Ipuin bilduma honetan idazleak euskal emakumeen memoria berreskuratzen du. Bertan hogeita hamabost kondairen bitartez Baionatik Muskiraino istoria ezberdin asko kontatzen dizkigu.
![]() |
Urak dakarrena |
Kondaira guztien artean 3 gogoratzen ditut bereziki:
- "Praileaitzeko Andre Jakintsua" Gure bailadan kokatuta dagoen Praileaitzeko emakume bereziaren inguruko istorioa.
- "Kastitate Gerrikoa". Istoria harrigarria antzinako emakumeen sexualitatea agerian uzten duena.
- "Saminaren Oroitzapena" Saturrarango presondegian gerran bizi izandako testigantza gogorra.
Kontaketa guztietan emakumeak dira nagusi eta gutxitan azaldutako gertaerak eta ikuspegia era atseginean irakur ditzakegu.
Liburu aproposa izan daiteke bigarren hezkuntzan irakurtzeko, horrela ikasleek Euskal Herriko historian murgildu daitezke erraz eta gozatzen.
Eskerrak eman behar dizkiot nire lankide eta laguna den Izaskun Mazari liburu honetara hurbildu nauelako .
No hay comentarios:
Publicar un comentario