ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






AINARA AZPIAZU "AXPI" ILUSTRATZAILEA GUREKIN












Gaurtik aurrera,  Ainarak ilustratutako 3 liburu hauek , bere sinadura eta marrazkitxoaz  guri eskeiniak dira.




ELKARBIZITZARAKO IPUINA: LOLO, UNTXI EZBERDINA

Gaur oso ipuin atsegina erabili dugu elkarbizitzako lantxo bat egiteko: Lolo, Untxi ezberdina.

Pako Izagirrek  ipuin  eta kondaira bideotan grabatuta dituen bilduma horretatik atera dugu.




Aittu.com web orrian hainbat bideo, eta audio aurki ditzakegu .  Oso material ona eta erabilgarria dago bertan.Umeek arretaz jarraitzen dituzte grabazioak; irudiak eta soinua ondo zainduak baitaude.

Web orri hau; etxeetan umeekin gozatzeko,  geletan gai ezberdinak lantzeko , liburutegietan audizioak eta ipuinak entzuteko balio izango zaigu .

AGREGA 2


Agrega 2 programa ikasle, irakasle eta gurasoek material egokia aurkitzeko oso interesgarria da.
Españako Ministeritza eta Autonomiak  eginiko programa honetan, material digital ezberdinak aurki daitezke.


APIRILAK 23: NAZIOARTEKO LIBURUEN EGUNA





2013ko Liburuaren egunean UNESCOKO Zuzendari Orokorraren mezua
Gipuzkoako Eskola Liburutegiko Blogetik hartuta

LIBURUAREN EGUNA

Nazioarteko Liburuaren Eguna hurbiltzen ari zaigunez Ziklo ezberdinetako Irakur Gida batzuk prestatu ditugu. Ondorengo aurkezpenean gida horiek ikus ditzakezu. Aholku batzuk txertatu ditugu haurrekin irakurketaz gozatzeko.

IRAKURRI HAZTEKO

Artikulo interesgarria aurkitu dut:  Pediatrek irakurketaren inguruan duten eritziaz

Gipuzkoako Eskola liburutegi blogetik hartuta

GAUR BE EUSKARAZ

Iturburun trimestre hasieretan,  euskaraz errezago eta hobeto aritzeko, ekintza ludikoetan murgiltzen gara lehenengo egunean.

Ondoren ikus ditzakegu egunean zehar eginiko ekintza batzuk.


Musika gelan


Ordenadore gelan


Aretoan hormirudiak egiten


Liburutegian ipuinak entzuten



GURASOENTZAKO GOMENDIOAK

Sarritan irakur gidetara jotzen dugu zer irakurri ez dakigunean edo gai baten inguruan interesa dugunean edo  informazio bila gabiltzanean.
Oraingo honetan gurasoentzako irakur gida interesgarri hau ekartzen dugu.
Bertan haurren bizitzaren lehenengo 5 urtetan sortzen diren zalantza, jakin-nahi eta interes ezberdinen inguruko material egokiak aurkitzen ditugu.





Gida interesgarri hau Txatxilipurdi Elkartea, Arrasateko Udal Biblioteka eta Aretxabaletako Udal Liburutegien artean egin dute.

TXURI GORRI TA BELTZAK : TRIMESTRE AMAIERAN




Urtero 2. trimestreari bukaera emateko ikasle guztiek lasterka eder batean parte hartzen dute.
Horretarako gela bakoitzeko umeak hiru taldetan banatzen dira: batzuk gorriak, beste batzuk txuriak eta hirugarren taldekoak beltzak izango dira.

Gaurko lasterketan Iturburuko  kolore bakoitzeko haurrak bildu ondoren jolastokiari bira ematen diote. Lehenengo mailatik gora banan banan lekukoa pasatzen dute. Ondoren, nork irabazi? Aurten txuriak izan dira txapeldunak.

KORRIKA: EUSKARAREN FESTA IKASTOLAN

KORRIKA MUNDUAN



Bideo ezberdinetan ikus ahal izan dugu Korrika ez bakarrik Euskal Herrian, munduan zehar ere, zabaltzen dela.
Besteak beste Londreseko kaleetan,  euskaldun talde batek antolatu duen aurtengo Aurre- Korrika,  ikus dezakegu.

Ondorengo bideoan Xangaiko hiritik izan zen Korrikaren inguruko albistea ikus eta entzun dezakegu. 



Beste bideo interesgarri batzuk aurkitzen baditugu txertatuko ditugu gure blogean.

KORRIKA 18



Adi, adi hurbiltzen ari dela Korrika hasteko eguna.

Zain gauden bitartean abestia ikasi eta bere erritmoaz dantzatuko dugu.

Begira zein irudimentsua den bideo-klipa !!

Ikastola hurrengo astean euskaraz-biziko kanpaina korrikari eskeiniko diogu.

EMAKUME LANGILEEN EGUNA


 Aste honetan, ostiralean hain zuzen, emakume langilearen eguna ospatzen denez

bideo polit hau eskeintzen diegu emakume guztiei.



3Cko IKASLE BATZUEN IRAKUR GOMENDIOAK

Ondorengo bideoan 3. mailako ikasle batzuen gustoko ipuinak agertzen dira.

Kamararen aurrean urduri jarri arren,  euren iritziak eta pentsamentuak, era naturalean agertzen dizkigute.





Ipuin berriak irakurtzeko asmoa baldin baduzu, jarrai ditzakezue aholku hauek.

ARATOSTEAK 2013: EGUEN ZURI

Ondoren eguraldiak ez zuen lagundu festa politari amaiera ematen. Hurrengo urtean izan beharko du!!

EKAIN BERRIRA IRTEERA



Gelan lehen gizakiaren gaia aztertuta  eta horren buruzko ipuin, abesti eta jarduerak landu ondoren , azkenean ...

Ostiral honetan 1go mailako talde guztiak Ekain berria ezagutzera joan ziren. Egun ederra izan zuten, eguraldi  oso ona eta ikusteko eta egiteko gauza interesgarriak.

Zestuatik Ekain berrirako pasiada benetan gozatu zuten, Ondoren bertako monitoreekin aintzinako gizakien erara animaliak marraztu zituzten.




Aitzulora sartzea miresgarria izan zen, ilunpetan bertako irudiak poliki-poliki ikusten joan ziren: oreinak, hartzak, eta zaldiak edonon.




 Benetan egun zoragarria eta ikasteko aukera paregabea

IRAKURKETA BIKOTEKA

Bikoteka irakurtzea oso era ona dela ikasteko onartu dute 6. mailako ikasleek.


Gustora eta lasaiago irakurtzen dutela diote binaka daudenean


Irakasleari eddo gela aurrean irakurtzen dutenean askoz ere urduriago jartzen direla diote.


Lagunak irakurketaren akatsak ongi zuzentzen dizkiotela aitortu dute.


Begira zelako arretarekin jarraitzen dute irakurketa ikasleek.


Ondorengo argazkian agertzen dira ikasleek aukeratu dituzten liburu batzuk.





KOKO-MOKOAK ARGATXAN

Begira ze ekintza polita egin duten Argatxako ikastolan Ane Sarasketaren laguntzarekin.

Aratusteak badatozela ta, Eibarren baserriz baserri egiten den ekitaldia, gogoratu dute haurrek dantza eta abestien bitartez.



IPUIN KLASIKOAK: ERRAUSKINE





Opor bueltan eta egun osoan zehar ekintza bereziak antolatzen ditugu Iturburun. Saio berezie horien helburua  euskaran errazago murgiltzea da. Hortik aparte lortzen duguna da ikasle guztiek, era ludikoan eta ondo pasatzen hasi daitezela berriz ere, eskolan.

Liburutegian mailaka hiru  saio burutu genituen. Bertan ERRAUSKINE ipuin klasikoa aitzaki bezala erabiliz ikasleak ilustratzaile bihurtu ziren.


CIBERBULLYING-a EKIDITZEKO MATERIAL INTERESGARRIA

Interneten, sare sozialak eta telefoniaren inguruan sortzen diren ondorio txarren aurrean gure ume eta gazteak hezi beharrean gaude.

Arlo hau oso garrantzitsua da ikasleen heziketan, beraz irakasle nahiz guraso bide ezberdinak erabili beharko ditugu arazoak ekiditzeko.


Gaur Blogean Pantallas Amigas izeneko Bloga aurkezten dugu. Bertan material ugari eta gazteei era erakargarrian aurkeztuta daukagu.