Artikulua
Masculino/Femenino... ¿Y yo? Identidad o Identidades de Género,
Blanca Elisa Cabral-María Teresa García (1998) lanetik abiatuta osatutako taula
Esan dezake norbaitek eskema horrek iraganerako balio duela, baina dagoeneko, gure gizartean hori gaindituta dagoela. Alegia, azken mendean, eta, bereziki, azken 50 urteetan, emakumeek lan produktibora eta arlo publikora jauzi egin dutela. Ezin da ukatu. Datuek ez ezik, geure bizipenek eta geure bizimoduek hala dela frogatzen digute. Baina, era berean, lan erreproduktibo eta eremu pribatu irabazpen material zein sozialik gabeak emakumezkoen esku segitzen du. Ikusi besterik ez dago haur zaintzarako edo bestelako senideak artatzeko hartzen diren eszedentzien proportzioa: alaba eta semeak zaintzeko eszedentzia hartu zutenen % 95,3 emakumezkoak izan ziren 2014an Araba, Bizkai eta Gipuzkoan; senitartekoak zaintzeko hartu zutenen % 82,2. Era berean, ikusi besterik ez dago etxeko lanei emakumeek eta gizonezkoek eskaintzen dieten denboraren banaketa: Araba, Bizkai eta Gipuzkoako emakumeen batez bestekoak hiru ordu eta 8 minutu ematen zituen egun bakoitzeko zeregin horietan 2013an eta ordubete eta 37 minutu gizonen batez bestekoak.
|
Mundua aldatu zuten emakumeak: https://www.youtube.com/watch?v=Z6gAtaEkjS4 (historiako emakume garrantzitsuak)
https://www.youtube.com/watch?v=ZZSVROjdzNU (emakumeak kirolean)
https://www.youtube.com/watch?v=m4hs5nUPoSk (sufragistak)
ARRITXU IRIBAR (KIROL KAZETARIA)
«Emakumeok gure prismatik ikus eta konta dezakegu kirola»
Arritxu Iribar Kirol esataria
Arritxu Iribar Kirol esataria
Urte hauetan guztietan, Iribarrek bere alea jarri du joera hori iraultzen saiatzeko. Emakumezkoen ahotsa mota guztietako kirol ekitaldietan ordezkatu du: txirrindularitza lasterketetan, atletismo probetan, estropadetan, pilota eta eskubaloi partidetan... Eta, haren esanetan, sekula ez du zailtasunik topatu emakume izate hutsagatik. «Inoiz ez dut halako arazorik izan. Esatari moduan, behintzat. Hori bai, batzuetan senti dezakezu betegarri moduan zoazela. Gizonezko batekin batera emakumezko bat ere egon dadin, baina ez propio zu nahi zaituztelako». Edonola ere, horren interpretazio baikorra ere egin daiteke. «Antolatzaileek sentsibilizazio handiagoa dute orain, eta ahalegin hori egiten da. Hori ezin daiteke ukatu».
Kirolaren ahots bizigarriak. Berria
EIBARKO EMAKUMEAK
Testil industrian protagonista.
Nekeak arturik,
Eztabe onetako
Gizonen bearrik;
Eurak dira ereila,
Liño-giariak
Eunla eta jostun
Ta gorulariak."
Norma lantegiaren barruan "fileteadorak" azken ikutuak ematen: pintura eta bizikletetako koadroetako pegatzeko apaingarriak jartzen.
MAURIZIA ALDEITURRIAGA (Zeberio, 1904-1988)
https://www.youtube.com/watch?v=KA3OV1RhcpE
Dorothy Hodgkin 1910, Egipto
https://www.youtube.com/watch?v=IkcpeoWWBsE
Rigoberta Menchú 1959, Guatemala
1933.urteako Azaroaren 5ean lehenbizinkoz Eibartar emakumeak botoa eman ahal izan zuten, estatuan baino aste bi lehenago. Autonomi estatutua berrestea zuen helburu bozkak. Boto kutxaren atzekaldean bozka batzen Merche Magunacelaya, testigu Pastora Medina, bozka ematen Josefa Gervasia Aguirrebengoa Aginaga Azpikoa baserrikoa eta zain Maria Josefa Acha Belaustegui Aginaga gainekoa baserrikoa eta Josefa Suinaga Suinaga baserrikoa.
Ojanguren argazkia. AME/EUA. Indalecio Ojanguren fondoa
Norma lantegiaren barruan "fileteadorak" azken ikutuak ematen: pintura eta bizikletetako koadroetako pegatzeko apaingarriak jartzen.
Bere benetako zaletasunak bertsoak inprobisatu eta panderoa jotzea izan ziren. León Bilbaorekin batera, herriko jaietan jotzen zuen bikote ezagunenetariko osatu zuten: Mauriziak panderoa jotzen zuen eta Leónek alboka. Bere indarrak, freskotasunak eta abesteko modu bereziak herrialde osoan ospetsu izatera eraman zuten.
JOXEPA ANTONI ARANBERRI "XENPELAR" (Errenteria, 1865-1943)
Bertsolari hau, beste asko ez bezala, giro hiritar batetik zetorren. Errenteriako lantegietan egin zuen lan eta bere bertsoak herriko ahotsa jaso zuten, egunerokotasunari buruz eta bizi behar izan zuen testuinguru historikoari buruz hitz egiten zutelako: lana, erlijio, eta baita Lehengo Mundu Gerrari buruz ere.
DOLORES IBARRURI (Gallarta 1895- Madril 1989)
Pasionaria ezizenarekin ezaguna, Espainiako Alderdi Komunistako buruzagia izan zen. Gallartan jaio zen eta langileen borrokari eta emakumeen eskubideen defentsari lotuta egon zen bere bizitza osoan. Frankoren garaian kartzelan egon zen eta baita erbestean ere, eta demokrazian Gorte Nagusietako diputatu izendatu zuten.
POLITXENE TRABUDUA (Sondika 1912- Zeberio 2004)
Pentsalari eta andereño hau aktibista abertzale sutsua izan zen. Behin baino gehiagotan atxilotu eta kartzelaratu zuten euskal nazioaren alde egindako diskurtsoengatik eta Euskadin antolatutako emakumeen lehenengo manifestaldian parte hartu zuen 1933an, Alcala Zamoraren bisita ofizialaren aurka protesta egiteko. Frantzian erbestean egon zen bitartean herrira itzultzen saiatu zen baina aberriaren areriotzat hartu eta berriz ere kartzelaratu zuten. 40 urtez Venezuelan erbestean egon ondoren, Euskadin hiltzeko aukera izan zuen.
BIZENTA MOGEL (Azkoitia 1782- Abanto Zierbena 1854)
Oso gazte zenean umezurtz geratu zen eta Markinara joan zen osabarekin bizitzera. Honek latina, frantsesa, eta euskara irakatsi zizkion. 22 urterekin Ipui Onac liburua argitaratu zuen bere izenarekin. Esoporen alegiak latinetik euskaratu zituen eta hizkuntza honetan liburu bat idatzi zuen lehenengo emakumea izan zen. Era berean, alegiak euskal literaturara ekarri zituen pertsona izan zen.
LUZ ZALDUEGI GABILONDO (Mallabia 1914-Madrid 2003)
Albaitaritzako ikasketak amaitu zituen lehenengo emakume euskalduna izan zen eta Espainiako hirugarrena. Karrera bikaineko batezbesteko notarekin amaitu zuen eta oposaketak gainditu zituen. Animalien Biologia Institutuan lan egin zuen eta Nekazaritzako Kontseilu Goreneko presidentea izan zen, besteak beste.
Marie Sklodowska-Curie 1867 Varsovia, Polonia
Bi elementu berri aurkitu zituen, polonioa eta radioa, eta, bi Nobel sari irabazi zituen baina historiako zientzialaririk garrantzitsuenetako bat baino askoz ere gehiago da MArie Curie bere ikerkuntzak gizarteari laguntzeko bide bezala ulertzen baitzituen. Komiki honek era dibertigarrian bere bizitza kontatzen digu.
https://www.youtube.com/watch?v=KA3OV1RhcpE
Dorothy Hodgkin 1910, Egipto
Kimikaria, nobel sariduna. Pertsona azkarra kimikari bikaina. Giza gorputzaren oinarrizko sustantziak antzeman zituen, honek gainerako zientzialariei lagundu zien atomo eta molekulen funtzionamendua ulertzen. Gainera penizilinaren egitura dezifratu zuen eta hari esker sortu ahal izan zen kantitate handietan.
https://www.youtube.com/watch?v=IkcpeoWWBsE
Rigoberta Menchú 1959, Guatemala
Familia behartsu bateko alaba. Maya herrikoa. Guatemalako betiko herria, indigena. Espainolak era koldar eta baldarrean tratatu zituzten euren menpe hartuz. Lurrak lapurtu eta pentsaezinezko lanetara behartu zituzten.
Rigoberta txiki- txikitatik egoeraz jabetuta bere aitarekin borrokatu zuen Mayen zapalkuntza gainditzeko. eta familia guztia galdu zuen ejerzitoaren esku. Hala ere borrokan jarraitu zuen mayen eta beste indigenen eskubideen alde. Espainolez ikasi zuen munduan bere ahotsa entzun arazteko eta beste indigenen hizkuntzak ere ikasi zituen tribu guztiekin komunikatu ahal izateko.
1996an pake akordio bat sinatu zuen Norbegiarekin batera. Guatemalako lehennego mugimendu politiko indigena sortu zuen. Ordutik UNESCOko enbajadorea da eta indigena herri guztiak ordezkatzen ditu berdintasunezko trataera bat izan dezaten.
https://bertsoa.eus/albisteak/6915-elixabete-perez-joxepa-anttoni-aranberrik-gizartea-antolatzeko-modu-bat-auzitan-jartzen-du
Gaiari buruzko liburu interesgarriak:
Zientzian edota berez gizonezkoenak hartuta izan diren diziplinetan aritu diren emakumeen bizitza eta oztopoak gainditzeko indarra.
Atsotitza: "Eguzki eta euri, martxoko eguraldi"
MARIA MONTESSORI (1870-1952)
Medikua
eta irakaslea. Irakaskuntza guztiz aldatu zuen. Bere ustetan irakasleak ez du
umea epaitu behar, baizik eta onartu eta adeitasunez irakas-bidean lagundu.
Orduko gizartearen pentsamoldea aldatzeko lan handia egin zuen.
KALKUTAKO
TERESA (1910-1997) Behartsuen aldekoa
1979an Bakearen Nobel Saria lortu zuen. Sari hontako
diru guztia behartsuei eman zien. Bukaerararte behartsuen alde borrokatu zen.
Berak esanak: “Bihotzez behartsuak direnak dira
pobreenak”
EVA
PERÓN (1919-1952)
Behartsuen
eta emakumeen aldekoa.
ROSALIN
FRANKLIN (1920-1958)
DOROTHY HODGKIN (1910-1994)
Kimikoa nobel sariduna. Intsulina naturan nola sortzen den deskubritu zuen, honek laborategietan
sortzea ahalbideratu zuen eta pertsona askorengana iristea.
Gaiari buruzko liburu interesgarriak:
Zientzian edota berez gizonezkoenak hartuta izan diren diziplinetan aritu diren emakumeen bizitza eta oztopoak gainditzeko indarra.
No hay comentarios:
Publicar un comentario