ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






TINTINEN PELIKULA ETA KOMIKIA


Tintin komikiko pertsonai ezaguna zinemara eraman du Spielberg zuzendariak.
Azken asteburuan Eibarko karteldegian ikusi ondoren, gure liburutegiko eskaintza aprobetxatu dugu eta komiki honi errepasotxo bat eman diogu. Pelikula "Adarbakarraren Sekretua "izeneko komikian omen dago oinarrituta.



Ondorengo argazkietan agertzen dira 4. mailako ikasleeak Tintinen Komikiak irakurtzen.  






DURANGOKO AZOKA


Durangoko Azoka hasteko hilabetea falta denean , aukeratutako txartelaren berri eman nahi dizuegu.

MUNDU HOBEA DENONTZAT

Munduko Pobreziaren aurkako eguna ospatzen zela eta ipuin eder bat ikusteko eta irakurtzeko  une hartu dugu.

1go mailatik 6. mailara gelaz gela liburu hau aztertu dugu.

Egia esanda, ikasleek  arreta handiarekin jarraitu dute ipuin irakurketa .

AHOTSAK.COM

Azken urtetan Badihardugu taldeak, lan handia egin du ,  ehundaka pertsonen esperientziak, kontuak, kantak, ipuinak e.a batzen. 
Jasotako zintak eta bideoetan euskalki ezberdinak garrantzi berezia dute. Bertan ikusten baita euskararen aberastasuna herri eta euskualdetan.



Material ugari eta interesgarria aurkitu dezakegu orrialde honetan.

GIPUZKOAKO HISTORIA IPUINEN BITARTEZ

Gogoratzen dugu ipuinen bitartez Gipuzkoako Historia oso egoki kontatzen digutela ELKAR argitaletxeko bilduma honetan.

Irudi gainean klikatzen badugu Orokietako Herri Eskolako Babelia Liburutegian txertatutako lana ikusiko duzue.

LIBURU LAGUNEKIN JARRAITUTA

MIKEL ALBIZURI ren liburu laguna EL DESCUBRIMIENTO DE AMERICA da.














Kaixo, hau nire liburu laguna da.
Gomendatzen dizuet irakurtzea barre pila bat egingo duzuelako Geronimo eta bere familarekin
denborako bidaian .
Geronimo eta bere familiak katu piraten aurka doaz.
Katu piratak denbora aldatu eta aberatsak izan nahi dute.
Ikusi eta irakurri zelan geldiarazten dituzten.

Origami- papiroflexia- paper tolesketa



Kaixo,  ni Andrea Gorosabel naiz:
Hemen agertzen naiz Mikelekin  Paper-tolesketa hormirudiaren ondoan.
Liburutegi tailerrean hainbat irudi egin ditugu teknika honekin.
 Uste dut origami oso dibertigarria dela . Origamian gauza
 oso harrigarriak egiten direlako papelekin, eta batzuk oso zailak direlako.

AGUR!!

Kaixo, ni Mikel Albizuri naiz.
Nirezat origamia oso gauza dibertigarria da. Origamian  gauza dibertigarri asko egin daitezke.
Sartu interneten  (Youtuben) eta anima zaitezte irudi berriak egiten: arrainak, txoriak, bihotzak, lorak,e.a

AGUR!!

UDAL LIBURUTEGIARI BISITA



Atzo arratsaldez irteera interesgarria izan genuen, hain zuzen Udal Liburutegia ikustea.
Oinez jeitsi ginen, umore onez.


 Bertako arduraduna den Asierrek umeen liburutegiaren antolaketa azaldu zigun.

 Alde batetik , adierazi zigun nola dauden sailkatuta informazio liburuak. Zer adierazten den bizkar etiketan edo txaplatan.


 Ekintza batzuk proposatu zizkigun liburuak aurkitzeko, era erraz eta dibertigarrian aurkitu genituen.


Bertako OPAC (Informatizatutako Katalogoa) erabiltzen erakutsiko zigun, hurrengoan geuk bakarrik aritzeko moduan.

FUTBOL INGURUKO LEHIAKETA


Bi astetan iraun duen futbol inguruko galdeketari bukaera eman diogu. Jolastorduan atera ditugu irabazleak. Galdera hauei ondo erantzuteagatik opariak jaso dituzte.

  • Zein hiritan dago "Reino de Navarra" estadioa?
  • Zein da "Atletic de Bilbao" taldearen aurtengo entrenatzailea ?
  • Zenbat lagun sartzen dira Anoetako futbol-zelaian?
Lehiaketan 93 ikaslek hartu dute parte , horregatik zozketa egin behar izan dugu.
Hemen agertzen dira sarituak. ZORIONAK!!!


LIBURU LAGUNA

 IRATI ALVAREZek  BRUJAS Y HECHIZOS  liburu lagun bezala du


Brujas y hechizos-edelvives argitaletxea
Oso liburu polita da, eta  bertan erderaz  esaera hau esaten du
"Si este libro ha llegadoa tu poder por error , cierralo inmediatamente y huye.Si , no obstante, decides leerlo, piensalo bien;¡es un libro maldito!"
Liburu hau gomendatzen dizuet;beldurgarria delako. 

Aupa!! anima zaitezte!!
Irati Alvarez 5A





CASSANDRA SILVAK   liburu lagun bezala PAKO BELEA du





PAKO BELEA  :MATXINSALTO BILDUMA

Liburu honen izena Pako Belea da, liburu ederra da. Hemen duzue laburpen txiki bat:
Pako Beleak etxe batean ikasi zuen hizketan .Herrian  berri ugari egin zituen: kateak lapurtu , leihok zikindu , kuleroak behera bota , umeen bokadiloak jan...Gaiztokeri pila bat
¡¡ANIMO IRAKURKETA HORRETAN!!
CASSANDRA SILVA 5A



ELENE GISASOLAK "EL CLUB DE LOS BICHOS RAROS" aukeratu du liburu lagun bezala


                                    EL CLUB DE LOS BICHOS RAROS

Nire ustez oso-oso dibertigarria da eta marrazki asko ditu. Asko disfrutatzen dut liburua irakurtzen eta gainera oso barregarria da.
Liburu hau hontaz doa: mutiko bat ikastolaz aldatzen da eta lanak egiteko hirunaka jartzen ziren, baina berari ez zitzaizkion oso ondo jausten...

ELENE GISASOLA 5.B


NAIA SAEZek  NUR ETA ALFONBRA HEGALIA du  gustokoen.



NUR ETA ALFONBRA HEGALARIA

NUR eta alfonbra hegalaria misterio eta abentura askoko liburu zoragarri bat da.
Beste NURen liburu guztiak bezala, oso entretenigarria eta erraz irakurtzekoa da.
Nik liburu hau, abenturazale guztiei gomendatuko nieke.
Hemen duzue laburpen txiki bat:
Nur Txinan bizi da eta azokako alfombra denda txiki batera doa, han abentura bitxi eta polit asko izaten ditu.

Animatu eta irakurri denok, merezi du eta!!!

NAIA SAEZ. 5.B

IRAKURKETA GIDA EZBERDINAK


Irakurketa gida ezberdinak jarri ditugu gure blogean . Haurrei liburu berriak erosteko asmoa baldin baduzu, hemen eskeintza ezberdinak.





HIPERAKTIBITATEAREN AURREAN ZER EGIN?


Irakasleei eskeinitako aholkuak hiperaktibitatea duten ikasleekin 



Beheko irudietan klik eginez gero gurasoeentzako aholkuak aurkitzen ditugu.



KILOMETROAK AZPEITIN


Ondorengo irudian klik eginez gero Kilometroen inguruan behar dugun informazioa zehatza jakin dezakezu:


Besteak beste: IBILBIDEA, EGITARAUA, JANTOKIAK, BIDEOKLIPA....

LIBURU DIGITAL UGARI ESKURAGAI

Irudiaren gainean klik eginez gero irakurtzeko beste era bateko materiala eskuragai izango dugu.



Badakigu liburu digitalen irakurketarako beste bide batzuk urratzen ari direla. APROBETXA DEZAGUN!!!

UDAL LIBURUTEGIKO EUSKAL LIBURU ESKAINTZA


Beheko Irudian klikatuz gero  Udal Liburutegiak haurrentzako egin duen euskal liburuen eskaintza ikusiko dugu.

ORIGAMI UMEENTZAKO

P

LUIS PESCETTI



Luis Pescetti artista argentinarra aurkezten dizuet. Liburutegian bere agerpen batzuk( Ipuin kontaketa, olerkia...) ikusi ditugu. Orain blogean ere jartzeko gogoa izan dut. hemendik bere web orrira sartu gaitezke.  INTERESGARRIA 

BLOGA ERE OPORRETAN

Ikasleen oporrekin batera gure blogak ere oporrak hartu ditu. Dena dela, zerbait atsegina edo liburutegirako  interesgarria aurkitzen badut, zalantza gabe udan ere txertatuko dut blogean.

ONDO IZAN , ETA ASKO GOZATU!!!!

TIGRETZIANOREN JAIOTZA: TXOTXONGILO EMANALDIA

Liburutegi tailerrari amaiera polita emateko 6. mailakoek prestatu  dute txotxongilo  saioa. Ikusteko aukera izan dugu.



Lehenengo mailako ikasleek ikusi ahal izan dute. Eta oso ondo pasatu ere bai.
Hona hemen pertsonaiak





FLORENTINA            POPINS







KUKITO                                FLIPI






MARKUKIANA 
  TIGRETZIANO








Jakin ezazue txotxongilo polit hauek egiteko TTarttaloren Mozorroen Festa liburuxka erabili dugula. Pila bat pertsonai asma dezakezue, 

LIBURUTEGIARI KRITIKA



Aprobetxatu dugu 5. mailakoek gaur azken tailerra zela, kurtsoari begirada bat emateko eta hurrengo  urtean zertan hobetu dezakegun komentatzeko.



    Hasieran  jarri  dituzte gustatu zaizkien gauzak:
    • Liburu erraldoia egitea
    • San Blas bertsoaren lehiaketa
    • Kimonoen desfilea eta Japoniako egunaren inguruko ekintzak
    • Luis Pescettiren kontakizunak
    • Kanpaiaren ideia
    • Eskulanak egitea
    • Lehiaketak egitea
    • Liburuak irakurtzea
    Ondoren  komentatu dute zer ez zaien gustatu:
    • Tailer batzuk galtzea
    • Jolastordu batzuk galtzea
    • Biblioburroren bideoa
    • Virginiaren ipuin batzuk
    • Bertso jaialdiaren entsaioa

    Hona hemen datorren urterako proposatzen dituzten gauzak edo ekintzak:
      • Gehiago irakurtzea
      • Antzerki gehiago egitea
      • Lehiaketa gehiago egitea
      • Liburu berriak eta politak ekartzea 
      • Arbela erabiltzeko saio bereziak
      • Mendira gehiagotan joatea
      • Eskulan gehiago egitea
      • Beste ekintza mota batzuk
      • Ondo pasatzea
      • Kanpai berri bat isiltasuna maila hobea izateko
      • Tailarrean denpora gehiago egotea

    ILUSTRAZIO LEHIAKETA (ELKAR)



    Iaz bezala aurten ere liburutegi tailarreko ikasleek parte hartu dute ELKAR argitaletxeak antolatu duen
    ilustrazio lehiaketan. Horretarako "Josetxo Arginaren "ipuina irakurri ondoren irudimena martxan jarri zuten
    eta marrazki politak egin zituzten.