Kaixo Iturburu, etxean gaude baina ez diogu irakurtzeari eta historiak entzun eta kontatzeari utziko. Beraz blogg hau izango da gure elkargunea. Hemendik kontatuko dizkizuet astero bezala ipuinak eta pasadizoak. Irakurri, idatzi, margotu, jolastu, etxekoekin barriketan egin, antzerkiak asmatu, amestu eta ahalik eta zoriontsuen pasa itzazue egunak.
MARTXOAREN 23tik-27ra
1go eta 2. MAILA:
"Zapatagorri" (Ed: Denonartean. Pello Añorga eta Jokin Mitxelena) eta "Itsasoa etxe barruan" (Batela bilduma, Harkaitz Cano eta Mikel Valverde)
MARTXOAREN 23tik-27ra
1go eta 2. MAILA:
"Zapatagorri" (Ed: Denonartean. Pello Añorga eta Jokin Mitxelena) eta "Itsasoa etxe barruan" (Batela bilduma, Harkaitz Cano eta Mikel Valverde)
PROPOSAMENA: Hurrengo ipuinetatik gustukuen duzuenaren marrazkia egin. Eskolara bueltatzean erakusketatxo bat antola dezakegu liburutegian zuen marrazki guztiekin. Animo!!
IPUINAK IKUSTEKO LINKAK:
3. eta 4. MAILA:
"Gauza gustokoenak"
PROPOSAMENA: Kartoizko kutxa bat apaindu eta zulotxo bat egin. Akordatzen zaretenean papertxoetan idatzi gehien gustatzen zaizkizuen gauzak. Lagunekin egin nahi dituzuen planak, gurasoekin ezagutzea gustatuko litzaizueken lekuren bat, probatzea gustatuko litzaizueken kirol edo jarduera bereziren bat eta abar...normalitatera bueltatzean zuen lagun eta ingurukoekin partekatu papertxoak, eta martxan jarri planak!! Animo!
"Frederick": Leo Lionniren ipuina, jada klasiko bihurtuta. Egoera txarretan imajinazioa, hitza, kolorea, argia eta elkarrenganako hurbiltasunaren garrantziaz mintzatzen da ipuin hau. Eskura badaukazue irakurri. Bestela hemen doakizue montaiatxo hau irakurtzeko. (Ed: Kalandraka)
5. eta 6. MAILA:
"Miñan", Ibrahima Baldek ahoz eta Amets Arzallus Antiak eskuz idatzitako liburua. (Ed: Susa)
PROPOSAMENA: Eguneroko bat egitea. Ibrahimak bere bizipenak kontatzen ditu liburu honetan. Guk egun batzuk etxean irten gabe pasatu behar ditugun honetan kontatu ditzakegu gure bizipenak. Egunero sentitu duguna, bizi izan duguna, gure pentsamenduak koaderno baten idatzi, esperientzia polita izan daiteke gero denon artean partekatzeko, animatu zaitezte. Bueltan guztionak bildu eta liburu bat egin dezakegu. Animo! Ikusi arte!
"Miñan"kapituloka
1. PARTEA
1. Kapitulua: https://www.youtube.com/watch?v=GXo5G511ZG8
2. Kapitulua: https://www.youtube.com/watch?v=qLiUz8q92t4
3. Kapitulua: https://www.youtube.com/watch?v=C9KxsRsQd1I
4. Kapitulua: https://www.youtube.com/watch?v=SzHoGNCyhLs
5. Kapitulua: https://www.youtube.com/watch?v=jXd4AKuixPw
6. Kapitulua: https://www.youtube.com/watch?v=mAftIzIoePg
7. Kapitulua: https://www.youtube.com/watch?v=kyqdyfa_ynw
8. Kapitulua: https://www.youtube.com/watch?v=H_5GNxv3ahs
9. Kapitulua: https://www.youtube.com/watch?v=A15MQLr4nyQ
10.Kapitulua:https://www.youtube.com/watch?v=o9DpIVJtgb8
11.Kapitulua:https://www.youtube.com/watch?v=hgSVYyotBS8
12 Kapitulua:https://www.youtube.com/watch?v=zzADCHZZphI
13 Kapitulua:https://www.youtube.com/watch?v=C71ClVfEYKA
14 Kapitulua:https://www.youtube.com/watch?v=kqo3xpYV1vs
15 Kapitulua:https://www.youtube.com/watch?v=25chKwsfYm4
16 Kapitulua:https://www.youtube.com/watch?v=Aoll3sRKVV0
17 Kapitulua:https://www.youtube.com/watch?v=pzxoK4PPxgU
18 Kapitulua:https://www.youtube.com/watch?v=konmB7vh_ac
No hay comentarios:
Publicar un comentario