ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






MARTXOAREN 30etik, APIRILAREN 3arte:

KOMIKIA

Joan zen astean Albert Uderzo hil zen "Asterix eta Obelix" komiki bilduma  aski ezagunaren marrazkigile bikaina. Horregatik aste hau komikiari dedikatzea erabaki dut. Komikia, kontatzeko era bat da, dibertigarria eta irakurterraza gehienetan, marrazkietan oinarrituta non testuak askotan elkarrizketa forma izaten duten.




Bilbon bada komikiari dedikatzen den liburu denda zoragarri bat, "Joker", hemen daukazue bere web gunearen helbidea kuxkuxeatu nahi baduzue.

https://www.jokercomics.es/

ASTERIX ETA OBELIXEN ABENTURA BATZUK:

https://www.youtube.com/watch?v=a9BZ8HboJ2M&t=859s  "Asterix eta Obelix Galiarrak"

BESTE KOMIKI EZAGUN BATZUK:

IPURBELTZ

Ipurbeltz euskarazko komikien aldizkaria izan zen. 1977an sortu zen eta 2008an desagertu.Argitalpena haur eta gazteei zuzenduta zegoen, eta, helburua euskal gizartean euskararen, zabalkundea bermatzea zen komiki eta literaturaren bidez zabalkundea bermatzea zen komiki eta literaturaren bidez. Ikusager argitaletxeak, Euskadi Sioux aldizkariak[1] edo Habeko Mik komiki-hilabetekariak bezala, bertako komikiaren garapena sustatu zuen horrela,


Gabai Gure Herriaren Historia #4 (LUR)Ipurbeltz, galera iragarriagatik ez zoritxar txikiagoa — Eibar.ORG ...

GABAI

Gidoiak R.Castellanok egin zituen, eta marrazkiak Stesok. 24 komikik Euskal Herriaren historia errepasatzen dute, Bilboko bi mutilen azaletik, Gabai eta Kurtis. Gabai da protagonista nagusia, eta Kurtis bigarren mailako pertsonaia zelebre bat. Ez dakit egileak nongoak ziren, baina Kurtis sortu zutenean koitadu betaurrekodun koldar, mesfidati, baxu eta liburu-jale bat marraztu, eta Errealeko jarraitzaile bihurtu zuten, bilbotarra izanda. Niri horrek arreta deitu didan bezala, pentsatzen dut bi mutil protagonista izatean nire adineko emakumeak ez zirela berdin identifikatuko pertsonaiekin.


MAFALDA

Quino argentinarraren ia  60 urte dituen Mafalda ere komikiaren ikurra bihurtu da:
1964tik 1073ra argitaratu zituen "Primera Plana" eta "Siete Días ilustrados" aldizkari eta "Mundo" egunkari argentinarretan. Ordutik gaztelaniatik hainbat hizkuntzatara itzuli dute komikia, oraindik euskaratu ez badute ere.



MORTADELO ETA FILEMÓN

Mortadelo eta Filemón gaztelaniazko komiki sorta arrakastatsua da, Francisco Ibañez Talavera bartzel0narrak 1958ko urtarrilaren 20an sortua, Pulgarcito aldizkarian , Mortadelo y Filemón, agencia de información izenarekin. Izan ere, José Escobar hirikidearen Zipi eta Zaperen aurretik Espainian egindako komiki lanik itzuliena da. Pertsonaia naguasiak Mortadelo eta Filemón bi lankideak dira: lehenengoak mozorrotzeko gaitasun apartekoak, xelebrearena egiten du; bigarrenak serioarena. Euskaraz 196oko hamarkadan argitaratu ziren haien istorioak, Panpin aldizkarian eta Txorizo eta Txistorra izenekin.



Mortadelo y Filemón - 03 - El caso de los gamberros | Episodio ...


ZIPI ETA ZAPE

"Zipi eta Zape" gaztelaniazko inoizko komiki sortarik arrakastatsuenetarikoa da. Jose Escobar bartzelonarrak 1950eko hamarkadaren amaieran sortutakoa. Espainian egindako komiki lanik itzuliena da. Pertsonaia nagusiak "Zipi eta Zape" anaia bikiak dira, eta izena hartzen dute "Zipizape" hitzatik  "nahaste-borraste" edo "iskanbila" esan nahi duena.


Zipi y Zape, ver ahora en Filmin



Georges Remi Hergé izengoitiz ezaguna izan zen Tin tin pertsonaiaren sortzailea. Bruselan jaioa 1907an (Belgika). Aurten 90 urte bete ditu.

Tintín tendrá una nueva película dirigida por Jackson y Spielberghttps://www.youtube.com/watch?v=hHi49EeT3Bs "Tintinen abenturak. Helmuga: ilargia"

Komikiak egiteko baliabide batzuk:

1go  eta 2. MAILA:

"Super patata" : "Augusta handimandiren gutizia arriskutsuak" (Ed:Artur Laperla) 1. zatia.


PROPOSAMENA: Forma ezberdinetan zuek nahi dituzuen aurpegiak egin. Sortu zeuon formak, dibertigarria da! Hutsik dauden  bunbuilo hauetan asmatu esaten dutena:


EGIN ZEURE KOMIKIAK! liburutik Jess Smart Smiley (Ibaizabal)

3. eta 4. MAILA:

"Isaline" L´Hermenierren komikia Yllyak ilustratua Harriet argitaletxearena): "Sorginkeria Izoztua" .


PROPOSAMENA: Aurpegi forma hauei emozioak gehitu. Horretarako fija zaitez ondoko ereduan:


                                              EGIN ZEURE KOMIKIAK! liburutik Jess Smart Smiley (Ibaizabal)

 Gero zeure komikia egin folio batean irudikatutako hutsuneetan. Kontuan izan bunbuiloen tamaina eta formak asko esan diezaioketela irakurleari: Hitz egiten duena nor den, laguna edo arerioa den, builaka edo ahopeka ari den...tresna apropos-aproposa dira testua irakurrita soilik antzeman ezin daitezkeenak antzemateko. Goian daukazue komikiak sortzeko baliabide batzuk.





5. eta 6. MAILA:

"Asterix Italian" René Goscinnyren komiki bilduma aski ezaguna, oraintsu zendu den Albert Uderzoren ilustrazio bikainekin. (Ed:Salvat)

"Sufragista" Mary M. Talbot, Kate Charlesworth eta Bryan Talboten komikia. (ED: La cúpula). Sally Hearthcoten historia Emmeline Pankhursten mugimendu sufragistarekin bat egin zuena emakumearen kontakizuna.





PROPOSAMENA: Zuen poltsikoko komikia sortzea. Horretarako folio A 4 bat 16 zatitan banatu beharko duzue. Kontutan izan bunbuiloen tamaina eta forma. (3. eta 4. mailan azalduta.). Goian dauzkazue komikiak egiteko baliabide batzuk.


EGIN ZEURE KOMIKIAK! liburutik Jess Smart Smiley (Ibaizabal)


EGIN ZURE KOMIKIA ETA ONDO PASA!!


MIÑAN:

Amets Arzallusek Ibrahimarekin batera idatzi zuen  liburuari buruz hitz egiten du, beraien arremana nola sortu zen kontatzen du. Bertan Ibrahima bera ere ikus dezakegu bere historiari buruz hitz egiten. Benetan interesgarria! 

Jarraitu "Miñan irakurtzen edo entzuten, hemen duzue bigarren parteko kapituluak:


2.PARTEA





















No hay comentarios:

Publicar un comentario