ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






EUSKERIAK 365 EGUN ITURBURUN

Egun ederra atzokoa ere. Gure hizkuntzaren eguna ospatzeko hainbat ekintza, bertso eta kantu egin genituen.



Ekitaldi ederra egin genuen goizean aretoan, EUSKERIAK 365 EGUN ITURBURUN esaldia kandelatxoz osatu genuen-eta. Ikasleek letra bakoitza hainbat kandelekin osotu zuten.

Ondoren suaren epeltasunean kantak eta bertsoa bota genuen.

Bezperan ere, saio polita izan genuen Eibar Futbol taldeko Naiara eta Jon Errasti etorri baitziren, euskarari  omenaldia egitera. Gogora arazi ziguten eurak ere euskaldunak direla eta gure hizkuntza ahal duten toki eta ekintzetan erabiltzen dutela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario