ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






UDAL LIBURUTEGIARI BISITA



Atzo arratsaldez irteera interesgarria izan genuen, hain zuzen Udal Liburutegia ikustea.
Oinez jeitsi ginen, umore onez.


 Bertako arduraduna den Asierrek umeen liburutegiaren antolaketa azaldu zigun.

 Alde batetik , adierazi zigun nola dauden sailkatuta informazio liburuak. Zer adierazten den bizkar etiketan edo txaplatan.


 Ekintza batzuk proposatu zizkigun liburuak aurkitzeko, era erraz eta dibertigarrian aurkitu genituen.


Bertako OPAC (Informatizatutako Katalogoa) erabiltzen erakutsiko zigun, hurrengoan geuk bakarrik aritzeko moduan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario