ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






HATZ-MARKAK LIBURUA: IDEIA SORTZAILEA


HATZ-MARKAK Marrazteko Liburuak; Ed Emberley,  erakusten duen teknika jarraituz, udazkeneko eskulan irudimentsuak egin ditugu.


Gure hatzak koloreetako klarionekin zikindu eta gero kartulina beltzetan naturako irudi ezberdinak egin ditugu.

Lan hauek egiteko liburutegi tailerrak aprobetxatu ditugu. Ikasleek benetan gozatu  dute eta ikus itzazue zelako emaitzak lortu ditugun.

                                                       

                                                       







                                                          

FAMILIENTZAKO WEB INTERESGARRIA

Guraso eta irakasleentzako web interesgarri hau   aurkitu dut,  Padres o Nones izenekoa.

Bertan aisialdirako ekintzak eta propuestak ematen ditu, hezkuntza inguruko hainbat berri, osasuna eta elikaduraren atalak ere aurki daitezke. 
Beraz haurren heziketarako ondo datozen hainbat eta hainbat artikulu eta komentario daude .

Aprobetxatu dezagun internetek ematen digun eskaintza zabal hau.




1GO MAILAKOAK IPUIN KONTALARIAK


Begira itzazue 1go mailakoak Midas Erregearen ipuina, euren laguntxoei, kontatzen.



Hasieran, arreta handiarekin, Midas Erregearen historia entzun dute, lehenengo aldiz .

Ondoren gai izan dira gelakoei ipuina berriz azaltzeko.

Ariketa polita ipuina gogoratzeko eta, baita ere,  mintzamena lantzeko.

ARRATEKO TXANGOA :EGUN ZORAGARRIA



Benetan egun ederra igaro genuen atzokoan.

Eguraldia lagun, talde guztiek oinez igo ziren Arratera.

Batzuk Eibartik hasita, Orbetik gora egin zuten, hain zuzen Erdi eta Goi-Zikloko neska mutilak,  azkar igo gainera.
Txikitxuak, berriz, Ixuaraino autobusez igo ondoren Kalamuako maldatik  Arratera joan ziren.




Gosetuta  heldu ginen eta ogitartekoak gustora jan ere.

Ondoren, ez zegoen aspertzeko astirik: harrapaketara jolastu, poliziak eta lapurrak, goman, txabolak eraikitzera, pilotan... danetik egin zuten.

Ordua heldutakoan nagusienak berriz be Orbeko bidea hartu zuten eta beste guztiek autobusez etxera.

Gehienek atzoko irteera ahaztu ezinezkoa izango dute.

ANIMALIEN HISTORIA HUNKIGARRIA


Dagoenekoz eguerdiko liburutegi tailerretan hasi gara.

Lehenengo eguna bezala Hartz eta Pumaren arteko historia hunkigarri hau ikusi dugu. Ikasleek asko gozatu dute irudiekin. Baina hortik aparte sentitu dituzten emozioez hitz egin dute: pena, beldurra, urduritasuna, maitasuna, alaitasuna... Irudien edertasunek ere komentario ugari sortu dituzte.
Era honetako materiala benetan baliogarria da  ikasleekin gozatzeko. Mogel Isasiko liburutegiko blogean aurkitu genuen bideoa.

ZINEMA EUSKARAZ

Hainbat pelikula ikusteko aukera daukagu beheko irudian klikatuz gero.

Aprobetxa dezagun eta joan ikusten gustokoak




LIBURUTEGI TAILERRAK: TXANDAK ETA ORDUAK

Datorren astean Liburutegi Tailerrarekin hasiko gara.

Behean jarri dugu Ordu eta Txanden taula.



LIBURUTEGI TAILERRAK
TXANDAK ETA ORDUAK



ORDUTEGIA
ASTELEHENA
ASTEARTEA
ASTEAZKENA
OSTEGUNA
OSTIRALA
12:30-13:00



5.A/5.B/6.

5.C
13:00-13:30

3.B
3.A
3.C
4.A/4.B
4.C
13:30-14:00

2.B
1.A/1.B *
2.C
1.C/1.B*
2.A



* Talde hauekin  abenduan hasiko gara 



UDAZKEN KOLORETAN:

Plaentxiko eskolako Xirakur  Liburutegi blogetik  bideo eder hau hartu  dugu. Ideia ona iruditu zaigu Udazkenari Benito Lertxundiren musika eta ahotsarekin hasiera ematea. 

Eskerrik asko Mariasun 




MARIMAISTRA EZAGUTU DUGU


Gaur 5.mailakoekin Marimaistraren Bloga ezagutu dugu. Ondo pasatu dute bere erantzun eta kontuekin



Hori dela eta pentsatu dugu guk ere galdera edo zalantza batzuk bidaltzea.

Aprobetxatuko dugu Twitter kontua berarekin harremanatzeko.

NABAR: HARTZ IPUIN KONTALARIA


Talaia Bordari Mediatekako Blogari esker webgune hau ezagutu dugu. Oso ona iruditu zaigu ipuin pila batera atea irekitzen digulako. Alde batetik kontutan izan behar dugu 7 hizkuntzatan agertzen direla ipuinak, bestetik formatu ezberdinetan ere bai.


1GO MAILAKOAK LIBURUTEGIAN

Gaur hasi dira 1-Akoak , Maixu Jesus Mariren laguntzarekin,  liburutegira etortzen.
Argazkian agertzen diren bezala ilusioz beteta etorri dira bertako "Magiaz" gozatzera.
Hasieran MIKELEN  IPUINA entzun dute, ondoren Alfabetoaren abestia   abestu dute  eta bukatzeko "Bokalen Kanta" ikasi dute.


Maixu Jesus Mariren Ikasleak


Aste honetan beste 1go mailako gelakoen bisita izango dugu liburutegian , argazkiak txertatzen joango gara.

Andereño Virginiaren Ikasleak



URAK DAKARRENA: TOTI MARTINEZ DE LEZEA

Uda honetan Toti Martinez de Lezearen Urak Dakarrena liburua irakurtzen  une ederrak eman ditut.
Ipuin bilduma honetan idazleak euskal emakumeen memoria berreskuratzen du. Bertan hogeita hamabost kondairen bitartez Baionatik Muskiraino istoria ezberdin asko kontatzen dizkigu.


Urak dakarrena

Kondaira guztien artean 3 gogoratzen ditut bereziki:
  • "Praileaitzeko Andre Jakintsua" Gure bailadan kokatuta dagoen Praileaitzeko emakume bereziaren inguruko istorioa. 
  • "Kastitate Gerrikoa". Istoria harrigarria antzinako emakumeen sexualitatea agerian uzten duena.
  • "Saminaren Oroitzapena" Saturrarango presondegian gerran bizi izandako testigantza gogorra.
Kontaketa guztietan emakumeak dira nagusi eta gutxitan azaldutako  gertaerak eta ikuspegia era atseginean irakur ditzakegu.

Liburu aproposa izan daiteke bigarren hezkuntzan irakurtzeko, horrela ikasleek Euskal Herriko  historian murgildu daitezke erraz eta gozatzen.

Eskerrak eman behar dizkiot nire lankide eta laguna den Izaskun Mazari  liburu honetara hurbildu nauelako .

TXANELAKO AURKEZPENA 2.MAILAKOEI




Gaur 6.Bko ikasleek txikiei aurkeztu behar diete zenbat gauza polit ikasiko dituzten hurrengo urteetan.

TILDEEKIN JOLASEAN



Tildeak ondo jartzen ikastea ez da urte baten lortzen den  konpetentzia .

kasleek hainbat urte behar dute hitzetan tildeak  behar bezala jartzeko.

Eroski Consumer aldizkarian Artikulo honetan programa ezberdinak aurkezten dituzte.

Opor garaian ere bai,  haurrek era honetako jolasak  fitxak baino gustorago egin ditzakete

Horregatik interesgarria iruditu zaigu errekurtso hau agertzea.

Irudi gainean klikatuz gero sareko  jolas eta programa batzuk  aurkituko ditugu.


Eroski Consumer Aldizkaritik aterata


ESKULANEKIN JARRAITZEN

 Ikasturtean zehar, txanelako proiektuekin lotuta, eskulan pila egiten dute ikasleek.
Beheko argazkietan laburpen txiki bat egin dugu .
1.mailako hormirudia
1. mailako erromatarren eraikuntza

2. mailako hormirudia

2.mailako hormirudia


3. mailako eskulana
3. mailako ekosistema hormirudia

4.mailako eskulana

4. mailako collagea

5.mailako zirkulazio-aparatuaren eskulana

5.mailako nerbio-sistemaren eskulana


ESKULAN BIKAINAK ITURBURUN

Urtean zehar hainbat eskulan egiten da ikastolan. Maila bakoitzak bere lan eta irudimena agertzen dute eskolako horma eta baztarretan.

6. mailako azken hilabeteko eskulanak
 Ikastolatik kanpo ere bai gure ikasleek parte hartzen dute herriko lehiaketa eta ekintzetan.
Aurtengo San Juanetako kartel lehiaketan; 11 eta 14 urte bitarteko atalean, 6. mailako Iker Arginzoniz irabazle irten da, "Supean" izeneko kartelarekin.
Iker Arginzoniz San Juanetako kartel lehiaketako irabazlea

San Juanetako kartel irabazleak


ETXERAKO LANAK: LARREGIKOAK OTE DIRA?


Eroski Consumer aldizkarian artikulo interesgarri asko aurkitzen dugu. Atalen artean Hezkuntza Arloari eskainia sarritan irakurtzen dugu.

Beheko irudietan klikatuz gero etxerako lanen inguruan dauden eritzi eta azterketa ezberdinak irakur ditzakegu.
Euskarazko artikulua


Artikulu biak jarri ditugu ikuspegi ezberdinak ematen dituztelako.

Gaztelaniazko artikulua

"IRENE" LABURMETRAIA: IRAKURKETA ETA IRUDIMENA

Xirakur Soraluzeko Eskolako Blogean  Bideo hunkigarri hau ikusi dugu.




Dominikar Errepublikan aurten antolatutako Liburu Azokan irabazle irten zen laburmetraia hau. Irene izeneko pelikula honen egilea Alejandro Hiraldo da.Bertan irakurketa, irudimenaren bitartez; beste mundu batera eramateko balio duela, ikusten da.

MITOLOGIAREN ATEA: 6. mailakoen TXOTXONGILO EMANALDIA


Oraingo honetan  oso ikasle irudimentsuak ditugula argi gelditu da.

Liburutegi tailerrean 6.mailako Malen Alkorta, Irati eta Lore Alvarezek; txotxongilo antzerki barregarri bat asmatu dute.




Antzerkiaren izena Mitologiaren atea izan da. Bertan Tartalo, Basajauna eta Lamia agertzen baitziren..


Baina pertsonaia nagusia Txanogorritxo zen, berak narradorearen papera betetzen zuen eta Mitologiaren mundura sartzen gintuen.



Ikus ezazue zein gustora dauden istoria entzuten.






EIBARKO HEGAZTIEN INGURUKO EKITALDIA



Oraingoan ere ze ondo igaro dugun Eibarko Hegaztien inguruko ekitaldian.

Izen bereko liburua erakustera bere egilea, Asier Sarasua etorri zen eta hainbat azalpen eta gauza bixi kontatu zizkigun.

Ikasi ere asko egin dugu hegazti eta  naturari buruz.

Hegaztien irudiak nola egin daitezken ere jakin genuen Leire Kareagari esker. Bera baita liburuaren laminak egin zituena.

Leireren azalpenen bitartez ilustrazioen historian murgildu ginen, horrela gauza asko ulertu genuen.

IÑAKI G.HOLGADO ILUSTRATZAILEA


Egun hauetan Ilustratzaile honen pertsonaia sinpatiko batzukin gozatu dugu : TXINTXO eta DEMONTXO.

Aspaldi Ipurbeltzen argitaratu arren, orain arte ez dugu denporarik hartu pertsonaia hauen istoriak aztertzeko.







Iñaki Holgado ilustratzailearen beste bi liburu ditugu liburutegian: Kulerozahar eta Nobio bat nire amarentzat.


IPURTERREKO IPUIN IRABAZLEAK