ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






IRAKURKETA BIKOTEKA

Bikoteka irakurtzea oso era ona dela ikasteko onartu dute 6. mailako ikasleek.


Gustora eta lasaiago irakurtzen dutela diote binaka daudenean


Irakasleari eddo gela aurrean irakurtzen dutenean askoz ere urduriago jartzen direla diote.


Lagunak irakurketaren akatsak ongi zuzentzen dizkiotela aitortu dute.


Begira zelako arretarekin jarraitzen dute irakurketa ikasleek.


Ondorengo argazkian agertzen dira ikasleek aukeratu dituzten liburu batzuk.





KOKO-MOKOAK ARGATXAN

Begira ze ekintza polita egin duten Argatxako ikastolan Ane Sarasketaren laguntzarekin.

Aratusteak badatozela ta, Eibarren baserriz baserri egiten den ekitaldia, gogoratu dute haurrek dantza eta abestien bitartez.



IPUIN KLASIKOAK: ERRAUSKINE





Opor bueltan eta egun osoan zehar ekintza bereziak antolatzen ditugu Iturburun. Saio berezie horien helburua  euskaran errazago murgiltzea da. Hortik aparte lortzen duguna da ikasle guztiek, era ludikoan eta ondo pasatzen hasi daitezela berriz ere, eskolan.

Liburutegian mailaka hiru  saio burutu genituen. Bertan ERRAUSKINE ipuin klasikoa aitzaki bezala erabiliz ikasleak ilustratzaile bihurtu ziren.


CIBERBULLYING-a EKIDITZEKO MATERIAL INTERESGARRIA

Interneten, sare sozialak eta telefoniaren inguruan sortzen diren ondorio txarren aurrean gure ume eta gazteak hezi beharrean gaude.

Arlo hau oso garrantzitsua da ikasleen heziketan, beraz irakasle nahiz guraso bide ezberdinak erabili beharko ditugu arazoak ekiditzeko.


Gaur Blogean Pantallas Amigas izeneko Bloga aurkezten dugu. Bertan material ugari eta gazteei era erakargarrian aurkeztuta daukagu.



INAUTERIAK HURBILTZEN ARI DIRELA

Inauteriak ospatzeko gutxi falta da. Urtero gure Ikastolan euskal koko jantziekin mozorrotzen gara.

Oso lan handia egiten da ikastolan , eta gurasoen laguntza eta bultzadarekin mailaz maila jantzi ezberdina prestatzen da.


Eguen Zuri egunean Eibarko kaleetatik zehar kalejira koloretsu eta alaia egiten dugu. Bertan Mogel Isasiko ikasleekin  eta gehienetan La Salle Zentroarekin elkartzen gara.

Goiko irudian klikatuz gero mailaka ateratzen dugun pertsonaia zer den eta nola apaintzen dugun irakur dezakezu.

GEOPARKEA BIDEOAN

Gure kostaldea iragartzeko oso bideo egokia egin dute. Bertan Deba, Mutriko eta Zumaia herrien artean hedatzen den Geoparkearen berri ematen da. Gure inguru fisiko eta kultura hobeto ezagutzeko beste bide bat dugu .


HAURREN TXIROTASUNAREN KONTRAKO IPUINAK

La Caixak txirotasunaren kontrako kanpaina martxan jarri du, bertan pertsonaia ezagunak umeei  ipuinak kontatzen dizkiete. Bide honetaz alaitasuna eta irudimena eramaten dizkiete haurrei.


Web orri horretan jende ezagunak euren ipuinak ikusi eta entzungo dituzue.




OLENTZEROREN BISITA ITURBURURA

Etxeetara baino lehenago Olentzero  Ikastolara  heldu zaigu .


Ez dakizue zein pozik hartu dugun bere bisita  Iturburun



Kriston emozioa egin digu Urkoko bidetik jeisten ikusi dugunean.



Poliki-poliki jeitsi du aldapa opariz betatako zakuaz.


Harrera hunkigarria egin diogu bere abestia abesten.


Ondoren opariak elkar banatu dituzte: Olentzerok 1 eta 2. mailakoei eta haurrek Olentzerori ere bai.





LIBURU EGOKIEN BILA


Guraso eta familia gehienetan gabon inguru honetan liburu berriak erosten dira.

Merkatuan izugarrizko eskaintza dagoenez, Katalogo eta propuesta ezberdinekin gatoz.

Ondorengo hiru iruditan klikatuz gero eta denporatxo bat hartuta, adin ezberdinentzako ipuin eta materialen artean erabaki dezakezue.






ELKAR Neguko Katalogoa



BEL Gipuzkoako Eskola Liburutegi Blogetik hartuta





POZIK : TTARTTALOREN LIBURU EDERRA


Arrakasta handia izan du gure neska-mutilen artean Ttarttalok argitaratutako liburu honek.

MIES VAN HOUT

Oso egokia izan zaigu arlo ezberdinak lantzeko. Alde batetik sentimentuak eta eurak definitzen dituzten hitzak.

Balio izan zaigu txikiekin irudimena lantzeko eta artista txikiak sentitzeko.




Ikus itzazu adibide ezberdinak.

SARE SOZIALAK HOBETO EZAGUTZEKO

Gure ikasleek sare sozialak  nola eta zertarako erabiltzen dituzten zalantza sarri izaten dugu.

Ondorengo irudian klikatzen badugu Gipuzkoako Foru Aldundiak prestatu duen materiala ikus dezakegu.



Bideo interaktibo honetan mundu horren inguruan oinarrizko gauzak azaltzen dituzte.

Oso era errazean eta ulerkorrean agertzen dira zalantzak, arriskuak, abantailak e.a.

Ikastaro erraz bat bezala antolaturiko material hau gurasoeentzako eskainia dago.




DURANGOKO AZOKA


Asteburu honetan planen artean Durangoko Azoka bisitatzea izaten da. Irudian klikatuz gero Azokako web ofizialean sartzen gara.



BEG blogetik hartuta

AHOTSAK.COM: IKASTOLAN GRABATUTAKO BIDEOA

Ahotsak.com proiektua aurrera eramaten ari direnak,gure esperientzia azaltzea nahi izan dute bideo batean. Bertan ikusiko duzue J.A.Mogel ikastolako haurrek nola eta zertarako aprobetxatzen duten gure nagusien kontu, ipuin eta jakinduria. Argatxako umeek kantu eta jolas ezberdinak ikasi dituzte Ahotsak.com-etik hartuta. Iturburuko ikasleek, berriz, web orri interesgarri honetatik informazioa aurkitzen eta erabiltzen ikasi dute.

XVIII. SAN ANDRES BERTSO PAPER LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

June Eguren eta Iker Arginzoniz pozik eta irripartsu agertzen dira Bertso Paper Lehiaketan irabazleak irten direla jakin eta gero.

1GO SARIA:
JUNE EGUREN ALONSO


IKASTOLARA BUELTAN
Oporrak pasa dira
berriz eskolara
hantxe egongo dira
Ane eta Lara

Gelara sartu gara 
ikasle mordoa
matematikarekin 
hartu dugu loa

Aiza potxin
ez dago zer egin 
matematika 
liburu honekin (bis)

Jolastokira goaz 
asper asper eginda
ez dago arrazoirik
lehenengo eguna da ta.

Aiza potxin
ez dago zer egin
etxeko lan 
aspergarri hauekin (bis)

Doinua : Aiza Potxin


2. SARIA
IKER ARGINZONIZ RICAFRANCA

BERTSOA
Dama horren pausoak
gustaturik noski
ez duela dantzatzen
zortzikuan gaizki

Trai lara lai
zortzikuan gaizki (bis)

Nondinahi somatzen du
soinua hasita
Zergatikan dagoen 
ondo ikasita

Trai lara lai
Ondo ikasita (bis)

Doinua: Ama begira ezazu

Zorionak, June eta Iker, orain ondo prestatu itzazue bertsuok Iturburuko azoka egunerako eta batez ere Eka Kittok antolatutako Bertso Jaialdirako.

GAZTAÑERRE




Aspalditikan ohitura den bezala Eibarren , ikastolan  ere, Gaztañerre eguna ospatu dugu. Horretarako gaztaina erreak jan, abestu eta Euskararen Kanpainari bukaera eman diogu.


Kanpaina horretan gela bakoitzean gaztainondo bat margotu eta bertan gaztainak itsatsi ditugu.






Euskara gehien erabili dituzten gelek gaztaina gehiago margotzea zuten erronka.

Gaztainak begiratzen baditugu emaitza oso ona izan da, errealitatea , berriz, ez dut uste hain ona denik. Euskara erabiltzea sarritan ahazten baitugu.


Lehenengo mailakoek gaztainak jaten




PELIKULA DIBERTIGARRIA: PROP & BERTA

Ostegunetako zinema emanaldietan pelikula  barregarri bat ikusi dugu,  MANTANGORRI bildumatik

ataratakoa. Izena Prop&Berta da.

Irudi animatuen bitartez Sorgin baten gaiztokeriak agertzen dira. Prop-ek eta Bertak, bere behia, abentura

irudimentsuen bitartez euren herriko sorginkeriei aurre egitea lortuko dute.

Hasiera eta Erdi Ziklokoentzako oso aproposa den pelikula dibertigarri honekin balore asko lantzen dira:

laguntasuna, maitasuna, elkarlana,e.a.

TORIBIO ETXEBARRIARI BURUZKO LEHIAKETA

Udal Liburutegiko Blogetik hartuta


Eibarko Udal Liburutegian Toribio Etxebarriaren omenez lehiaketa bat antolatu dute, horrela bere bizitza eta lana hobeto ezagutzera emango dute.
Bi mailetan  banatu dituzte  lehiaketa, hau da : 12 urte arte  eta 12 urtetik gora. Maila bietan galdera sortak egongo dira.
Astero galdera ezberdinak izango dira eta sarituen izenak blog eta web ezberdinetan aurkituko ditugu.
Euskararen Nazionarteko Egunean, abenduaren 3an, bukaera emango zaio lehiaketari Toribio Etxebarriari eskainiko zaion omenaldi berezian.
Gure ikasleek, dudarik gabe, parte hartuko dute lehiaketan.

Datu gehiago jakiteko klikatu irudi gainean.


BELDURTZEKO IPUINAK

Hamabostaldi honetan beldurtzeko ipuinekin gozatzeko astia hartu dugu.

1go mailatik Goi-ziklora sorgin, banpiro, deabru  eta era horretako pertsonaien istoriak entzun, ikusi eta irakurri ditugu.


Hona hemen aukeratutako liburu eta ipuin batzuk.


ANTTON DUESOren PUNKI PERTSONAIA




Oso une barregarriak pasatu ditugu PUNKI komikiko pertsonaiaren gora-beherak ikusten eta  irakurtzen.

Ipurbeltz aldizkariak erabili ditugu pertsonaia honek egiten dituen abenturaz gozatzeko.

Antton Dueso:
 Galtzagorritik hartuta
Antton Duesoren bibliografia jakin nahin izan dugu baina gauza gutxi lortu dugu: hauxe da jaso duguna.

Euskal Herria eta Galiziako hainbat argitaletxetako ehun bat testu liburuetan parte hartu du. Euskal Herria, Katalunia eta estatu mailako hainbat egunkari eta aldizkaritan umore grafikoa eta komikiak egin ditu. Ikus-entzunezkoak, marrazki bizidunak, azalak, kartelak, publizitatea, helduentzako eta umeentzako ilustrazioa... egiten ditu. (Galtzagorri-tik hartuta)

Ondoren ikasle batzuen eritzia entzungo ditugu.



AHOTSAK.COMekoak GUREAN

Iaz hasitako asmoarekin jarraitzen dugu aurten ere, hau da,  AHOTSAK.COM web gunea ikasleei zabaldu
bertako aberastatunez aprobetxatzeko.

Hori jakinda  web gunea kudeatzen duten taldeko bi partaide gure ikasleak bideon grabatzera etorri ziren .





Hasieran  5. mailako ikasleek Eibarko Migel Gallastegi pilotariaren pasarte batzuk entzun eta ikusi zituzten.

Ondoren, bakoitza bere ordenadoren txikian interesatzen zitzaion pasarte edo gai ezberdina bilatzen aritu zen.

Guzti hau egiten ari ginela Ahotsak.com-eko Idoia eta Haizeak bideo grabaketatxo bat egin ziguten euren web orrian txertatzeko asmoz.