ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA
BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.
XAKE TXAPELKETA
ZORIONAK IRABAZLE ETA PARTE HARTZAILE GUZTIEI!!
Arrakasta handia izan du txapelketak eta giro bikaina egon da.
Hurrengo arte!!
XAKE MATE!!
MARTXOAK 8 ATE JOKA DUGU!!
Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko eguna gogoratuko dugu ikastolan.
Aretoan burutuko dugun ekintzan argitasuna emango diogu emakumeei!!
LIBURUTEGIAN berdintasunaren aldeko lemak, ametsak eta aldarrien horma-irudia egin dugu.
ILUSTRAZIO LEHIAKETA
Liburutegian antolatutako "Haur bat espazioan" ipuinaren ilustrazio lehiaketan parte harte dute 3. eta 4. mailako bolondres batzuk. Bi sari mota banatuko ditugu ostiral honetan jolasgaraian: epaimahaiaren saria (6.mailako ikasle batzuk osatuta) eta mailakideen saria (3. eta 4.mailako ikasleak euren mailakideen ilustrazioa bozkatzeko aukera izan dute).
Hala ere, ZORIONAK partehartzaile guztiei, lan bikaina egin duzue denek!!!
10. ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA
Aurten ere Elkarrek ipuin eta ilustrazio lehiaketa antolatu du. Ikastolaren parte hartzea handia bada, Basque Culinary Center-era txango bat irabaz dezakegu. Martxoak 21 baino lehen utz itzazue zuen lanak liburutegian!
Animatu eta parte hartu!!!!
EUSKARAREN EKIMENAK GUINNESSA LORTU DU
Eibarrek Munduko Ginness Errekorra lortu du.
Ekintza herrikoi eta itxaropentsua izan zen. Horrekin hasiera eman zion Eibarko Euskara Planari.
Eguneroko bizitzan gure hizkuntzak leku handiagoa hartuko duela pentsatzen dugu.
Ondoko errepotaian egun hartan ataratako hainbat argazki.
Ondoko errepotaian egun hartan ataratako hainbat argazki.
Ze ekintza polita burutu genuen eibartarrok !!!
DONOSTIAKO LIBURUTEGIEN IRAKUR GIDA
Oporrak hastear daaudela-eta irakur gida interesgarri hau heldu zaigu. Bertan adin guztientzako gomendioak aurki ditzakegu, ikus ezazu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

















