ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






HIPERAKTIBITATEAREN AURREAN ZER EGIN?


Irakasleei eskeinitako aholkuak hiperaktibitatea duten ikasleekin 



Beheko irudietan klik eginez gero gurasoeentzako aholkuak aurkitzen ditugu.



KILOMETROAK AZPEITIN


Ondorengo irudian klik eginez gero Kilometroen inguruan behar dugun informazioa zehatza jakin dezakezu:


Besteak beste: IBILBIDEA, EGITARAUA, JANTOKIAK, BIDEOKLIPA....

LIBURU DIGITAL UGARI ESKURAGAI

Irudiaren gainean klik eginez gero irakurtzeko beste era bateko materiala eskuragai izango dugu.



Badakigu liburu digitalen irakurketarako beste bide batzuk urratzen ari direla. APROBETXA DEZAGUN!!!

UDAL LIBURUTEGIKO EUSKAL LIBURU ESKAINTZA


Beheko Irudian klikatuz gero  Udal Liburutegiak haurrentzako egin duen euskal liburuen eskaintza ikusiko dugu.

ORIGAMI UMEENTZAKO

P

LUIS PESCETTI



Luis Pescetti artista argentinarra aurkezten dizuet. Liburutegian bere agerpen batzuk( Ipuin kontaketa, olerkia...) ikusi ditugu. Orain blogean ere jartzeko gogoa izan dut. hemendik bere web orrira sartu gaitezke.  INTERESGARRIA 

BLOGA ERE OPORRETAN

Ikasleen oporrekin batera gure blogak ere oporrak hartu ditu. Dena dela, zerbait atsegina edo liburutegirako  interesgarria aurkitzen badut, zalantza gabe udan ere txertatuko dut blogean.

ONDO IZAN , ETA ASKO GOZATU!!!!

TIGRETZIANOREN JAIOTZA: TXOTXONGILO EMANALDIA

Liburutegi tailerrari amaiera polita emateko 6. mailakoek prestatu  dute txotxongilo  saioa. Ikusteko aukera izan dugu.



Lehenengo mailako ikasleek ikusi ahal izan dute. Eta oso ondo pasatu ere bai.
Hona hemen pertsonaiak





FLORENTINA            POPINS







KUKITO                                FLIPI






MARKUKIANA 
  TIGRETZIANO








Jakin ezazue txotxongilo polit hauek egiteko TTarttaloren Mozorroen Festa liburuxka erabili dugula. Pila bat pertsonai asma dezakezue, 

LIBURUTEGIARI KRITIKA



Aprobetxatu dugu 5. mailakoek gaur azken tailerra zela, kurtsoari begirada bat emateko eta hurrengo  urtean zertan hobetu dezakegun komentatzeko.



    Hasieran  jarri  dituzte gustatu zaizkien gauzak:
    • Liburu erraldoia egitea
    • San Blas bertsoaren lehiaketa
    • Kimonoen desfilea eta Japoniako egunaren inguruko ekintzak
    • Luis Pescettiren kontakizunak
    • Kanpaiaren ideia
    • Eskulanak egitea
    • Lehiaketak egitea
    • Liburuak irakurtzea
    Ondoren  komentatu dute zer ez zaien gustatu:
    • Tailer batzuk galtzea
    • Jolastordu batzuk galtzea
    • Biblioburroren bideoa
    • Virginiaren ipuin batzuk
    • Bertso jaialdiaren entsaioa

    Hona hemen datorren urterako proposatzen dituzten gauzak edo ekintzak:
      • Gehiago irakurtzea
      • Antzerki gehiago egitea
      • Lehiaketa gehiago egitea
      • Liburu berriak eta politak ekartzea 
      • Arbela erabiltzeko saio bereziak
      • Mendira gehiagotan joatea
      • Eskulan gehiago egitea
      • Beste ekintza mota batzuk
      • Ondo pasatzea
      • Kanpai berri bat isiltasuna maila hobea izateko
      • Tailarrean denpora gehiago egotea

    ILUSTRAZIO LEHIAKETA (ELKAR)



    Iaz bezala aurten ere liburutegi tailarreko ikasleek parte hartu dute ELKAR argitaletxeak antolatu duen
    ilustrazio lehiaketan. Horretarako "Josetxo Arginaren "ipuina irakurri ondoren irudimena martxan jarri zuten
    eta marrazki politak egin zituzten.




    CONSUMER ALDIZKARIAN LIBURUTEGIAK AZTERGAI


    Consumer aldizkariak  liburutegi eta liburuen inguruan egin duten monografikoa azaltzen dugu.

    Irakurketaren inguruan ere gauza interesgarriak agertzen dira

    KULTURARTEKOTASUNA

    Ikasleen artean hainbat herri ezberdinetako ikasleak ditugu: Peru, Etiopia, Txina, Portugal, Bulgaria, Kolonbia, Brasil, Bolivia, Ekuador, Argentina, Venezuela eta Maroko.

    Beste nazionalitateetako ikasleek euren gogorapenak, ohiturak, bizipenak e.a. kontatu dizkigute saio ezberdinetan.



     Saio hauek aprobetxatuz liburu eta material ezberdinen erakusketa jarri dugu.



    ONDOREN MULTIKULTURALITATEA LANTZEKO LIBURU EGOKI BATZUK.

    IPURTERRE LEHIAKETAN IRABAZLEAK


    Eta Kittok...antolaturiko ipuin lehiaketako sari banaketan bi ikaslek jaso zuten saria: Jone Arakistain (5.B) eta Maddi Beraza (3.A).



    Eurekin batera gelakideek aukera izan zuten Unibertsitate Laboraleko aretoan eginiko  saioan parte hartzeko.

    Hemen dituzue neskak poz-pozik jasotako opariak erakusten.



    GAUR BE EUSKARAZ


    Hasiera ederra hiruhilabete honetan ere bai.

    Egun osoa ekintza bereziak aprobetxatuta, euskaraz ondo pasatu ahal izan dugu.

    1.go Mailakoek  "HIRU TRIKU, HIRU TRUKU" ipuina entzun ondoren


    Ibaizabal argitaletxeak oparitutako piñata ireki dute.



    Bertan zetozen opariez apainduta  aurkitzen ditugu.


    Ondoren 2. mailakoak ez dira gutxiago izan eta Xabier Mendigurenen ipuina arreta handiz entzun dute.


    Bukatzeko 3. mailako neska-mutilek oso gustora entzun dute ipuina ere bai.


    KORRIKA TXIKIKO JAIXA


    Korrika handixa gabian zetorrelako Eibarko umeok arratsaldez ospatu genuen geure Korrika.

    Ikastolako neska-mutilak ederto apaindu ziren euren petoekin.


    Hemen gaude denok prest  Lekukoak Aldatzeko ikasleei hartzeko.

    Amaiur Cristobal, 2.Bko neskak,  lekukoa eramateko ohorea izan zuen.



    LIBURUAREN EGUNA: Un abrazo de las bibliotecas



    Egun aproposa blog berri bat ezagutzeko: BIBLIOABRAZO



    COSAS DE MARTI: Blog ederra



    Ez dut Marti ezagutzen. Bere perfilak datu gutxi erakusten digu baina blog ederra da.

    Naturako argazki garbiek erakarri naute: hostoak, lorak, haziak, tximeletak ...
    Gustoko dituen liburuak, idazleak eta ilustratzaileak aipatzen ditu.

    GOZATU !!

    LIBURU LAGUNAREKIN JARRAITUTA

    Ni Markel Lomana naiz eta 5.Ako ikaslea . Nik aukeratu dudan liburuak "El MONSTRUO DE LAS CLOACAS" du izena. Asko gustatu zait, abenturazkoa delako.

    Egun batean Silver familia, BAT PATekin batera, parke batera joan ziren eta erreka txiki bat zegoen bertan.
    Erreka berdea zen, orduan handik etxera joan eta ikertzen hasi ziren zerk egin zuen erreka berde bihurtu.
    Horretarako tramankulo bat asmatu zuten eta... ez dizuet gehiago kontatzen

    Zuek IRAKUR EZAZUE!!!!!



    IRAKURLE ONA

    Hiruhilabeteari bukaera polita emateko, 3. mailatik gora, liburutegian irakurle onak aukeratu ditugu .

    Erizpide ezberdinak erabilita: mailegu kopurua, aurrerapen handiena, kostantea izatea irakurketan,...e.a, pertsona batzuk  IRAKURLE ONA bezala izendatu ditugu.

    Izendatuak izan direla gogoratzeko eta  irakurtzen ilusioz eta gogotsu jarraitu daitezen liburu-markatzaile bat oparitu diegu.

    Ondoren Irakurle On   batzuen argazkiak ikus ditzakegu , ez pentsa, baina askoz gehiago daude Iturburun.