ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






GIANNI RODARI


"Idaztea deskubritzea da; zer etorriko den jakiteko idazten dut" dio Karmele Jaiok. Idaztea abentura zoragarria da. 

BINOMIO FANTASTIKOA - GIANNI RODARI


"Bi hitz aukeratu, kasualitateak aginduta, arrotzak, urrunak eta lotura txikikoak. Horrela irudimena martxan ipiniko da haien arteko harremanak bilatzen, elkarrekin bizi daitezen egoera bitxiak sortzen..."

Gianni Rodari: el juego de imaginar | Dinamizalectura

Gianni Rodari (OmegnaPiamonte1920ko urriaren 23a - Erroma, Italia, 1980ko apirilaren 14aitaliera idazlea izan zen. Irakasle, kazetari, pedagogo eta abar izan zen, eta 1950. urte inguruan hasi zen literaturan. Rodarik berak zioenez, Maggiore aintziraren inguruan haurren irakasle jardun zuen garaian berak asmaturiko kontakizunak esaten zizkien haurrei, errealitatearekin batere loturarik gabeko kontakizunak, eta askotan surrealismoak darabiltzan teknika berberei jarraituz osatuak. Horrela, Rodarik "haurrentzako kontakizunen asmatzaile" deitura eman zion bere buruari, eta bere obra askotan (Zer gertatuko da aitona katu bihurtzen bada?, 1969; Istorioen nahas-mahasa, 1971: Jolas egiteko ipuinak; 1971: Barre egiteko istorioak, 1971) kontakizun berriak asmatzeko modua iradokitzen die aldi berean irakurleei, betiere irudimena eta hura kitzikatzeko teknikak erabiliz, eta orobat proposatzen die kontakizun horiek haurren hizkuntza heziketarako tresna moduan erabiltzea. Bere karreran zehar hogei liburutik gora idatzi zituen, umore finez eta irudimen zorrotzez hornituak, ironia handikoak. Aipatzekoak dira, besteak beste, Telefonozko ipuinak (1961), Tarta balioetsia (1966), Gondola fantasma (1978) edota Midas erregearen istorioa (1983). 1970. urtean haur literaturako Nobeltzat hartua den Hans Christian Andersen saria eman zioten.

1go  eta 2. MAILA:

Telefonozko ipuinak gogoratzen dituzue? Bilduma horretatik beste ipuintxo bat aukeratu dut zuentzat: "Sudur iheslaria" espero dut gustukoa izatea.






Komuneko tutuekin koloreko erruleta magikoa osatu dugu eta horrela ipuinak kontatzera jolasten gara. Animatu zuek ere etxean jolas honetan aritzen, dibertigarria da!!

"Luxia untxi txikia ihesi" Emma Chichester Clarken ipuina.

PROPOSAMENA: Elkarri ipuinak edo pasadizoak kontatzeko "Erruleta magikoa". Komuneko tutuekin egin daiteken eskulan polita. Animatu zaitezte!








3. eta 4. Mailak:

JOLAS EGITEKO IPUINAK

Gianni Rodari handiaren ipuinak dira...baina bukaera ezberdinak proposatzen ditu ipuin bakoitzerako. Zuei ere horixe eskatuko dizuet ipuin honetarako. Hain zuzen ere bukaera bat eman diezaiozuen. Ipuina "Basamortuko etxea" da.

Lehenengo entzun arretaz ipuina (behin baino gehiagotan behar bada), pentsatu nola izan daiteken bukaera, zer gerta dakieken pertsonaiei, saia zaitez originala izaten eta fantasia eta irudimena hegan egiten uzten. Idatzi izan dituzun ideiak, irakurri idatzi duzuna eta entsaiatu irakurri gabe kontatzen. Azkenik grabazio bat bidali nire korreora. MP3an ahal bada (bestela ez du axola). Bukaera guztiak  entzungai izango ditugu bloggean. Baietz dibertigarria izan! 
Badakit artista hutsak zaretela, aurrera! 

ualonso@mogel.org



*OHARRA: Ez duzuenok mp3 ean bidaltzeko modurik, lasai idatziz bidali dezakezue zuzenean korreo helbidera idatzi duzuenaren argazki bat edo zuzenean idatzi korreo elektronikoan zuen amaiera, nahi duzuen bezala.

ZUEN BUKAERAK:

AIZEA BARRUTIA: "Pugek zarata bat entzun zuen eta handik gutxira etxea erori zen"

ENERITZ GARITAONANDIA:

"Bapatean etxetik zaratak eta zaratak eta zaratak... entzuten ziren eta esan zuen etxekoak:

- Zer gertatzen da ? Zeba hainbeste zarata?_  Eta etxekoa begiratzera joan zen,  ea zer zen gertatzen zena, eta esan zuen etxekoak:

- Ba ez da ezer, seguro eguraldia izango dela haizearengatik._ Eta ez, ez zen haizea zeba eguraldi bikaina dago. Eta etxekoa leihoak begiratzera joan zen eta esan zuen:

- A  ba ez gaur eguraldi  bikaina egiten du._ Eta berriro begiratzera joan zen ea zer gertatzen zen, baina oraingoan etxe guztitik. Eta bapatean esan zuen etxekoak:
- Hau hotza._ Eta aurpegi hau jarri zuen 😬. Eta etxekoa konturatu zen dirua falta zela. Hau da, etxe guztia + altzoiak. Eta esan zuen etxekoak:
- Zer?!! Non daude nire altzoiak eta non dago nire etxea eta urrea??!!!._ Bapatean ahots bat entzuten da eta ahotsak esaten du:
- Zer, orain nun daude zure altzoiak urrea eta extea eh?!! _ Esaten du herritar batek. Eta esaten du etxekoak:
- Itzuli nire gauzak!!!!!_ Eta horrela egon ziren denbora guztian. A, eta bueltatuko dio gauzak?? "


LIHER GIL: "Pumk jauna irakurtzen zegoen eta orduan haizeak eta euriak etxea hankaz gora laga zuten. Hurrengo egunean Pumk jauna area eta dirua blokeengatik aldatu zituen. Jauregi erraldoi bat egin zuen. Handik aurrera euria edo haizea eginagatik ere etxea tente mantentzen zen."



SARE ESCUDERO: "Harrituta gelditu zen eta bere etxea erori zen."

JULEN QUINDOShttps://www.youtube.com/watch?v=OmVsGFcL2E8

MALEN ANDEREZhttps://www.youtube.com/watch?v=_PpXc0vecR0

JON PRIETOhttps://www.youtube.com/watch?v=KWmPqXci5jA

IZARO URKIAGA: https://www.youtube.com/watch?v=AN_Qg7ZrHuw

MARKEL VALLEJO: "Pugek zarata entzun zuen eta begiratu zuenean zer gertatu zen, lapur pila bat zeudela urrea lapurtzen konturatu zen."

MADDI ALFAGEME: https://www.youtube.com/watch?v=gosJiQU2xCE

IZARO LOITXATE:https://www.youtube.com/watch?v=ammWqKyMXQg

ITSASO ERASOhttps://www.youtube.com/watch?v=3ZzxBrQh2GY

NAIA ASTIGARRAGAhttps://www.youtube.com/watch?v=LBD35Abmm-4

IRATI ASTIGARRAGA: https://www.youtube.com/watch?v=MT2bCNA-sdo

EÑAUT COBOS: https://www.youtube.com/watch?v=cUIo5cpAlZA

GORKA TELLERIA: "Liburua irakurri zuenean liburu barrura sartu zen eta hor gelditu zen betirako".


UXUE RIAÑO: "Austriako bankua irakurtzen ari zela...
Konturatu zen basamortuko bizitza oso aspergarria zela  baina gaua zenez, ezin zen bere etxera bueltatu ohera sartu zen Puk baina ezin zuen loak hartu.
-Ezin dut loak hartu! Lagundu!!.-egin zuen oihu arkitektoari deituta...
-Arkitekto,arkitekto basamortura etorri behar zara ezin dut lorik egin eta zaratak entzuten dira etorri lehen bait lehen !
-Baina zer gertatzen zaizu! ez zen nire ideia izan zeuk etxe bat basamortuan edukitzea!Lasai orain joango naiz! Hau mutila !🤦.-Eskerrik asko arkiteko!! Agur !!"

ADEI ZABALA: "...gero etxea apurtu egin zen eta urrea ere bai. Ondoren, pobrea egin zen, eta dirua lortzeko lana aurkitu behar zuen, baina ez zuen aurkitzen. Orduan egurra aurkitu zuen eta muñeko batzuk egin zituen. ondoren, mahai bat egin zuen eta muñekoak zaldu zituen eta pozik bizi izan zen lortu zuen diruarekin."

ALEX BASTIDA: "Dirua eguzkiarekin usteltzen  zenez  pentsatu  zuen bere etxea egitean  txarto  erabaki zuela.
Orduan zelan dirua zen, erabaki  zuen bere herrikoekin banatzea  eta bere  betiko etxera itzuli zen."

OSOITZ ERRASTI: "Puk konturatu zen dirua sobratzen zitzaiola, baina konturatu zen ez zuela Austriako txanponik eta hain aberatsa zenez hegazkin pribatua eskatu zuen eta basamortutik Austriara. Austrian jarraian joan zen bankura eta han diru pila bat lortu zuen negozioetan. Bueltako biadaian motoreak failatu zuten eta hegazkina lurraren kontra txokatu zen. Puk eta gidariak hil egin ziren."

5. eta 6. Mailak:

"Berriro hirian" Jolas egiteko ipuinak. Gianni Rodari. Entzun arretaz ipuin hau (behin baino gehiagotan behar baduzu) eta bukaera bat asmatu. Saia zaitez originala izaten eta fantasia eta irudimena libre uzten. Badakit artista hutsak zaretela beraz aurrera! Bidali audio grabazioak nire korreora: ualonso@mogel.org (Mp3 an posible bada)
*OHARRA: Ez duzuenok mp3 ean bidaltzeko modurik, lasai idatziz bidali dezakezue zuzenean korreo helbidera idatzi duzuenaren argazki bat edo zuzenean idatzi korreo elektronikoan zuen amaiera, nahi duzuen bezala.




ZUEN BUKAERAK:

PAULA AROSA:"Nik uSte dut monumentuari buelta emango diola eta arretaz begiratuko duela, jarraian aurrera jarraituko du konpasarekin egindako borobila ikusi arte. " 

IHART ANDONEGI: "Zaldia inguratuko du eta ibaiarekin topo egingo du. Bertan beldurtu egingo da eta gizonak lagunduko dio, baina biak geldituko dira ibaiaren erdian, korriente asko dagoelako. Orduan gurasoak etorri eta biei lagunduko  die".

SIMONE OJANGUREN: "Zaldiaren azpitik joango da eta gero zeñalatzen duen tokira joango da. Han altxor bat aurkituko du baina zabaltzerakoan plano eta konpas mordoxka bat aurkitzen du altxorraren barruan."

MAIALEN IBAÑEZ: "Estatua inguratuko du eta ibaira hurbiltzen da. Ibaiaren aurrean pentsakor gelditzen da zelan zeharkatu  ibaia. Ezagutu duen gizona hurbiltzen zaio, txalupa bat duela esaten dio,  ibaia zeharkatu eta bidaia bukaerararte egiten dute".

MAULE LAZAROBASTER:" Paolori ideia bat bururatzen zaio: disimuluan, zerbait zaldiaren hanketara bota eta jasotzera doanean bere hanken azpitik pasatu.


Baina, zer bota dezake? Bat batean gogoratzen da poltsikoan mapa duela doblatuta. Mapa hartu eta zaldiaren hanketara botatzen du eta azpitik pasatzen da. Berari begira geratzen dira batzuk, baina ez diote kasu handirik egiten. Paolok hasi zen tokira iristea lortzen du nahiz eta oztopo batzuk izan."

UXUE GOMEZ: ".Paolok, zaldi estatua azpitik pasatzea erabaki zuen.
Aurrea jo eta parean ibai bat arukitu zuen. Bertan barrurra begiratzera zijoala, barrura jausi zen.
- Lagundu, lagundu!!, ohiukatu zuen. Laguntza mesedez, ito egin behar nahiz!!
Gizonak entzun eta bertara korrika baten joan eta uretik irtetzen lagundu zion.
Ur kanpoan zeudela bere etxera eraman eta su ondoan jarri ziren biok berotan sartzen.
- Ez dut ulertzen nola jausi naizen. Geldirik nengoen eta bapatean nere hanka artean tiratzen egongo balira sentitu dut.
- Esan dizut kontuz ibiltzeko. Ibai Misteriotsua deitzen dio jendeak. Inor ez da urbiltzen beti zerbati gertatzen delako eta inork ez daki zer.
Orduan, Paolok bere planoa hartu eta boribil barruan zeuden beste lekuak esagutzea erabaki zuen."





-Beste proposamen bat: Gianni Rodari bezala binomio fantastiko bat aukeratu eta historia bat asmatu. (MP3an) Adibidez...zuhaitza eta karameloa...orain zuek! Animo!!

MIÑAN kapitulu berriak:

3.atala:






























No hay comentarios:

Publicar un comentario