Martxoko saioetan emakumeak izan ditugu protagonistak Iturburuko liburutegian eta emakume batzuen biografiei esker hainbat bitxikeri ikasi
ditugu.
Landu ditugun liburuak hauexek izan dira:
"100 mujeres que cambiaron el mundo"
"Cuentos de buenas noches para niñas rebeldes 1"
"Cuentos de buenas noches para niñas rebeldes 2"
Liburu hauek gazteleraz idatzita daude eta
euskaraz ez da oraindik bertsiorik argitaratu.
Liburu hauen formatoa antzekoa da. Batetik aurkezten
digute emakume baten bizitza eta, bestetik hurrengo orrialdean bere ilustrazioa
dago. “Cuentos de buenas noches para niñas rebeldes” liburuetan ipuina
formularekin idatzita daude eta errezagoak izan daitezke irakurle hasi
berrientzat.
Dena dela, familiak, aukera badaukazue zuen
seme-alabekin partekatzeko irakurketa eta ziur horrela erakargarriago izango
dela. Ez ahaztu!!
Eta orain arte konformatu behar bagenuen
gazteleraz irakurtzen emakume zoragarri hauen kontakizunak , zortean gaude.
Izan ere, laster liburu dendetan izango dugu “Errebelde 50 bider”. Liburu berri
honetan 50 emakume euskaldun bizipenak, lorpenak eta erronkak ezagutuko ditugu.
Beraz, ez galdu pista, laster “Errebelde 50 bider” Ituburuko liburutegian
aurkeztuko dizuegu ere.
"Errebelde 50 bider"
No hay comentarios:
Publicar un comentario