ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






Resultado de imagen de letra IResultado de imagen de letra NResultado de imagen de letra AResultado de imagen de letraUResultado de imagen de letra TResultado de imagen de letra EResultado de imagen de letra RResultado de imagen de letra IResultado de imagen de letra AResultado de imagen de letra K



Resultado de imagen de inauteriak kartelak

INAUTERIEN JATORRIA
Paganismoan eta antzinako mundu-ikuskeran sustraiturik badaude ere, bereziki zeltiar kulturako elementuekin loturik, geroagoko beste kultura, erlijio eta ohiturekin izandako elkarreraginaren emaitza dira inauteriak, eta bereziki kristautasunaren baitan kokatu behar dira, Garizumarekin loturik. Erdi Aroko alderantziketa-jaiek ere bere eragina izan dute toki batzuetako inauterien erritu zenbaitetan. Azkenik, kultura burges hiritarren exhibizionismoa ere hirietako inauteriak moldatzeko osagai garrantzitsua izan da.

Inauteriak Saturnalia eta Lupercalia erromatar jaiekin ere lotu dira. Saturnalia jaietan normalean baimendu gabeko jokabideak onartzen diren eta hiritarrek klase sozialak ahaztu eta oturuntzak ospatzen zituzten elkarrekin. Jai horietan printzea ere izendatzen zen, egungo inauteri askotan dauden errege eta erreginen antzera. Printze honen zeregin nagusia jaiak ospatzen zituztenei zentzugabeko aginduak ematea zen. Lupercalia jaiak otsailean ospatzen ziren eta ugalkortasunarekin zeuden loturik.

Euskal Herrian zaratarekin lurra esnatzeko deia zegoela uste izan da eta horregatik ereite jai batekin harremandu da inauteria askotan. Horren adibideak ikusi ahal dira Sakanako inauterietan: (Olaztin zimaurra botatzen da gurdi batetik eta Altsasuko momotxorroek goldea erabiltzen dute lurra esnatzeko. Ituren eta Zubietan, berriz, joaldunak ateratzen dira, zarata eginez, erritmo jakin bati jarraiki. Hainbat herritan,pertsonaia doilor jakin bat egiten da erru kolektiboaren petzero, esaterako, Arabako Porretero izeneko pertsonaia, zeina epaitu eta putreek jan dezaten errekara botatzen den.
Egun hiri inauterietako osagai nagusiak mozorroa, musika eta dantza badira ere, inauteri tradizonaletan ekintza-esparru zabalagoa zegoen: txantxak, zarata sortu, eltzeak puskatu, elkarri ura, zahia, irina eta beste gauzak bota, puxikaz eta makilez jo, txakur eta katuen buztanei gauzak lotu, oilarrekin jolastu, etxez etxeko eskeak egin ondoren oturuntzak, iseka egin, irainak bota, sekretu eta zurrumurruak zabaldu eta abar.

Beste batzuen arabera, udaberriaren hasierarekin lotzen dituzte, eta, beraz, jai hauek duten kutsu kristaua ondorengo bilakaera bati zor zaio. Inauterietan izaki mitologiko gaiztoak uxatzen ziren eta zarata handia ateratzeko baimena zegoen. Kristautasunak jaiak bereganatu eta arestian aipatu diren jaiaren denbora-mugak jarri bide zituen.

"Inauteria, natura gizakiaren kontra" Edu Zabala Garagartzaren liburua

file:///C:/Users/pc/Downloads/booktegi_Inauteria.pdf


ARATOSTEAK EIBARREN:

Aratuste asteburuaren aurreko Zapatuan baserriz-baserri hainbat txoko bisitatuko dituzte Eibarko Kezka dantza taldekoek. Goizean goiz abiatuta baserri bakoitzaren aurrean dantza emanaldia egin eta koko-eskea egiten dute egun osoz. Arratsaldean Eibarko kaleetara iristen da koko-dantzari eta koko-marruen konpartsa, eta bertan ibiltzen da aratusteek ohikoa duten jai giroan musika eta dantzarekin.
Aratuste tradizionala da eta bere pertsonaietan oinarritua, Eibarkoa. Plazaratzen dituzten koko-dantzari eta koko-marruak bertakoak dira, bereziak eta nortasun propioa dutenak, baina aldi berean inauteriaren izpiritu tradizional eta europarrean oinarrituak eta testuinguru horretan bete-betean txertatzen direnak. Eibarko aratusteen inguruan erabili izan diren zenbait ohituretatik jaso dituzte su berria pizteko erabiltzen dituzten txinpartak.

Eibarko baserrietatik egindako koko eskeak:

  
    



"Koko moko zaria bete moko gibel-gibel, afarittarako.Dirua baneuka, patrikarako."

"Ala, ala, hauxe da karnabala
guazen guazen gosetu ein garala.
Hau etxiau luze gorde daixala!"









Oier Araolazaren hitzaldiaren zati bat koko eskea eta koko dantzaren inguruan:

SANTA AGEDA

Zorion etxe hontako denoi
oles egitera gatoz
aterik-ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.

Ez gaude oso aberats diruz
ezta ere oinetakoz,
Baina eztarriz sano gabiltza
ta kanta nahi degu gogoz.

Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna
etxe guztiak kantuz pozteko 
aukeratua deguna.

Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.


SANTA AGEDA

Santa Agata jaia edo Dona Agata jaia, euskalkietan Santa Ageda bezpera, Agate Deuna jaia, Santa Ageda eskea eta Santa Ageda batzea izenez ere ezaguna, Euskal Herrian eta Espainiako zenbait tokitan ospatzen den jai herrikoi tradizionala da, Agata Cataniakoaren omenez otsailaren 5ean eta bezperan ospatzen dena, egun horretan Eliza Katolikoaren santutegiko santu haren omenezko eguna denez. Euskal Herriko herri askotan, ohitura da egun horretan edo bezperan herrietan kopla zaharrak kantatu, makilekin lurra joaz erritmoa markatzeko, diru edo janari eskean, jantzi tradizionalekin eta kriseilua lagun. Koplako bertsoak koblakari bakar batek abesten ditu maiz, eta taldeak leloa. Antzina, mutil gazteak soilik ibil zitezkeen Santa Agata eskean, baina XX. mendeko azken hamarkadez geroztik emakumeek eta adin talde guztietakoek ere parte hartzen dute. 



Eibarren be ohitura honi eusten diogu oraindik. Bejon dagizuela!








San Blas opila egiteko eta jateko ohitura indartu egin da Eibarren. Jarrai dezagun bada, ohitura polit honekin eta abestu dezagun San Blas opilaren bertsoa.






SAN BLAS OPILAREN BERTSOA

EIBARREN OSPATZEN DA
SAN BLASEN EGUNA
GOXO-GOXOA DA
´TA ON EGIN DAIGULA.

KANPOTIK ZURIXA DA,
BARRUTIK HORIXA.
SAN BLAS OPILAK DAUKA
BARRUAN ANISA.

EIBARTARREN OHITURA
EZ DAKIT NOIZKUA
UME, ZAHAR ETA GAZTE
OSPATU DAIGULA.




ATSOTITZA : Kandelario elurra dario; San Blasek lagunduko dio


ZEINU HIZKUNTZA LIBURUTEGIAN

Badaude entzuten edota gu bezala hitz egiten ez duten pertsonak. Pertsona hauek zeinu hizkuntza erabiltzen dute komunikatzeko. Munduan hainbat zeinu hizkuntza dira. 

Liburutegian gure inguruan erabiltzen den zeinu hizkuntzara hurbildu gara eta oinarrizko zeinu batzuk ikasi ditugu. Animatu eta bideo hauen bidez praktikatu!






Alfabeto daktilologikoa. 














Eitbko "Ur handitan" saioan gorren munduan murgildu dira. Hemen duzue linka. Benetan interesgarria.

https://www.eitb.tv/eu/bideoa/ur-handitan-gor/6589/165328/ur-handitan-gor/








Azkenean heldu dira amestutako oporrak!! Lau hilabete  interesgarriak izan dira gure liburutegian gauza asko ikasi baititugu. 

Urteari amaiera emateko eta negua datorrela ospatzeko aretoan jaialdi bikaina eskeiniko dugu Ikasle eta irakasleok.   
Olentzero ere Iturburutik pasatuko da ilusioa banatzera.  Irrikitan gaude haren zain!

Atseden hartzeko ordua heldu da baina gehiegi erlaxatu gabe bueltan oraindik gauza asko egin behar ditugu eta...
Gogoratu ez dagoela ezer hoberik lasai-lasai eta goxo-goxo etxeko txokorik gogokoenean liburu eder bateko abenturetan murgiltzea baino!!!
 Ez ahaztu liburuak gabonetan!!Ez ahaztu liburuak inoiz, bidelagun ezinhobeak dira eta!!! 





Hemen dituzue gomendio batzuk:


Ondo pasa oporrak! Bueltararte!!




Udazkenean egon arren Iturburun zuhaitzak hostoz bete dira, korridoreak kolorez, ahoak euskaraz.

 "Euskararen basoa" sendo  hazi da gure karrajuetan.  Enborretan euskal idazleen irudiak dauzkate zuhaitzek. Adarrak berriz hosto koloretsuz hornitu ditugu. 


Horrela Joseba Sarrionandia, Bernardo Atxaga, Leire Bilbao, Mari Asun Landa eta Uxue Alberdi bezalako idazleetara hurbildu gara. Inprimatutako euskarazko  lehenengo liburua ere ezagutu dugu "Lingua vasconum primitiae" Bernart Etxeparerena.

 Gure hostoak,  gu bezala, euskaraz mintzatzen dira. Gure ezpainetan ere euskararen hazia ernaltzen ari da. Euskara osasuntsu hazi dadila bada gure artean!




GIANNI RODARI

Aste hauetan Gianni Rodari idazle Italiarraren fantasian murgilduko gara. "Telefonozko ipuinak", "Jolasteko ipuinak" eta antzeko lanetara hurbilduz. Ausartu zaitezte zuek ere bere  liburuak irakurtzen, oso dibertigarriak dira!!







Guztion artean gure gorputzak erabiliz "Rodari" hitza osatu genuen. "Telefonozko ipuinak" eta "Nor naiz ni?" ipuinez disfrutatu ondoren.



GAU BELTZA ITURBURUN



XANDULI MANDULI KIKIRRIKI, EMAN GOXOKIAK GURI!!!




Udazkenarekin batera animen gaua ere heldu da. Antxina gure arbasoek egiten

zuten antzera guk ere kalabazak zulotu, aurpegia egin eta barruan kandela bat piztuz izua zabaldu

dugu eskolan. Gaztain, hurra eta intxaur garaia da, saria edo ziria? Zeuk aukeratu!

EMAKUMEAK, PROTAGONISTAK



Martxoko saioetan emakumeak izan ditugu protagonistak  Iturburuko liburutegian eta emakume batzuen biografiei esker hainbat bitxikeri ikasi ditugu.

Landu ditugun liburuak hauexek izan dira:
                
                                       
                                                   "100 mujeres que cambiaron el mundo"



                                           "Cuentos de buenas noches para niñas rebeldes 1"


                                          "Cuentos de buenas noches para niñas rebeldes 2"


Liburu hauek gazteleraz idatzita daude eta euskaraz ez da oraindik bertsiorik argitaratu.
Liburu hauen formatoa antzekoa da. Batetik aurkezten digute emakume baten bizitza eta, bestetik hurrengo orrialdean bere ilustrazioa dago. “Cuentos de buenas noches para niñas rebeldes” liburuetan ipuina formularekin idatzita daude eta errezagoak izan daitezke irakurle hasi berrientzat.
Dena dela, familiak, aukera badaukazue zuen seme-alabekin partekatzeko irakurketa eta ziur horrela erakargarriago izango dela. Ez ahaztu!!


Eta orain arte konformatu behar bagenuen gazteleraz irakurtzen emakume zoragarri hauen kontakizunak , zortean gaude. Izan ere, laster liburu dendetan izango dugu “Errebelde 50 bider”. Liburu berri honetan 50 emakume euskaldun bizipenak, lorpenak eta erronkak ezagutuko ditugu.  Beraz, ez galdu pista,  laster “Errebelde 50 bider” Ituburuko liburutegian aurkeztuko dizuegu ere. 


                  "Errebelde 50 bider"

OLERKIEKIN JOLASEAN


4. mailako ikasleak olerkien munduan murgilduta egon dira azken asteetan. Leire Bilbaoren “Xomorro poemak eta beste piztia batzuk” olerki liburuarekin lan eta lan ibili ondoren ikasleek  saria jaso egin dute idazlea bera etorri zaigulako bisitan.  


Eta horrela, arratsaldea xomorroak, kilkerrak, hontza, eta txitxarro eta atunen artean pasa genuen. Ikasle askok ahozgoran olerkiak errezitatzera ausartu ziren.



Eta beste batzuk berriz,  gelan Leire Bilbaoren biografia landu ondoren kazetari lanetan aritu ziren eta idazleari hainbat galdera egin zizkioten bere bizitzari buruz.






Jakin badakigu olerki liburuak irakurtzen ohitura falta dugula baina eman diezaiogun aukera bat ere. Euskal idazle askok poesia egiten dute eta bestela begiratu…

5. eta 6. mailako ikasleek Uxue Alberdiren “Besarkada” lanarekin ari dira jo eta su aste hauetan liburutegi saioetan. Ilustrazioak Maite Gurrutxagarenak dira eta benetan gomendagarria dela lan berezi hau. Ausartu zuek ere literatura genero honi heltzera!!!



JOSE RAMON SOROIZEN TRAMANKULOAK


Nori ez zaizkio gustatzen tramankuloak? Nork ez du gustuko pasadizoak asmatzea? Edota nori ez zaio gustatzen bidaiatzea?  Ba hori guztia eta gehiago egin genuen Jose Ramon Soroiz, antzezle, aktore eta bereziki… istorio asmatzailearen eskutik pasa den astean.

Ohitura den bezala Jose Ramon Soroizek Iturburuko 4. mailako ikasleei bisita egin zien “Tramankuloak” lana aurkeztuz.

Eta Iturburuko liburutegitik urrutira joan gabe mundu berrietan murgildu ginen, abentura zirraragarriak bizi genituen eta Kaledonia Berriraino bidaiatu ginen ere. Eta honetaz gain, garrantzitsuena….primeran pasa genuen.






Enkargu txiki bat ere eman zigun. Idatzita zegoen paperezko bolatxo bat oparitu zigun eta agindu zigun istorio berri bat asmatu behar dugula. Zeinek daki…! Jakin gabe Iturburun istorio asmatzaileren bat edo beste izango dugu agian.

                                   
                    5.A  gelako ikasleak




                   5.B gelako ikasleak




                    5.C gelako ikasleak

UDAL LIBURUTEGIKO LEHIAKETAREN BERRIAK


Eibarko Udal liburutegitik azken berriak iritsi zaizkigu. Ikastolako ikasle askok parte hartu zuten "Olentzero, ekarriko didazu ipuin hau?" lehiaketan eta sarituen izenen berri eman digute jada.

Parte hartzaileek aukeratu behar zuten ipuin bat eta ondoren, plastilinarekin ipuin horren azala irudikatu.  Lan txukun eta pazientzi handiz burutu zituzten haien lanak.

Ikastolako sarituak hauexek izan dira: Martina Ibarbia "Marimuki" lanarekin., Nahia Lopez, "Jolastuko al gara?" liburuaren azalarekin eta Naroa Bengoetxea "Eraztuna" lanarekin.






Irabazleen izenak zozketa bidez aukeratu zituzten eta "Inondik inora" antzezlana ikustera joateko aukera izan zuten banatu zizkieten sarrerekin. 




            Bejondeizuela txapeldunak!!
                              eta
    Zorionak parte hartu duzuen guztioi!!





EUSKARALDIAN MURGILDUTA

Pasa den ostiralean, azaroaren 23an, Euskaraldiari hasiera eman genion Iturburun eta 11 egunez  arituko gara AHOBIZI guztiak buru belarri euskaraz. Liburutegi saioetan tartetxo bat hartu dugu  eta euskarari hitz politak eskeini dizkiogu ere.


Hitz, mezu, lelo eta konpromezu eder guzti hauekin  hormairudi erraldoi bat osatuko dugu datorren astelehenean, Euskararen egunean. Jai bukaera ezin hobea izango da!!!


Aurrera AHOBIZI, BELARRI PREST eta BIHOTZ GOZO guztiak.
Baina ez ahaztu… Euskarak 365 egun!!!