Liburu berrien artean Gure Pertsonai ezagun batzuen bizitza irakur ditzakegu.
Pertsonaia hauek dira JOSE MIGEL BARANDIARAN, JOSE MARIA IPARRAGIRRE, MANUEL LARRAMENDI, ANDRES URDANETA eta IGNACIO LOIOLAKOA.
Euren bizitza nobela edo ipuin gisan kontatzen digute bilduma honetako idazleek.
Bilduma hau ELKAR argitaletxean aurkitzen dugu.
ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA
BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.
EUSKADIKO KULTURA ONDAREA EZAGUTZEN
Eusko Jaurlaritzak bidali dituzten PASAPORTEAk erabiliz , ibilibideak egiteko gogoa piztu zaigu.
Txosten honetan Esploratzaile Txikiendako Ibilbide handiak izeneko ekimena proposatzen digu.
Ibilbideetan 3 Lurraldetako bina toki eder aurkezten dizkigute.
5. eta 6. mailako ikasleek Pasaporte honen jabe egin ondoren nahi duten ibilbidea egin dezakete, guraso eta lagunen konpanian.
Proposatutako txokoren batera heldu ezkero, bertako argazkia eskatzen dugu.
Argazkiak digitalizaturik egongo direnez emailez bidaliko diote Liburutegiko arduradunari. Argazkia bisitaren lekuko izango da . Argazki guztiekin erakusketa bat egin dezakegu kurtso bukaeran.
Txosten honetan Esploratzaile Txikiendako Ibilbide handiak izeneko ekimena proposatzen digu.
Ibilbideetan 3 Lurraldetako bina toki eder aurkezten dizkigute.
5. eta 6. mailako ikasleek Pasaporte honen jabe egin ondoren nahi duten ibilbidea egin dezakete, guraso eta lagunen konpanian.
Proposatutako txokoren batera heldu ezkero, bertako argazkia eskatzen dugu.
Argazkiak digitalizaturik egongo direnez emailez bidaliko diote Liburutegiko arduradunari. Argazkia bisitaren lekuko izango da . Argazki guztiekin erakusketa bat egin dezakegu kurtso bukaeran.
ONDO PASA GURE INGURUKO ONDARE KULTURALA EZAGUTZEN.
Twitterrean literatura egiten denean
Berria egunkarian Ion Olanok artikulo ona idatzi du Twitterraren formatoaren inguruan.
Bertan 140 karaktereko luzerako testuak literatura ere egin daitekela aipatzen du.
6 urte besterik ez duen formato honek aldatu du komunikatzeko, mezuak zabaltzeko, partekatzeko, promoziorako... erak. Baina hortik aparte literatura egiteko bidea dela aipatzen du.
Berria egunkaria
EDURNEZURI:Liburu berria
Egileak: Jacob eta Wilhelm Grimm.
Marrazkilaria: Benjamin Lacombe.
Orrialdeak: 48.
Adina: 10 urtetik aurrera.
Argitaletxea: Ibaizabal
Argitaletxea: Ibaizabal
GABON BUELTAN LIBURUTEGI TAILERRARI HASIERA EMAN DIOGU
Jolas orduetan egiteko Txiste Emanldiak antolatu ditugu.
Hori dela eta hainbat ekintza egiten hasi gara. Esate baterako txisteen liburu erraldoia egin dugu, gustokoen ditugun txisteak bertan idatziz.
Horretarako Liburutegian ditugun Txisteen liburuak irakurri behar izan ditugu.
Hona hemen 5. mailako ikasleak binaka txisteen emanaldia prestatzen.
Hori dela eta hainbat ekintza egiten hasi gara. Esate baterako txisteen liburu erraldoia egin dugu, gustokoen ditugun txisteak bertan idatziz.
Horretarako Liburutegian ditugun Txisteen liburuak irakurri behar izan ditugu.
Hona hemen 5. mailako ikasleak binaka txisteen emanaldia prestatzen.
TEOk 35 URTE BETE DITU

Lehen Ikasleek hain gogoko duten TEO pertsonaia , aurten 35 urte bete ditu.
Hala ere betiko itxurarekin aurkituko dugu liburuetan.
Violeta Denouk eginiko Teon liburuak oso arrakastatsuak izan dira.
Hala ere betiko itxurarekin aurkituko dugu liburuetan.
Violeta Denouk eginiko Teon liburuak oso arrakastatsuak izan dira.
Pertsonai honekin ume asko hurbildu dira mundura: TEO itsasontzian,TEO eskolan, TEO gaixorik, TEO zirkoan,...
Umeek marrazki atsegin eta goxo hauekin errezago hasi dira irakurtzen eta historiak entzuten.
Gure Liburutegian ere aukera daukagu pertsonai honen bilduma ikusteko.
Gure Liburutegian ere aukera daukagu pertsonai honen bilduma ikusteko.
EROSKI CONSUMER ALDIZKARIA: HEZKUNTZA INGURUKO GAIAK
ANIMALIENGANDIK IKAS DEZAGUN
Youtubeko bideo honekin ikasgai asko aztertu dugu . Antzarak eredu moduan erabilita gauzak hobeto egin ditzakegu, esate baterako:
Lana taldean egitearen beharra.
Helmuga bat lortzeko denak elkarrekin askoz hobeto.
Banakako lana askoz ere neketsuagoa.
Ardurak banatzeko beharra eta denen betebeharrak errespetatzea.
Era baikorrean lana gustorago egiten dela.
LAGUN ARTEAN LANA EGIN EZKERO, BIZITZA ASKOZ ERE ERREZAGO BIZIKO DUGULA
5.MAILAKOEK IPUINAK AZTERTZEN
Argazkietan ikusten den bezala 5.mailakoek ipuin ezberdinak taldeka aztertu dituzte.
Bilduma hauetakoak izan dira:
Bilduma hauetakoak izan dira:
- Nur- Futbolzale amorratuak- Geronimo Stilton- Rita- Sos Printzesa- Asterix eta Obelix
Ipuin bakoitzetik iritzi edo komentario asko atera dituzte talde txikian.
Ondoren taldeko bozeramaileak denen aurrean azalpenak egin ditu.
GABONETARAKO IRAKURKETA GIDA
Gabonetan ipuin berriak erosteko ohitura izaten dugu.
Ondoko irudian klikatu ezkero irakurketa gida bat ikus dezakegu
EUSKARAZKO WIKIPEDIAK 10 URTE
Jada 10 urte bete dira wikipedia euskaraz ere osatzen dela. Zorionak denoi tresna interesgarri hau gure esku dugulako eta batez ere lan hori egiten duten bolondresei.
GABONETAN ZINEA EUSKARAZ
ETBk gure eskura hainbat pelikula euskaraz jarri ditu zuzenean ikus ditzakegun.
Ondoren filmen zerrenda jarri dugu gehien gustatzen zaiguna ikus ahal izateko.
- Aupa Etxebeste! (Komedia)
- Kutsidazu bidea, Ixabel (Komedia)
- Nömadak TX (Dokumentala)
- Ander (Drama)
- Zorion perfektua (Drama)
- 80 egunean (Drama)
- Hauskor (Drama, Komedia)
- Bizitzaren orbanak (Drama)
- Obaba (Drama)
- Baso ilunean (Drama)
- Kronokrimenak (Beldurrezkoa)
- Casual day (Komedia)
- Berri ona (Drama)
- Lucio (Dokumentala)
- Nire aitaren etxea (Drama)
- Txokolate apur bat (Drama)
- Hodeiak pintatzeko makina (Drama)
- Go!azen (Musikala)
- Karramarro uhartea (Animazioa)
- Megasonikoak (Animazioa)
- Ametsen lapurra (Animazioa)
- Glup, zabor bizidunak (Animazioa)
- Supertramps (Animazioa)
- Pailazokeriak (Animazioa)
- Betizu eta urrezko zintzarria (Animazioa)
- Cristobal Molon (Animazioa)
- Animal channel (Animazioa)
- Haragijaleen krisia (Animazioa, Komedia beltza)
- Olentzero eta oparien ordua (Animazioa)
- Unibertsolariak, munduaren ertzaren bila (Animazioa)
AURTENGO EUSKARA EGUNA
Oraingo honetan 2. mailako " mundialak" blogean sartu eta berria irakurtzeko aukera izango dugu.
GUK ERE EUSKARAZ- EUSKARAREN EGUNA
Guk ere euskaraz, jakina!!!
Orrialde honetan sartzen bagara euskara gehiago indartzen dugu. Gure argazkiak ere sar ditzakegu horrela EUSKARAREN MOSAIKO ERRALDOIA osatzen lagunduko dugu.
AZTERKOSTA BERE PANELEKIN ITURBURUN
Uraren inguruan 9 panel jarri dizkigute Iturburuko Aretoan ura eta ibaien inguruan gehiago jakiteko.
5.Ako ikasleak begirada bat eman diete horma-irudiei eta bertako esaldi garrantzitsuak atera dituzte.
MUNDUKO IPUINAK LIBURUTEGIAN
Udal liburutegiko eskaintzak zabaltzea interesgarria iruditzen zaigunez, larunbat honetako ipuin kontalaria dakargu gure orrialdietara.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)





















