Egileak: Jacob eta Wilhelm Grimm.
Marrazkilaria: Benjamin Lacombe.
Orrialdeak: 48.
Adina: 10 urtetik aurrera.
Argitaletxea: Ibaizabal
Behin batean, negu bihotzean, erregina leihoaren ondoan josten ari zen. Ebanozko koadro hartatik elur-malutak ikusten zituen airean hegan, lumak bailiren. Bat-batean, atzamarra ziztatu zuen jostorratzaz eta hiru odol tanta erori ziren elur geruzaren gainera. Odolaren gorriak zuritasun distiratsuaren gainean eskaintzen zuen edertasunaz liluraturik, pentsatu zuen: "Ai, nire haurraren larruazala elurra bezain zuria balitz, haren ezpainak odola bezain gorriak eta ilea ebanoa bezain beltza!".
Benjamin Lacomben marrazki miragarrien bitartez aurkeztutako Grimm anaien klasikoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario