Hona hemen hainbat txiste. Gelan egin dugun bezala ozen ondo irakurtzeko balio izango zaizkigu.
Kontuan izan lehenengo isilian irakurri behar duzula ondo ulertzeko.
Ondoren poliki irakurri behar duzula eta idatz ikurrak ondo irakurri behar duzula (. , ! ? )
Horrela irakurketa bikain irtengo zaizu.
Bi mutil
zeuden eta esan zuen batek:
- Nire osaba
bati, gerran egon zenari, tiroa begian jo zioten eta
kristalezko begi bat jarri behar izan zioten. Orain
begi ona
estaltzen du
eta kristalezko begiarekin dena ikusten du.
Orduan beste
mutilak esaten du:
- Ba, nire
osabari, gerra berean egon zenari, hatz txikian tiro
jo zioten eta orain hatzaren tokian behi ditiburu bat
dauka.
Tabernara
joaten denean kafe bat eskatzen du eta ditiburutik
esnea
botatzen dio kafeari.
- Hara! Hori
ikusteko dago!
- Bai, zure
osabaren begiarekin!
Elefante eta
inurria igogailuan zeudela, galdetu zion inurriak
elefanteari:
- Zenbat
urte dituzu?
- Hiru urte
ditut. Eta zuk, zenbat?
- Nik ere hiru ditut, baina gaixorik egon naiz.
- Ama, gaur
ez dut ikastolara joan nahi.
- Zer gertatzen
zaizu ba, Aitor, seme maitea?
- Ba,
hasteko logalea daukat, gero, aspertzen naizelako eta
azkenik nire
ileaz farra egiten dutelako.
- Badakizu
zer esaten dizudan? Joan behar zarela. Lehenengo
arrazoia:
zure eginkizuna delako, bigarrena 35 urte
dituzulako
eta hirugarrena ikastolako zuzendaria zarelako.
METROA
Badoa neska
txiki bat eta esaten dio kalean topatzen duen mutil
handi bati:
- Aizu
jauna, esango zenidake mesedez zenbat falta den
metrorako?
- Ba hamar
bat zentimetro edo.
PRAKA
BAKEROAK
Hippy
itxurako gazte iletsua denda batean sartu da:
- Praka
bakeroak nahi ditut.
- Nolakoak
nahi dituzu, udakoak ala negukoak, oso estuak ala
zabalak?
- Jantziak
daramazkidan bezalakoak.
- Barkatu,
baina hemen saltzen ditugunak garbiak daude
denak …
Gizon bat
medikuarengana joan zen eta esan zion:
- Mediku
jauna, arazo bat daukat. Nire puzkerrek ez dute
usainik.
- Hori ez da
posible. Bota ezazu bat oraintxe bertan!
-
Pppppprrrrrrrrrrr!
- Hori
larria da. Ebakuntza behar duzu.
- Ipurdian?
- Ez,
gizona, sudurrean.
Indiar bat
tabernan sartzen da eta esaten dio tabernariari:
- Zuk whisky
gogorra eman, bestela indioak ez ordaindu.
Tabernariak
whisky gogorra ematen dio eta indiarrak esaten dio:
- Whisky hau
ez da gogorra. Indioak ez ordaindu.
Hurrengo
egunean gauza bera gertatu zen eta hirugarren egunean,
indiarra
azaltzen da eta esaten dio berriro tabernariari:
- Whisky
gogorra eman, bestela indioak ez ordaindu.
Tabernariak
orduan whiskyari bolbora hautsa botatzen dio eta
indiarrak
edaten du.
Hurrengo
egunean indiarra tabernan sartzen da, esanez:
- Whisky
arinago eman, izan ere atzo indioak puzkerra bota
eta zaldia
hil.
Egun batean
Osasunako jokalariak hegazkinean zeuden eta esan
zuen batek:
- Pisu
gehiegi dago! Pisu gehiegi dago!
Orduan
maletak bota zituzten. Berriz entzun zen:
- Pisu
gehiegi dago! Pisu gehiegi dago!
Eta
pilotokidea bota zuten. Hegazkina orekatzeko Osasunako
jokalari bat
erdi-erdian jartzen da, talde erdia hegal batean zintzilik
jartzen dira
eta beste erdia beste hegalean. Erdi-erdian dagoenak
esaten du:
-
Oooosasuna!!!
Eta entzuten
dira txaloen artean:
- La, la,
la, la!!!
Denak
erortzen dira erdian dagoena ezik.
Irakasleak Jaimitori esaten dio:
- Zuzendaria
hona etortzen denean hiru galdera egingo
dizkizu:
“Zenbat urte dituzu?” Eta zuk esango duzu: Hamar.
“Zenbat urte
daramazu ikastolan ikasten?” Eta zuk esango
duzu: Bi.
“Zer gustatzen zaizu gehiago, matematika edo
hizkuntza?”
Eta zuk esango duzu: Biak. Kontuz, ez zaitez
okertu.
Zuzendaria
iristen denean Jaimitori galdetzen dio:
- Zenbat
urte daramazu ikastolan ikasten?
- Hamar
- Zenbat
urte dituzu?
- Bi
- E, mutiko!
Tonto aurpegia ikusi al didazu edo nahi didazu
adarra jo?
-Biak.
Bazen
manikomio bat. Egun batean hango zuzendariak galdetu zion
zoro bati:
- Zer egingo
zenuke sudurra kenduko banizu?
- Ba ez
nukeela ikusiko.
- Baina nola
ez zenukeela ikusiko?
- Bai, ezin
izango nukeelako betaurrekoak sudurrean jarri
Bi zoro hitz
egiten ari dira.
- Aizu, zer
egiten ari zara?
- Bada,
banana jaten ari naiz.
- Baina
azala kendu behar diozu!
- Zertarako?
Badakit zer dagoen barrua
Badoa bat
medikuarengana eta esaten dio:
- Belarri
bat bestea baino handiagoa daukat
Eta medikuak
esaten dio:
- Ba
erakutsi
- Ez!
(mutilak)
- Erakutsi! (medikuak)
- Ez! (mutilak)
- Erakutsi! (medikuak)
- Ongi, baino
ez egin barre (mutilak)
- Ados!
Kentzen du
benda eta medikua barrezka hasten da
Ondoren
esaten dio mutilak:
- Orain ez
dizut bestea erakutsiko
Behin batean,
gizon bat hospitalera bere ume jaioberria ikustera
joan zen. Medikuarekin egin zuen topo eta honek zera
esan zion:
- Egon on jauna, zure emaztea oso ongi dago, umeari
ordea,
Oxigenoa
jarri diogu.
- Hau pena!
Nik Xabier jarri nahi nion!
Behin baziren
bi mutil. Batak besteari esan zion:
- Atzo,
Superman bezala joan nintzen etxera.
Eta besteak erantzun
zion:
- Bai zera!
- Baietz,
baietz
- Nola joan
behar duzu hegan?
- Ez, hegan ez! Galtzontziloak praken gainean
neramatzala ...
etxera heldu nintzen!
GAZTE DENBORAK
Eulia, bere eulikumearekin burusoil baten buru gainean
zegoela esan zion:
-Nik zure adina nuenean, hemen ikusten duzuna, baso
bat zen.
ODOLA
Banpiro
batek, ahotik odola dariola ikusi du bere adiskideak:
-Aizu, baina
non lortu duzu halako odol pila?
-Zatoz
nirekin, eta ikusiko duzu!
Kaleko horma
bat erakusten dio esanez:
-Ikusten al
duzu horma hori?
-Bai! -
erantzuten dio adiskideak.
-Ba… nik, ez
dut ikusi!
ERRETZEKO
GOGOA:
Auzoko
tabernan elkartu dira Mikel eta Jon:
-Erretzeko gogoa kentzen duen mediku batengana
joan naiz gaur goizean - esaten dio Mikelek Joni.
-Zorionak, ba zen garaia! Eta orain, erretzen
al duzu?
-Bai, baina gogorik gabe.
No hay comentarios:
Publicar un comentario