ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






Resultado de imagen de letra IResultado de imagen de letra NResultado de imagen de letra AResultado de imagen de letraUResultado de imagen de letra TResultado de imagen de letra EResultado de imagen de letra RResultado de imagen de letra IResultado de imagen de letra AResultado de imagen de letra K



Resultado de imagen de inauteriak kartelak

INAUTERIEN JATORRIA
Paganismoan eta antzinako mundu-ikuskeran sustraiturik badaude ere, bereziki zeltiar kulturako elementuekin loturik, geroagoko beste kultura, erlijio eta ohiturekin izandako elkarreraginaren emaitza dira inauteriak, eta bereziki kristautasunaren baitan kokatu behar dira, Garizumarekin loturikErdi Aroko alderantziketa-jaiek ere bere eragina izan dute toki batzuetako inauterien erritu zenbaitetan. Azkenik, kultura burges hiritarren exhibizionismoa ere hirietako inauteriak moldatzeko osagai garrantzitsua izan da.

Inauteriak Saturnalia eta Lupercalia erromatar jaiekin ere lotu dira. Saturnalia jaietan normalean baimendu gabeko jokabideak onartzen diren eta hiritarrek klase sozialak ahaztu eta oturuntzak ospatzen zituzten elkarrekin. Jai horietan printzea ere izendatzen zen, egungo inauteri askotan dauden errege eta erreginen antzera. Printze honen zeregin nagusia jaiak ospatzen zituztenei zentzugabeko aginduak ematea zen. Lupercalia jaiak otsailean ospatzen ziren eta ugalkortasunarekin zeuden loturik.

Euskal Herrian zaratarekin lurra esnatzeko deia zegoela uste izan da eta horregatik ereite jai batekin harremandu da inauteria askotan. Horren adibideak ikusi ahal dira Sakanako inauterietan: (Olaztin zimaurra botatzen da gurdi batetik eta Altsasuko momotxorroek goldea erabiltzen dute lurra esnatzeko. Ituren eta Zubietan, berriz, joaldunak ateratzen dira, zarata eginez, erritmo jakin bati jarraiki. Hainbat herritan,pertsonaia doilor jakin bat egiten da erru kolektiboaren petzero, esaterako, Arabako Porretero izeneko pertsonaia, zeina epaitu eta putreek jan dezaten errekara botatzen den.
Egun hiri inauterietako osagai nagusiak mozorroamusika eta dantza badira ere, inauteri tradizonaletan ekintza-esparru zabalagoa zegoen: txantxak, zarata sortu, eltzeak puskatu, elkarri ura, zahia, irina eta beste gauzak bota, puxikaz eta makilez jo, txakur eta katuen buztanei gauzak lotu, oilarrekin jolastu, etxez etxeko eskeak egin ondoren oturuntzak, iseka egin, irainak bota, sekretu eta zurrumurruak zabaldu eta abar.

Beste batzuen arabera, udaberriaren hasierarekin lotzen dituzte, eta, beraz, jai hauek duten kutsu kristaua ondorengo bilakaera bati zor zaio. Inauterietan izaki mitologiko gaiztoak uxatzen ziren eta zarata handia ateratzeko baimena zegoen. Kristautasunak jaiak bereganatu eta arestian aipatu diren jaiaren denbora-mugak jarri bide zituen.

"Inauteria, natura gizakiaren kontra" Edu Zabala Garagartzaren liburua

file:///C:/Users/pc/Downloads/booktegi_Inauteria.pdf


ARATOSTEAK EIBARREN:

Aratuste asteburuaren aurreko Zapatuan baserriz-baserri hainbat txoko bisitatuko dituzte Eibarko Kezka dantza taldekoek. Goizean goiz abiatuta baserri bakoitzaren aurrean dantza emanaldia egin eta koko-eskea egiten dute egun osoz. Arratsaldean Eibarko kaleetara iristen da koko-dantzari eta koko-marruen konpartsa, eta bertan ibiltzen da aratusteek ohikoa duten jai giroan musika eta dantzarekin.
Aratuste tradizionala da eta bere pertsonaietan oinarritua, Eibarkoa. Plazaratzen dituzten koko-dantzari eta koko-marruak bertakoak dira, bereziak eta nortasun propioa dutenak, baina aldi berean inauteriaren izpiritu tradizional eta europarrean oinarrituak eta testuinguru horretan bete-betean txertatzen direnak. Eibarko aratusteen inguruan erabili izan diren zenbait ohituretatik jaso dituzte su berria pizteko erabiltzen dituzten txinpartak.

Eibarko baserrietatik egindako koko eskeak:

  
    



"Koko moko zaria bete moko gibel-gibel, afarittarako.Dirua baneuka, patrikarako."

"Ala, ala, hauxe da karnabala
guazen guazen gosetu ein garala.
Hau etxiau luze gorde daixala!"









Oier Araolazaren hitzaldiaren zati bat koko eskea eta koko dantzaren inguruan:




Euskal herrian inauteria tradizio handiko jaia da hainbat herritan ospatzen da eta herri bakoitzak bere pertsonaiak ditu, hemen ezagunenetariko batzuk:
Fitxategi:Inauterietako pertsonaia nagusi batzuen infografia.pdf
Gure Eskolan Euskal inauteriak poz handiz bizi ditugu:
Bizkaiko zenbait herritan ere ospatzen dituzte aratosteak. Durangon orain dela urte batzuk berreskuratu zen edo berrinterpretatu zen ohitura: Surrandiena
Mundakako aratusteetan Atorrez aparte Laminek dute garrantzi berezia. Azpimarratzekoa da beraz festa honetan emakumearen protagonismoa.

Araban   Zalduondoko inauteriak ezagunak dira: Markitos da pertsonai nagusia.

Zubietako inauteriek ihaz bete zuten mendea: Joaldunak dira nagusi.


Lantzeko inauteriak: Miel Otxin da pertsonaia nagusia.
Hona hemen ipuin bezala Txikienei kontatua:

https://www.youtube.com/watch?v=AC-O7I1MdMU
Gaztelerazko Lantzeko inauterietako kronika zehatza:



ATSOTITZA"Otsailean, katuak ere arrain eskean"

No hay comentarios:

Publicar un comentario