ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






ELKARBIZITZARAKO IPUINA: LOLO, UNTXI EZBERDINA

Gaur oso ipuin atsegina erabili dugu elkarbizitzako lantxo bat egiteko: Lolo, Untxi ezberdina.

Pako Izagirrek  ipuin  eta kondaira bideotan grabatuta dituen bilduma horretatik atera dugu.




Aittu.com web orrian hainbat bideo, eta audio aurki ditzakegu .  Oso material ona eta erabilgarria dago bertan.Umeek arretaz jarraitzen dituzte grabazioak; irudiak eta soinua ondo zainduak baitaude.

Web orri hau; etxeetan umeekin gozatzeko,  geletan gai ezberdinak lantzeko , liburutegietan audizioak eta ipuinak entzuteko balio izango zaigu .

No hay comentarios:

Publicar un comentario