsatu behar dugula"
No hay comentarios:
Publicar un comentario