ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






OLERKIEN HAMABOSTALDIA: Asier Serrano luxuzko gonbidatua





Asier Serrano gure klaustro kidea dela aprobetxatuz, Olerkien hamabostaldian gonbidatu berezia izan dugu.

Izatez 5. eta 6. mailako gela guztien aurrean emanalditxo bat egin du.

Bertan elkarrizketa baten bitartez bere bizitza, bere lana eta literaturaren inguruan hitz egin digu.

Ondoren abesti batzuk abestu dizkigu. Bukatzeko ikasleek bihurtu dira olerkariak eta  euren olerkiak irakurri dituzte.




Hona hemen 5 eta 6. mailakoen emanaldiak: bideo eta argazki ezberdinak txertatu ditugu.






Ederto pasatu dugu Asierren esperientziak entzuten eta bere kantaz gozatzen.
Bukatzeko "mikro-ipuin " baten oparia egin digu.

Gaur goizean Iturburun mundu guztia esnatu da azukre tanta bat duela ezpainetan. Baina bakarrik somatu edo igarri dute musu bat jaso edo eman dutenek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario