ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






XAKE TXAPELKETA

 Liburutegian antolatu dugu xake txapelketa bat.

Oso arrunta ez izan arren , bikoteka egin ditugu partidak. Guztira 15 bikotek eman dute izena.


Begira ezazue zelako arrakasta izan duen txapelketak:

Txapeldunen izenak aditzera emango dizuegu xake txapelketa hau bukatzen dugunean.

IDAZKETAREN DEKALOGOA: Daniel Cassany

Gure zentroan pentsatu dugu idazketari bultzada bat eman behar diogula.

Hori dela eta aurtengo  hobekuntza planean idazketa izango dugu ardatz.


Erabilitako material ezberdinen artean,

Daniel Cassanyk proposatutako dekalogoan oinarrituta,

lantxo hau egin dugu.

6B eta EIBARKO JOKALARIAK, EUSKARAZ ITURBURUN



Otsailak 3an Eibarko lau jokalari Iturburura etorri ziren gurekin batera euskaraz mintzatzera.


Areto guztia apaindu genuen Alex, Xabi, Iraide eta Amaiari ongi-etorria emateko.
Bertso batzurekin harrera eman genien.

Bertso hauek 6.Bkoek asmatu eta abestu zituzten:


KAIXO FUTBOLARIAK
HEMEN GAITUZUE 
ITURBURUKO IKASLE 
ETA IRAKASLE.
HEMENGO HAUR GUZTIAK
GARA FUTBOLZALE
ZUEK BETI ZARETE
GURE IRABAZLE
"Lara lara lala laralarala...

EIBARKOAK ZARETE
MULTIKULTURALAK
DITUZUE  AFRIKAR 
ETA HOLANDARRAK
ZUEK DESKRIBATZEKO 
EZ DITUT PALABRAK
BETI IZANGO ZARETE
GURE EIBARTARRAK
"Lara lara lala laralarala...
Doinua: " Markosek egin eban"

Ondo pasatu genuen galderak eginez eta beraien erantzunak entzunez.

Bukatzeko 6.Akoek agurra abestu zuten bertso bidez.


AIZAK ETA AIZAN ELKARREKIN DANTZAN, 2A ikasleekin

Kaixo irakurle:

Gaur egin dugun ekintzarekin barre txikiak egin dituzte 2.Ako haurrek.

"Aizak eta aizan , elkarrekin dantzan" liburutik ateratako bertsoak irakurri eta barregarriak zirela ikusi dugu.





Aprobetxatuz liburu honetako elkarrizketa barregarriak,  neska-mutilek hau idatzi dute letra ederrez:

-Petra!
-Ipurdian bost letra!

-Joakin!
-Eskolara joan eta batere ez jakin

-Nikolas!
-Jan eta jolas!

-Joxe!
-Beti jan eta beti gose!

ARGATXAN SANTA AGEDA BEZPERAN

Gaur, ohizkoa den moduan, Santa Ageda bezperan neska-mutilak auzoan abesten ibili dira.


Opari moduan Argitxok txokolatea banatu die umeei, baina aurretik ipuin-kontalaria Iturburutik jeitsi da.



Hemen Argatxako ikasleak adi-adi entzuten ikusten ditugu .



Oso gustora entzun dute kontatu zaien ipuina.


Argazkian haurrak  txokolatea eta bizkotxoa jaten ikusten ditugu.

SAN BLAS EGUNA 2.Bko NESKA-MUTILEKIN

Eibarren otsailaren 3an San Blas eguna ospatzen da, aspaldi aspalditik.

2Bko neska-  mutilek lan asko egin dute San Blas eguneko kantua  idazten.

Orain kantua idatziko dugu:

EIBARREN OSPATZEN DA 
SAN BLASAN EGUNA 
GOXO-GOXOA DA TA
ON EGIN DAIGULA.

KANPOTIK ZURIXA DA
BARRUTIK HORIXA 
SANBLAS OPILAK DAUKA
BARRUAN ANISA.

EIBARTARREN  OHITURA 
EZ DAKIT NOIZKUA
UME, ZAHAR ETA GAZTEK
OSPATU DAIGULA.







Eibarko San Andres eliza aurreko haurrak sanblasak bedeinkatzera eramanez.

ARETOKO EKINTZA: ZAINDU DEZAGUN GURE PLANETA

Gaur aretoan kontsumoari eta munduari buruz hitz egin dugu.

Agenda 21ko Ingurumen Batzordekoek saio polita eskaini digute gure munduak jasatzen dituen arazoen inguruan: Diapositiben bitartez ulertu dugu gure planeta zaindu behar dugula, gaixo baitago.




Hona hemen batzordeko 4. mailako kide batzuk, beste batzuen artean gaurko saioa oso ongi prestatu dute.

Aurtengo Agenda 21ko ipuin lehiaketaren irabazleak ere agertu dira iturburuko guztien artean, euren ipuinak irakurtzeko..


Nerea Antxia,  2. mailako ikasleak,  Nawii eta bere  nagusiak ipuina irakurri digu.
3. mailako Jon Gorrotxategik, Amazoniako Arbolak izeneko ipuina aurkeztu digu.
 
Olatz Mandiolak, berriz, Maialenen Laguntza txikia izeneko ipuinarekin lortu du ipuin lehiaketan irabazle izatea.


Saioaren bukaeran Plipik,  gure maskotak,  gogoratu digu:

"Lurraren alde, zerbait pentsatu behar dugula"


EIBARKO LIBURUTEGIA: ATZO ETA GAUR

Bideo hau interesgarria iruditu zaigu ikusteko nola aldatu diren liburutegiak azken urtetan.

Kasu honetan Eibarko liburutegiaren aldaketa nabarmena agertzen da.

1996 urte arte Udaletxean zegoen liburutegi zaharra gogoratzeko aukera daukagu, ondoren Portaleako zerbitzu ederra ikusten dugu.

o

IPUIN KONTALARIA JUAN SAN MARTIN LIBURUTEGIAN

Larunbat honetan plan polita izan daiteke ipuin kontalariari entzutera joatea.

Udal liburutegia hilero antolatzen duen ekintza da.

Kartelean ikusten den bezala 3 urtetik gorakoen saio aproposa da.

3.Bko gelakideak BOTILA BATEN HISTORIA irakurtzen

 Gaur 3.Bko neska mutilak liburutegiko saioan   irakurketa ozenari denporatxo bat eman diote .

Horretarako Botila Baten Historia ipuin polita erabili dugu.





Batez ere konturatu dira puntuazio ikurretan (punto, koma, hiru puntu, harridura ikurra, galdera ikurra...)

Ikur hauetaz  beti konturatu arren, irakurketa ozenean indar gehiago eman dizkiete horrela ipuina atseginagoa gelditzeko.

Ez dute ipuina bukatu , beste saioren baten jarraituko dute.

5.Cko gelakoak ipuin klasikoak irakurtzen

Ostiral honetan, ipuin klasiko asko irakurri ditugu: Loti ederra, Alizia lurralde miresgarrian, Aladino, Sirenatxoa...

Iturburuko 4.mailako ikasle  batzuk, irakurritako ipuinak, opari moduan liburutegira ekarri dituzte.

Txikitan irakurritako ipuinak berriro gogoratu ditugu.


Oso politak dira eta irakurtzea gomendatzen dizkizuegu.

GELA IRAKURLEA: 6.A

Hiruhilabetean ez gara gela irakurlea izan.
Trimestre honetan saiatuko gara gehiago irakurtzen:


 -Bakoitzak 2 liburu euskeraz eta beste 2 liburu gazteleraz gutxienez  irakurtzen saiatuko gara.
-Gauzak ikas ditzakegu liburuen bitartez.
-Gure irakurketa hobetzeko komeni zaigu irakurtzea.

Jakin geletako ordenadorean  idazten ditugula irakurritako liburuen izenak.

1. Cko IDAZLETXOAK

Gaur 1go Cko neska mutilek lan polita egin dute Marikapeltxoren inguruan.

Marikapeltxo kopintxoa Olentzerok ekarritako oparia izan zen.


Honen inguruan binaka ipuinak asmatu dituzte.





Adibide bat hemen idazten dugu zuek gozatzeko:

BEHIN BATEAN MARIKAPELTXO MENDIRA JOAN ZEN ETA ILUNTZEN HASI ZEN.

GAUA HELDU ZENEAN KAPELA JAUZI ZITZAION.

GERO ETXERA JOAN ZEN NEGARREZ.

EGUNAK ETA EGUNAK PASATU ZIREN ETA BERRIZ MENDIRA JOAN ZEN.

ORDUAN TXAPELA AURKITU ZUEN.  (Maddi eta Ane)

LIBURU BERRIAK ERAKUSLEIHOAN

Denok gauza berriak ikusteko edo izateko irrikitan gaude .

Kasu honetan liburuak izan dira berriak.

Apaletan jarri aurretik ikasleei aurkezten dizkiegu liburu polit eta atseginak.

Hona hemen banaka batzuk:
JAPONIAKO  KULTURA APUR BAT EZAGUTZEKO:  Kimonos 
Liburu honen bitartez,  jolasean gabiltzala,  ohitura eta kulturaren ezaugarri batzutara hurbildu gaitezke.


Begira zein eskulan politak egin dituzten liburutegi tailarretan Japoniako kulturarekin lotzeko:



Alde batetik kimono ezberdinak diseinatu dituzte.


 Ondoren kimonoaren egilearen izena japoniar grafiarekin idatzi dute Ekain Zarrauari esker.








WIKIREN BISITA ARGITXOREN ASTEAN

Argitxok eskatu zigun bezala Wikiren ipuina kontatu diegu Sansaburuko neska mutilei.


Poz-pozik egon dira Wiki txoria ezagutu dutenean.



Haren historia gustokoa izan dute.

Begira zelako arreta jarri duten bi urtekoek ere bai.

ITURBURUN EGUN BAT EUSKARAZ

Oporretatik bueltan euskararen eguna ospatu genuen, Iturburun.

Egun osoa jolas eta ekintzen artean ibili ginen euskeraz.


 Ikastetxeko toki eta bazter guztiak euskaraz busti genituen.


 Ipuinak entzun eta asmatzeko aukera izan genuen


 Kartel dotoreak egin genituen taldeka.