Aprobetxatu dugu 5. mailakoek gaur azken tailerra zela, kurtsoari begirada bat emateko eta hurrengo urtean zertan hobetu dezakegun komentatzeko.
Hasieran jarri dituzte gustatu zaizkien gauzak:
- Liburu erraldoia egitea
- San Blas bertsoaren lehiaketa
- Kimonoen desfilea eta Japoniako egunaren inguruko ekintzak
- Luis Pescettiren kontakizunak
- Kanpaiaren ideia
- Eskulanak egitea
- Lehiaketak egitea
- Liburuak irakurtzea
Ondoren komentatu dute zer ez zaien gustatu:
- Tailer batzuk galtzea
- Jolastordu batzuk galtzea
- Biblioburroren bideoa
- Virginiaren ipuin batzuk
- Bertso jaialdiaren entsaioa
Hona hemen datorren urterako proposatzen dituzten gauzak edo ekintzak:
- Gehiago irakurtzea
- Antzerki gehiago egitea
- Lehiaketa gehiago egitea
- Liburu berriak eta politak ekartzea
- Arbela erabiltzeko saio bereziak
- Mendira gehiagotan joatea
- Eskulan gehiago egitea
- Beste ekintza mota batzuk
- Ondo pasatzea
- Kanpai berri bat isiltasuna maila hobea izateko
- Tailarrean denpora gehiago egotea
No hay comentarios:
Publicar un comentario