ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






LIBURU LAGUNA

 IRATI ALVAREZek  BRUJAS Y HECHIZOS  liburu lagun bezala du


Brujas y hechizos-edelvives argitaletxea
Oso liburu polita da, eta  bertan erderaz  esaera hau esaten du
"Si este libro ha llegadoa tu poder por error , cierralo inmediatamente y huye.Si , no obstante, decides leerlo, piensalo bien;¡es un libro maldito!"
Liburu hau gomendatzen dizuet;beldurgarria delako. 

Aupa!! anima zaitezte!!
Irati Alvarez 5A





CASSANDRA SILVAK   liburu lagun bezala PAKO BELEA du





PAKO BELEA  :MATXINSALTO BILDUMA

Liburu honen izena Pako Belea da, liburu ederra da. Hemen duzue laburpen txiki bat:
Pako Beleak etxe batean ikasi zuen hizketan .Herrian  berri ugari egin zituen: kateak lapurtu , leihok zikindu , kuleroak behera bota , umeen bokadiloak jan...Gaiztokeri pila bat
¡¡ANIMO IRAKURKETA HORRETAN!!
CASSANDRA SILVA 5A



ELENE GISASOLAK "EL CLUB DE LOS BICHOS RAROS" aukeratu du liburu lagun bezala


                                    EL CLUB DE LOS BICHOS RAROS

Nire ustez oso-oso dibertigarria da eta marrazki asko ditu. Asko disfrutatzen dut liburua irakurtzen eta gainera oso barregarria da.
Liburu hau hontaz doa: mutiko bat ikastolaz aldatzen da eta lanak egiteko hirunaka jartzen ziren, baina berari ez zitzaizkion oso ondo jausten...

ELENE GISASOLA 5.B


NAIA SAEZek  NUR ETA ALFONBRA HEGALIA du  gustokoen.



NUR ETA ALFONBRA HEGALARIA

NUR eta alfonbra hegalaria misterio eta abentura askoko liburu zoragarri bat da.
Beste NURen liburu guztiak bezala, oso entretenigarria eta erraz irakurtzekoa da.
Nik liburu hau, abenturazale guztiei gomendatuko nieke.
Hemen duzue laburpen txiki bat:
Nur Txinan bizi da eta azokako alfombra denda txiki batera doa, han abentura bitxi eta polit asko izaten ditu.

Animatu eta irakurri denok, merezi du eta!!!

NAIA SAEZ. 5.B

IRAKURKETA GIDA EZBERDINAK


Irakurketa gida ezberdinak jarri ditugu gure blogean . Haurrei liburu berriak erosteko asmoa baldin baduzu, hemen eskeintza ezberdinak.





HIPERAKTIBITATEAREN AURREAN ZER EGIN?


Irakasleei eskeinitako aholkuak hiperaktibitatea duten ikasleekin 



Beheko irudietan klik eginez gero gurasoeentzako aholkuak aurkitzen ditugu.



KILOMETROAK AZPEITIN


Ondorengo irudian klik eginez gero Kilometroen inguruan behar dugun informazioa zehatza jakin dezakezu:


Besteak beste: IBILBIDEA, EGITARAUA, JANTOKIAK, BIDEOKLIPA....

LIBURU DIGITAL UGARI ESKURAGAI

Irudiaren gainean klik eginez gero irakurtzeko beste era bateko materiala eskuragai izango dugu.



Badakigu liburu digitalen irakurketarako beste bide batzuk urratzen ari direla. APROBETXA DEZAGUN!!!

UDAL LIBURUTEGIKO EUSKAL LIBURU ESKAINTZA


Beheko Irudian klikatuz gero  Udal Liburutegiak haurrentzako egin duen euskal liburuen eskaintza ikusiko dugu.

ORIGAMI UMEENTZAKO

P

LUIS PESCETTI



Luis Pescetti artista argentinarra aurkezten dizuet. Liburutegian bere agerpen batzuk( Ipuin kontaketa, olerkia...) ikusi ditugu. Orain blogean ere jartzeko gogoa izan dut. hemendik bere web orrira sartu gaitezke.  INTERESGARRIA 

BLOGA ERE OPORRETAN

Ikasleen oporrekin batera gure blogak ere oporrak hartu ditu. Dena dela, zerbait atsegina edo liburutegirako  interesgarria aurkitzen badut, zalantza gabe udan ere txertatuko dut blogean.

ONDO IZAN , ETA ASKO GOZATU!!!!

TIGRETZIANOREN JAIOTZA: TXOTXONGILO EMANALDIA

Liburutegi tailerrari amaiera polita emateko 6. mailakoek prestatu  dute txotxongilo  saioa. Ikusteko aukera izan dugu.



Lehenengo mailako ikasleek ikusi ahal izan dute. Eta oso ondo pasatu ere bai.
Hona hemen pertsonaiak





FLORENTINA            POPINS







KUKITO                                FLIPI






MARKUKIANA 
  TIGRETZIANO








Jakin ezazue txotxongilo polit hauek egiteko TTarttaloren Mozorroen Festa liburuxka erabili dugula. Pila bat pertsonai asma dezakezue, 

LIBURUTEGIARI KRITIKA



Aprobetxatu dugu 5. mailakoek gaur azken tailerra zela, kurtsoari begirada bat emateko eta hurrengo  urtean zertan hobetu dezakegun komentatzeko.



    Hasieran  jarri  dituzte gustatu zaizkien gauzak:
    • Liburu erraldoia egitea
    • San Blas bertsoaren lehiaketa
    • Kimonoen desfilea eta Japoniako egunaren inguruko ekintzak
    • Luis Pescettiren kontakizunak
    • Kanpaiaren ideia
    • Eskulanak egitea
    • Lehiaketak egitea
    • Liburuak irakurtzea
    Ondoren  komentatu dute zer ez zaien gustatu:
    • Tailer batzuk galtzea
    • Jolastordu batzuk galtzea
    • Biblioburroren bideoa
    • Virginiaren ipuin batzuk
    • Bertso jaialdiaren entsaioa

    Hona hemen datorren urterako proposatzen dituzten gauzak edo ekintzak:
      • Gehiago irakurtzea
      • Antzerki gehiago egitea
      • Lehiaketa gehiago egitea
      • Liburu berriak eta politak ekartzea 
      • Arbela erabiltzeko saio bereziak
      • Mendira gehiagotan joatea
      • Eskulan gehiago egitea
      • Beste ekintza mota batzuk
      • Ondo pasatzea
      • Kanpai berri bat isiltasuna maila hobea izateko
      • Tailarrean denpora gehiago egotea

    ILUSTRAZIO LEHIAKETA (ELKAR)



    Iaz bezala aurten ere liburutegi tailarreko ikasleek parte hartu dute ELKAR argitaletxeak antolatu duen
    ilustrazio lehiaketan. Horretarako "Josetxo Arginaren "ipuina irakurri ondoren irudimena martxan jarri zuten
    eta marrazki politak egin zituzten.




    CONSUMER ALDIZKARIAN LIBURUTEGIAK AZTERGAI


    Consumer aldizkariak  liburutegi eta liburuen inguruan egin duten monografikoa azaltzen dugu.

    Irakurketaren inguruan ere gauza interesgarriak agertzen dira

    KULTURARTEKOTASUNA

    Ikasleen artean hainbat herri ezberdinetako ikasleak ditugu: Peru, Etiopia, Txina, Portugal, Bulgaria, Kolonbia, Brasil, Bolivia, Ekuador, Argentina, Venezuela eta Maroko.

    Beste nazionalitateetako ikasleek euren gogorapenak, ohiturak, bizipenak e.a. kontatu dizkigute saio ezberdinetan.



     Saio hauek aprobetxatuz liburu eta material ezberdinen erakusketa jarri dugu.



    ONDOREN MULTIKULTURALITATEA LANTZEKO LIBURU EGOKI BATZUK.

    IPURTERRE LEHIAKETAN IRABAZLEAK


    Eta Kittok...antolaturiko ipuin lehiaketako sari banaketan bi ikaslek jaso zuten saria: Jone Arakistain (5.B) eta Maddi Beraza (3.A).



    Eurekin batera gelakideek aukera izan zuten Unibertsitate Laboraleko aretoan eginiko  saioan parte hartzeko.

    Hemen dituzue neskak poz-pozik jasotako opariak erakusten.



    GAUR BE EUSKARAZ


    Hasiera ederra hiruhilabete honetan ere bai.

    Egun osoa ekintza bereziak aprobetxatuta, euskaraz ondo pasatu ahal izan dugu.

    1.go Mailakoek  "HIRU TRIKU, HIRU TRUKU" ipuina entzun ondoren


    Ibaizabal argitaletxeak oparitutako piñata ireki dute.



    Bertan zetozen opariez apainduta  aurkitzen ditugu.


    Ondoren 2. mailakoak ez dira gutxiago izan eta Xabier Mendigurenen ipuina arreta handiz entzun dute.


    Bukatzeko 3. mailako neska-mutilek oso gustora entzun dute ipuina ere bai.