ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






SANTA AGEDA

Zorion etxe hontako denoi
oles egitera gatoz
aterik-ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.

Ez gaude oso aberats diruz
ezta ere oinetakoz,
Baina eztarriz sano gabiltza
ta kanta nahi degu gogoz.

Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna
etxe guztiak kantuz pozteko 
aukeratua deguna.

Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.


SANTA AGEDA

Santa Agata jaia edo Dona Agata jaia, euskalkietan Santa Ageda bezperaAgate Deuna jaia, Santa Ageda eskea eta Santa Ageda batzea izenez ere ezaguna, Euskal Herrian eta Espainiako zenbait tokitan ospatzen den jai herrikoi tradizionala da, Agata Cataniakoaren omenez otsailaren 5ean eta bezperan ospatzen dena, egun horretan Eliza Katolikoaren santutegiko santu haren omenezko eguna denez. Euskal Herriko herri askotan, ohitura da egun horretan edo bezperan herrietan kopla zaharrak kantatu, makilekin lurra joaz erritmoa markatzeko, diru edo janari eskean, jantzi tradizionalekin eta kriseilua lagun. Koplako bertsoak koblakari bakar batek abesten ditu maiz, eta taldeak leloa. Antzina, mutil gazteak soilik ibil zitezkeen Santa Agata eskean, baina XX. mendeko azken hamarkadez geroztik emakumeek eta adin talde guztietakoek ere parte hartzen dute. 



Eibarren be ohitura honi eusten diogu oraindik. Bejon dagizuela!





No hay comentarios:

Publicar un comentario