ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






IRAKURKETA GIDAK: GALTZAGORRIREN ESKUTIK

Barrenetxearen irudiaren gainean klikatuz gero Irakurketa gida luzea aurkituko duzue.

Galtzagorrik eginiko irakurketa gidak

JOLAS ETA JOSTAILU EZ SEXISTAK



 Zein jolas edo jostailu oparitu gure neska-mutilei arduratzen digun gaia da.

Horregatik opari ez sexista izan dadin, gida bat jarri dugu blogean.

Bertan klikatuz gero hori buruzko artikuloa irakur daiteke.



IKASTOLAN LANDUKO DUGUN GAIA: GATAZKA


Hurrengo hiruhilabetean ikastolako partaide guztiek gai garrantzitsu hau landuko dugu: GATAZKA

Aurretik puntu batzuk irakur eta entzun  ditzakegu gaia egokiago bideratzeko.


Ondorengo orrialdetan Gatazkaren inguruan eritzi eta apunte interesgarri batzuk irakur ditzakegu.



TRAMANKULUAK Saioa ITURBURUN

Gaur izan dugun José Ramón Soroizen ekitaldiko argazki batzuk dakartzagu, ikus ditzazuten.





EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA






JOSE RAMON SOROIZ BIHAR IKASTOLAN

Bihar José Ramón Soroiz ikastolara etorriko zaigu TRAMANKULUAK izeneko obra eskaintzera.

Motibazio Saioen barruan, aktore honek plazaratzen duen lana , oso arrakastatsua bihurtu da.

Beraz, 5. mailakoek  bihar obra hau ikusteko eta gozatzeko aukera izango dute.

EUSKERIAK 365 EGUN ITURBURUN

Egun ederra atzokoa ere. Gure hizkuntzaren eguna ospatzeko hainbat ekintza, bertso eta kantu egin genituen.



Ekitaldi ederra egin genuen goizean aretoan, EUSKERIAK 365 EGUN ITURBURUN esaldia kandelatxoz osatu genuen-eta. Ikasleek letra bakoitza hainbat kandelekin osotu zuten.

Ondoren suaren epeltasunean kantak eta bertsoa bota genuen.

Bezperan ere, saio polita izan genuen Eibar Futbol taldeko Naiara eta Jon Errasti etorri baitziren, euskarari  omenaldia egitera. Gogora arazi ziguten eurak ere euskaldunak direla eta gure hizkuntza ahal duten toki eta ekintzetan erabiltzen dutela.

SORMENA, IRUDIMENA ETA HEZKUNTZA

Gaur esperientzia polita azaldu dute 6. mailako ikasle batzuk. Liburutegi tailerrean hainbat saiotan prestatu duten antzerkia egin diete euren gelakideei. Horretarako antzerki gidoia asmatu, idatzi, buruz ikasi, eszenatokia egokitu, jantziak prestatu, ... denatatik egin dute. Azkenean antzerkia egin egin dute.

Ondo pasatzetik aparte asko ikasi dute ikasleek eta baita ere  irakasleok.
Hauek izan dira partaideak:
Jon Alonso, Eider Arizmendi, June Arosa, Iker Perez, Naroa Iriondo, Nora Larreategi, Garoa Magunazelaia, Malen Salazar, Paula Taboada, Maialen Entrena eta Garazi Mendieta. 



Antzekia ikusi ondoren Karmen Otegi irakasleak REDES programaren bideo bat aholkatu dit, sormenaren garrantziaz. Azpian atxikitu dut, guraso eta irakasleentzako oso interesgarria baita. Mila esker, Karmen.