Dagoenekoz eguerdiko liburutegi tailerretan hasi gara.
Lehenengo eguna bezala Hartz eta Pumaren arteko historia hunkigarri hau ikusi dugu. Ikasleek asko gozatu dute irudiekin. Baina hortik aparte sentitu dituzten emozioez hitz egin dute: pena, beldurra, urduritasuna, maitasuna, alaitasuna... Irudien edertasunek ere komentario ugari sortu dituzte.
Era honetako materiala benetan baliogarria da ikasleekin gozatzeko. Mogel Isasiko liburutegiko blogean aurkitu genuen bideoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario